Detenidos dos activistas encadenados en un balcón de Diputación por los tartalaris y contra el TAV

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2013-11-10 11:33

Atzo AHTren aurka desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduko bi kide Iruñeko Diputazioko balkoira igo eta dauden hiru banderetako bi mastetara lepotik kateatu ziren, AHTren egitasmoa salatu eta tartalariekin elkartasuna adierazteko.

Foruzain batzuek, birritan, alperrik saiatu ziren lepoko giltzarrapoak bi zizaila ezberdinez mozten, hamarnaka lagun ekintza babestera biltzen ari ziren bitartean. Foruzaingo eta istiluen aurkako polizia nazionaleko hainbat dotazio bertaratu ziren. Huts egindako saiakera horien ondoren banderetako mastak bere tokitik zakarki atera zituzten, balkoiko leihoko kristal bat hautsiz eta masta bateko euskarria hondatuz.

Azkenik, 45 minutu inguru iragan ondoren, bi ekintzaileak atxilotu eta oso modu zatarrean barnera sarrarazi zituzten, behean bilduta zeuden hamarnaka lagunek “Tartalariak aurrera!”, “No al Tren de Alta Velocidad” edo “AHTrik EZ!”bezalako oihuak botatzen ari ziren bitartean.

Hoy domingo 10 de noviembre, a partir de las 10:00 de la mañana, los detenidos pasan delante del juez para declarar, y se convoca una concentración en su apoyo.

Podéis ver un reportaje fotográfico de la acción en la web de Ekinklik Argazkiak, y la crónica y comunicados completos en el blog de Mugitu. La noticia ha tenido eco en los medios locales: Gara, Diario de Navarra, Diario de Noticias.


Utzi iruzkina: