Euskara eta Real Politik

Burujabetza, euskara zein euskaldunontzat

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren biharamunean, ondoko galderak jarri zituzten mahai gainean Bilgune Feministako kideek: «D eguna pasatu da, eta orain zer? Halako egun esanguratsuetan jendarteko sektore guztiek dute zerbait esateko, baina urteko gainerako 364 egunetan, zer egiteko daude prest?». Eta ez sinestekoa bada ere, errealitatea horixe da. Urte osoan zehar aurki ditzakegu zurikerietarako aproposak diren zerbaiten aldeko edo kontrako egunak. Azaroaren 25az jardun zuten Bilgunekoek, nik beraiek eginiko galdera berak jarri nahi nituzke abenduaren 3a, Euskarare...


Hamaika irakurketa egin dira Patxiren agerraldiaren harira. Nik entzun, irakurri ditudanak nahiko kritikoak izan dira idatzi horrekin. Euskalgintzako eragileen presentziaz ere askok jardun dute, batzuk ez dute ulertu, eta hitz gogor xamarrak ere entzun dira. Euskalgintzak daraman logika begiratuz, logikoa deritzot hauen bertaratzea. Beste kontu bat da edukazioaren logika honekin noiz arte jarraitu behar dugun. EHE-n ere jaso genuen gonbidapena, eta han egon ginen gu ere guztiei ongi-etorria ematen.Testua irakurrita, hamaika kontu esan badaitezke ere, ni kontu orokor batekin gelditzen naiz. ...


Euskaraz bizitzea ezinezkoa daukagula, gauza jakinekoa da. Baina azken egunetan pasa zaizkidanak kontatu nahi ditut ez sinestekoa delako.Hamabost bat egun badira aita izan naizela, ba jaiotza horren bizipen ederren ondoan bada hamaika paper bete eta aurkeztu beharra... Gehiegi luzatu gabe ondoko ibilbidea egin eta ondorioak nozitu ditut:Mendaroko ospitalean. Euskaraz egiteaz lotsatzen zen emaginarekin hasi, erizain euskaldun peto-petoak lehenengo hitza erderaz egiten, bete beharreko paper gehienak gaztelera hutsean, Ospitaleko agiri ofizialak gaztelera hutsean... eta guzti hau norbera eteng...


Frantziako Parlamentuan azken mende-erdian egindako saialdi kopurua omen. Eta orain zer? 54.a? Zer lortzeko? Onenean ere euskara frantsesaren menpeko izatera kondenatuko duen sasi-status bat? Edota beste ezezko borobil bat? Enegarren mesprezua euskaldunontzat? Gure hizkuntzak ez dauka zertan beste baten menpeko izan. Gure bizitza euskaraz burutzeko, euskararentzat status egokia behar-beharrezkoa dugu. Euskara ofiziala, berezkoa, lehentasunezkoa eta ezagutu beharreko gisa azalduko duen statusa. Hori da bidea, gainontzean ezin izango da berreuskalduntze prozesurako beharrezko hizkuntza politi...


Eskubideak aldarrikatzea garesti irtetzen zaigu euskaldunoi... baina espetxe zigor eta bestelako errepresioekin aldarrikapen horiek mugatu nahi dituzten arren kostako zaie beraien helburua lortzea.Atzoko epaiketa horren adibide bat besterik ez da. Gatazka bete-betean bizi garela adierazten diguten gertakari handiak dauden honetan, horrelako ekintza txikiekin ere asko egin daiteke gaur egungo egoera gainditzeko.Justizia Administrazioa euskaldundu!!


Eta orain zer?Galdera horixe eginaz bukatu zuen orain dela bizpahiru urte Luis Maria Bandres EAJ-ko kideak iritzi artikulu bat. Bertan, traduttore traditore hitz jokoa baliatuz, epaitegietan, itzultzailerik gabe, euskaldunok epaiketa euskara hutsez burutu ahal izan beharko genukeela aipatzen zuen. Herriko berezko hizkuntzan ez diharduen justizia-sistema justua ez dela ere iradokitzen zuen idazki horretan. Idatzi honetan, istorio bat ere kontatzen du, gerra zibila hasi aurrexeagoan gertatua itxuraz, non euskaraz baizik ez zekien herritar bat epaitu zuten espainolez. Zinpekoek ere ez omen zek...


Azkenaldian HPS-ko arduradunen ahotik, euskararen inguruan batean eta bestean entzun eta ikusitakoen inguruan bi hitz... Hutsuneak ba omen dira Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikan, baina hutsune horien erabilpen maltzurra egiten omen dute batzuk, eta hori ez omen da zilegia. Baina, egia esateari zergatik deitzen zaio “erabilpen maltzurra”? Egoera desdramatizatzeko beharra omen dago, baina egoera dramatikoa baldin bada, zergatik ezkutatu behar dugu berau? Zer dago benetan zuen jardunaren atzean: EAE berreuskalduntzeko taktika, edota gaur egungo erdal inposizioa mantentzeko estrategia? Honako...


Barañainen burutu da gaur goizean aurtengo Nazio Eztabaida. Izan behar lukeenetik urruti bada ere, bide onean dela iruditzen zait. Urteko plan egokia onartu delakoan nago, eta are garrantzitsuago, aurrera begirakoan tresna honek eduki beharko lukeen garrantziaz ikusiriko konbentzimendua nabari zer bertaratuen artean.Beti egongo da ondoko diskusioa: hura etorri da, beste hura ez... baina horri begiratzeari utzi eta euskal herrian eta nazio eraikuntzan sinisten dugunon artean ekin behar diogu sinismenez gure egitekoari.Gaur goizekoa honela ageri da Berrian eta Garan.


Jardunaldi interesgarria benetan gaur Euskara Elkarteen Topaguneak antolatuta bizi izan duguna. Bertan esanak hemen jaso, irakurri, eztabaidatu ahalgo dira, baina hausnarketa dezente jarri dira mahai gainean gaurkoan. Emango digu bai zer pentsa gaur entzundako zenbait kontuk. Aztertuko ditugu poliki-poliki.Eta bihar berriz, Nazio Eztabaida Barañainen. Artikulu bat idatzi dugu, eta gaurko Berrian azaldu da, beraz luzapenetan ibili gabe, bertan partehartzearen zergatiak jakin nahi dituenak artikulu hori irakurri besterik ez dauka.Kontatuko ditugu bertan entzun eta eztabaidatuak,Amets on,


11 urtetako borrokaren ostean, badirudi Gabiren epaiketa bukatzear dela. 11 urte, hamaika borroka egin dira epaiketa hau dela eta.Atzo bertan "visto para sentencia" gelditu zen kasua, honela jaso dute kontua Berrian eta Garan (españolez).