DESOBEDIENTZIA ZIBILA, Henry Thoreau
"Gobernurik onena gutxien gobernatzen duena da, eta nire pozerako litzateke hori ahalik eta azkarren eta sistematikoen gauzaturik ikustea". Hitz hauekin hasten da Henry Thoreauk 1849an idatzitako Desobedientzia zibila entseiua, gaur oso-osorik dakarguna, Edu Lartzanguren kazetariaren (@edulartzanguren) itzulpenean eta ahotsean.
Liburuaren hitzaurretik Markos Zapian filosofo eta idazlearen pasarte hauek hartu ditugu:
Thoreauk (...) aurrena etika jarriko du, gero politika, Zuzentzat duzuna egizu; ez duzuna, aldiz, legala izan arren, ez egin. Legeren bat ez bazaizu morala iruditzen, ez ezazu bete, ez obeditu lege inmoralei, kontzientzia legearen gainetik baitago, eta lehenago gara gizaki hiritar baino (...)
(...) Eta ez dago arrazoi egokirik esklabotza aldezten duen gobernu bat deusetan ere onartzeko, Errepideak eta eskolak xarmanki egin ditzake gobernu horrek, baina badira bete beharreko gutxienekoak. Ezin da inondik inora bat egin esklabismoa zilegitzen duen Estatuarekin, Kontzesiorik ez.
Thoreaurentzat, ongi da esklabotza amai dadin eskatzea, manifestuak izenpetuz eta abar. Baina are zuzenagoa da intsumisioa, desobedientziazko ekintza; esaterako, zergak ez ordaintzea.
Eta halaxe egin zuen Thoreauk, eta atxilotu egin zuten.
Baina idatzita utzi zuen liburu hau, eta honetatik edan zuten, egarriz eta probetxuz, Mahatma Gandhik, Martir Luther Kingek, Emma Goldmanek eta beste hainbatek. Entzun ezazu zuk orain.
Entzun edo jaisteko SAKATU HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Desobedientzia zibila liburua Potxo argitaletxeak plazaratu zuen. Hemen eskura daiteke testu osoa hainbat formatutan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: