Bide batezko euskalgintza

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-09-25 08:24
1

Aurrekoan Mikel Zalbidek sortutako kontzeptu honi egin nion bisita. Gogoratuko dut hark zer zioen:

Euskal etnokultura (hizkuntza barne) gainbehera datorrela jakinik, baina galdera hori eragozteko berariazko asmorik gabe, etnokultura horri bizirik eusteko lagungarri gertatzen diren ekintzak bideratzea.

Hau da, asmoei baino emaitzei begira ari da Zalbide. XIX. mende amaierako Iparraldeko euskalgintzari begira ari da Zalbide. Baina gaurkora ekarri liteke bere definizioa. Ezta?

Eta galderak egiten hasita, ez al da garrantzitsuagoa bide batezko euskalgintza berariazko euskalgintza baino? Ez al da eraginkorragoa? Izan ere, hizkuntza komunitate handiek hauen bidez lantzen dute euren hizkuntza (inoiz entzun al dugu gaztelaniazko komunikabideek gaztelaniadunen hizkuntza komunitatea trinkotu nahi dutela?).

Lantzean behin, burura etortzen zaizkidan burutazio arraroak baino ez dira ...

Egoitz Unamuno

Egoitz Unamuno 2014-09-29 12:46 #1

Joan zen astean Topaguneak antolatu zuen ikastaroan entzun nituen/nizkizun berariazko euskalgintza eta bide batezko euskalgintza kontzeptuak lehenengoz. Dudarik ez dago sailkapen bitar hau oso baliagarria dela euskalgintzako jarduna bi estrategia ildo nagusion arabera banatu ahal izateko.

Jakitea Oreretan euskalzaleak odola ematera batera joateko gelditu direla, edo Elgetako kafe antzokian Eurobision ikustera batu izan direla, edo Bilbon badela mintzalagun talde bat joan den 25 urtean irteerak antolatzen diharduena... da ederra, zabaltzen duelako jokoen zerrenda, joko zelaia eta jokalari izateko baldintza, euskalzale bakoitzaren imajinazioak ematen duenera arte, alegia, infinitora arte eta harago...

Ez da gogoeta berria, baina bai tarteka berritu beharrekoa. Zer esan, zer pentsatu, zer eztabaidatu, zer asmatu, zer orekatu... handia ematen du zenbait lekutan egiten dihardugunaz, eta egiten ez dihardugunaz.

Utzi iruzkina: