"Gobernurik onena gutxien gobernatzen duena da, eta nire pozerako litzateke hori ahalik eta azkarren eta sistematikoen gauzaturik ikustea". Hitz hauekin hasten da Henry Thoreauk 1849an idatzitako Desobedientzia zibila entseiua, gaur oso-osorik dakarguna, Edu Lartzanguren kazetariaren (@edulartzanguren) itzulpenean eta ahotsean. Liburuaren hitzaurretik Markos Zapian filosofo eta idazlearen pasarte hauek hartu ditugu: Thoreauk (...) aurrena etika jarriko du, gero politika, Zuzentzat duzuna egizu; ez duzuna, aldiz, legala izan arren, ez egin. Legeren bat ez bazaizu morala iruditzen, ez ez...


70 urte baino gehiago igaro behar izan dira Bilboko, Donostiako eta Gasteizko elizbarrutiek frankismoak hildako abade eta erlijiosoei aitorpen publikoa emateko. Gaur goizean entzun dudanez, datorren hilaren 11n, larunbata, hileta meza egingo diete 14 elizgizonoi. Kontuan izan behar da bere garaian ez zutela hileta publikorik izan: hil zituztenean nola edo hala ehortzi zituzten eta beraien senideek ere ez zuten 40 urteko "nazionalkatolizismoan" euren familiako abadeak ohoratzeko aukerarik ere izan.Orain dela gutxi irakurria dut nire herrikide Alberto Onaindiak (Markina, 1902 - Donibane Lohit...


Euskaraz bizitzea ezinezkoa daukagula, gauza jakinekoa da. Baina azken egunetan pasa zaizkidanak kontatu nahi ditut ez sinestekoa delako.Hamabost bat egun badira aita izan naizela, ba jaiotza horren bizipen ederren ondoan bada hamaika paper bete eta aurkeztu beharra... Gehiegi luzatu gabe ondoko ibilbidea egin eta ondorioak nozitu ditut:Mendaroko ospitalean. Euskaraz egiteaz lotsatzen zen emaginarekin hasi, erizain euskaldun peto-petoak lehenengo hitza erderaz egiten, bete beharreko paper gehienak gaztelera hutsean, Ospitaleko agiri ofizialak gaztelera hutsean... eta guzti hau norbera eteng...


Beste balentria bat

1
donotsaveme 1456131992421 Do not save me | 2008-05-15 15:25

Beste balentria bat. Otra heroicidad. Another heroic act.ETA, ez nazazu salba. ETA, no me salves. ETA, do not save me.


Aztarnak

1
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-11-21 11:09

Orain dela bi aste familiarekin bueltatxo bat ematera joan nintzen mendira. Aspalditik bertan egon ez ginelako eta Usartzatik gertu egoteagatik, Akondia tontorrera joatea erabaki genuen.  Egia esanda, hara joateko beste gauza bat neukan buruan. Aste horretan Akondia tontorreko gurutzearen argazki bat ikusi izan nuen web-orri batean eta argazkipean hauxe jartzen zuen: “Restos belicos de la guerra civil debajo de la cruz de Akondia”. Harrituta geratu nintzen, sekula ez nuen halako gauzarik ikusi gurutze horretan eta. Horregatik joan ginen hara domeka hartan. Tontorrera hurbiltzen ginene...


Azken iruzkinak