Guraso baten ibilerak...
Euskaraz bizitzea ezinezkoa daukagula, gauza jakinekoa da. Baina azken egunetan pasa zaizkidanak kontatu nahi ditut ez sinestekoa delako.
Hamabost bat egun badira aita izan naizela, ba jaiotza horren bizipen ederren ondoan bada hamaika paper bete eta aurkeztu beharra... Gehiegi luzatu gabe ondoko ibilbidea egin eta ondorioak nozitu ditut:
- Mendaroko ospitalean. Euskaraz egiteaz lotsatzen zen emaginarekin hasi, erizain euskaldun peto-petoak lehenengo hitza erderaz egiten, bete beharreko paper gehienak gaztelera hutsean, Ospitaleko agiri ofizialak gaztelera hutsean... eta guzti hau norbera etengabe euskaraz jardunda.
- Ospitaletik, Erregistro Zibilera pasa nintzen ondoren. Aspalditik eskaera eginda geneukan umea euskaraz erregistratu nahi genuela esanaz, oraindik Eibarko epaitegitik ez dugu erantzunik jaso, eta beraz umea gazteleraz erregistratu behar izan dugu (beste aukera intsumitua izatea zen...). Noski bake epaitegikoarekin gazteleraz egin behar izan dugu.
- Ondoren, anbulategira, txikiari alta eman asmoz Osakidetzan. Harrerakoak euskaraz egin dit, baina erizainari entregatu behar nizkion paper guztiak gaztelera hutsez eman zizkidan. Kexa eginagatik besterik ez zegoela esan eta aurrera.
- Banoa ba hortik irten eta amatasun baja tramitatzera eta ZP-ren dirulaguntza jasotzeko paperak betetzea gizarte segurantzara. Eta hau izugarria izan zen, inork ez zekien euskaraz, papeleo guztiak gaztelera hutsean egin behar...
Noiz jarriko da martxan zapalketa honekin bukatzeko politika administraziotik? Euskara 21 eztabaidak emango ote dio eskubide zapalketa honi soluziorik? Eta Patxiren proposamen berriak?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: