Hala Bedi
Bilboko Zinebin ikusi genuen Hala Bedi irratiari buruzko dokumentala. Ostean, Durangoko azokan liburua (eta dokumentala) erosi eta di-da irentsi dut. Inbidiaz irentsi ere.
Hala Bedi irratiaren inguruan ez nekien gehiegi dokumentala ikusi aurretik. Erreferente dira, baina nik ez nekien oso ziur zergatik. Orain bai, orain badakit.
Izan ere, nire ustez (eta irakurritakotik dakit) Hala Bediren historia irrati libre eta erradikala eraikitzea izan da, pentsaera berdina ez zuen jendearen artean eraikia. Hau da, komunitate baten abaroan hazitako irratia da. Eta gutxika-gutxika euskalduntzen ari dena.
Irakaspenik atera al dugu euskalgintzakook? Ba(na)tzen gaituena aintzat hartu eta adostasuneko puntuak bilatu dituzte Hala Bedikoek, tentsioak tentsio. Gurean ere baliagarri?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: