Atzo AHTren aurka desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduko bi kide Iruñeko Diputazioko balkoira igo eta dauden hiru banderetako bi mastetara lepotik kateatu ziren, AHTren egitasmoa salatu eta tartalariekin elkartasuna adierazteko. Foruzain batzuek, birritan, alperrik saiatu ziren lepoko giltzarrapoak bi zizaila ezberdinez mozten, hamarnaka lagun ekintza babestera biltzen ari ziren bitartean. Foruzaingo eta istiluen aurkako polizia nazionaleko hainbat dotazio bertaratu ziren. Huts egindako saiakera horien ondoren banderetako mastak bere tokitik zakarki atera zituzten, ba...


Idle no more

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-04-02 08:11

Horrelako lelo hori darabilte Kanadako indigenek egiten ari diren kanpainan. Desobedientziarako deia da hangoena. Gurean ere horrelako aipuak entzu(te)n dira: Fermin Muguruzak oihukatutako Aizkorak zorroztu hura, EHEkoen Ez zaitez espaloitik jaitsi, eta abar (Telp tailerrak ere ez al dira desobedientzia modu bat?). Kontxita Beitiak ere Berrian honakoa zioen: Lehen ikastoletako gurasoak intsumiso ikaragarriak ziren. Desobedientzia ez al da XXI. mendean euskaraz bizi gura izatea?


"Gobernurik onena gutxien gobernatzen duena da, eta nire pozerako litzateke hori ahalik eta azkarren eta sistematikoen gauzaturik ikustea". Hitz hauekin hasten da Henry Thoreauk 1849an idatzitako Desobedientzia zibila entseiua, gaur oso-osorik dakarguna, Edu Lartzanguren kazetariaren (@edulartzanguren) itzulpenean eta ahotsean. Liburuaren hitzaurretik Markos Zapian filosofo eta idazlearen pasarte hauek hartu ditugu: Thoreauk (...) aurrena etika jarriko du, gero politika, Zuzentzat duzuna egizu; ez duzuna, aldiz, legala izan arren, ez egin. Legeren bat ez bazaizu morala iruditzen, ez ez...


Errege Magoz jantziriko lau ekintzaile bidoietan kateatu eta Irungo “Txingudi” merkatal-zentroko sarbidea blokeatu zuten joan den urtarrilaren 5ean, asteartearekin. Bi ordu baino gehiago egon ziren bertan, 17:15etik aurrera, kapitalismoarekiko nahiz kontsumo-gizartearekiko eta AHT bezalako proiektu txikitzaileak ezartzen dituen desarrollismoarekiko arbuioa adierazteko. Desobedientzia ekintza kolektibo honen bidez egungo sistema ekonomiko xahutzaileak sustatzen duen normaltasun kontsumista zalantzan jarri nahi izan zuten, eta garapenzalekeriaren ondorio sozial eta ekologiko suntsitzaileak...


Cuatro personas embidonadas y disfrazadas de Reyes Magos bloquearon, el pasado 5 de febrero, a partir de las 17’15h y durante más de dos horas el acceso viario al centro comercial “Txingudi” de Irun para manifestar su rechazo al capitalismo y a la sociedad de consumo, así como denunciar las brutales consecuencias sociales y ambientales del desarrollismo que nos impone destructivas infraestructuras como el TAV. Los Reyes Magos siguieron el ejemplo de los Olentzeros que bloquearon el pasado 22 de diciembre el Megapark de Barakaldo. Las cuatro personas encadenadas, después de ser libera...


(Weborri hau elikatu gabe denboraldi bat egon garen arren hemen jarraitzen dugu)Tras unos meses sin actualizar esta web recordamos una acción directa en la que llamaban a participar en la campaña AHT ez ordaindu.Abenduko Euskal Liburu eta Diska Azokaren egunetan Durango jendez gainezka egoten da. 2008ko abenduaren 8an, astelehen eguerdian, bi pertsona hormigoizko bidoi batera kateatu ziren Ezkurdiko pasaguneko langetan abiadura handiko trenaren aurka protesta egiteko auto nahiz trenen joan-etorria oztopatuz.Banatu zuten komunikatuan AHT EuskoTren eta Renfe bitartez ez ordaintzeko deia egin ...


Gauza jakina da AHT azpiegitura txikitzailea dela, eta jendartearen, ekologiaren eta  ekonomiaren aurkakoa dela. Baliabide asko xahutuko lituzke, inposizioa da, eraikitze enpresentzat laguntza ekonomikoa da… Horregaitik EuskoTrenek AHTaren enpresa operadorea izan nahi duela salatu beharra dago, eta era berean, Euskal Trenbide Sarea, EuskoTrenen azpiegituren arduraduna, Euskal Yren  Gipuzkoako zatia eraikitzen ari dela. Eusko Jaurlaritzak EuskoTren erabiltzen du AHTan xahutzen ari den dirutza  ezkutatzeko. Aurrekontua nahastu egin du eta  trenean 161.860 milioiko inbertsi...


AHTa EuskoTren eta Renfe-ren bitartzen ordaintzera kontzientzia eragozpena Abiadura Handiko Trena azpiegitura txikitzailea dela argi daukagu. Jendartearen eta ekologiaren aurkakoa eta baliabideen xahuketa izanik AHTren aurkako ahots guztiei entzungor eginez aurrera eraman nahi dute.Eguneroko bizitzan EuskoTrenen eta RENFEn ibiltzen garenok, berez nahiago baitugu garraio kolektiboan ibili autoan baino, bi enpresa hauek Abiadura Handiko Trenaren proiektuan parte hartzen dutela  salatzen dugu.Horregatik, AHTarekin ez kolaboratzeko kanpaina abiarazi dugu, EuskoTren eta Renfe-rekin bidaiatz...


Hurrengo egunetan AHTren aurkako ekitaldi ugari deituta daude. Horietako asko EuskoTren edo Renfe-ko trena daukaten herrietan dira, beraz inguruko herrietatik trenez joatea eta AHT ez ordaintzea eguna borobiltzeko proposamen egokia da.Adibidez maiatzaren 20an hasita ezkerraldean dauden ihardunaldi antidesarrollistetara deitzen duen kartelean hemen proposatu dugun logotipoa itsatsi dute.Maiatzean zehar AHT Gelditu! elkarlanak bultzatutako GeldiTour-ean Kortes-en hasita Donostiaraino AHTak ikutzen dituen euskal herri gehienetan egingo dira mobilizazioak.Durangaldetik proposatu dute Bilbon mai...


Azken iruzkinak