Nola txertatu genero-ikuspegia hizkuntza-politikan? (1)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-03-09 08:31

Bat 92-93 zenbakian Goizargi Oruesagasti, Joana Arakistain eta Aizpea Otaegi aritu dira honen inguruan. Artikulu mamitsua da, oso. Hori dela eta, hauek proposatu dituzten etorkizunari begirakoak laburtu eta hona ekarri ditut.

 

1. Euskalduntze-prozesuetan emakumeen presentzia handiagoa da baina horrek ez du inpakturik ezagutza-datuetan.

 

Aztertu beharko genituzke zergatik ez duen inpakturik. Zein da gakoa? Ikastaroen planteamendua? Emakumeek eurek jarritako ezagutza-helburuetan? Ezagutzaren datua aitortua denez, autobalorazioan dago gakoa?

 

2. Hizkuntza transmisioa amari lotua dago, oraindik ere, eta amaren hizkuntza identitateak aitarenak baino pisu handiagoa du.

Garrantzitsua da errealitate hori aldatzeko estrategiak lantzen jarraitzea: bikote mistoak direnean, eta guraso euskalduna gizonezkoa denean, berdintasunaren eta euskararen mesederako izango da aitatasun arduratsuagoa lantzea.

Image result for genero

3. Transmisioa emakumeen gain dago, ez amen gain bakarrik.

 

Errekonozimendua eta prestigioa landu beharko litzateke. Eta, era berean, transmisioaren ardura euskaldun ororena dela ikusarazteak ere eragin dezake transmisio hobean eta aitatasun parekideagoan.

 

4. Neska eta mutilen sozializazio-prozesu bereiziak badu eraginik batzuek eta besteek erabiltzen duten hizkuntzan.

 

Beharrezkoa da ezagutzen jarraitzea euskara zer irudi eta balioekin lotzen den eta nesken eta mutilen genero-identitatearen garapenean nola eragiten duen. Era berean, kontuan hartu beharko genuke esku-hartzeetan estrategia ezberdinak aplikatu beharko ditugula neska eta mutilekin.

 

5. Nerabeen harremanen nolakotasunak hizkuntzaren erabilera baldintzatzen du.

 

Mutilen eta nesken harreman-dinamikak ezberdinak badira, gazteen arteko harremana oinarri duten esku-hartzeetan kontuan hartu beharko da.


Utzi iruzkina: