Aztarnak
Orain dela bi aste familiarekin bueltatxo bat ematera joan nintzen mendira. Aspalditik bertan egon ez ginelako eta Usartzatik gertu egoteagatik, Akondia tontorrera joatea erabaki genuen. Egia esanda, hara joateko beste gauza bat neukan buruan. Aste horretan Akondia tontorreko gurutzearen argazki bat ikusi izan nuen web-orri batean eta argazkipean hauxe jartzen zuen: “Restos belicos de la guerra civil debajo de la cruz de Akondia”. Harrituta geratu nintzen, sekula ez nuen halako gauzarik ikusi gurutze horretan eta. Horregatik joan ginen hara domeka hartan.
Tontorrera hurbiltzen ginenean beste mendizale batzuk topatu genituen, eta haiek ere gurutzera hurbildu ziren, eta kasualitatez edo, talde horren artean mutil batek bazekien gerra zibilaren aztarnei buruz.
Dirudienez azken hilabetetan aditu batzuk ibili zirela Akondiako zelai eta trintxeretan gerraren aztarnen bila. Gerra garaian frontea hamar hilabete edo egon zen Akondian finkatuta eta jo eta ke ari ziren tiroka inguru haietan. Horregatik suposatzen zuten oraindik lur azpian aztarna pila bat egon behar direla. Eta hala izan zen, bonbak, balak, morteroak eta guzti aurkitu zituzten eta, gainera mortero batzuek eztanda egin barik ere topatu zituzten.
Gurutze azpiko aztarnak, bilketa, horien hondakinak ziren, pieza baliotsuenak gordeta baitaude. Hala ere botata dauden artean oraindik aurki daitezke mortero ezberdin batzuk ia osorik.
Txiki-txikitatik ibili naiz bueltaka Akondian, batzutan beheko trintxeratik, handienetatik, eta baita azpian daukate kobazuloan edo tunelean ere. Leku estrategiko batean bazegoen metrailadoreen habi bat eta hortik ikusten zen Akondiako gailurra eta beste bandoaren txintxerak. Orain dela urte batzuk bota zituzten pinudi bat eta enborrak eramatekoan metrailadoreen habia bota zuten ere. Egun hor dago jausita sasiz beteta, trintxerak bezala eta ezinezkoa da trintxereko barrutik ibili...
Eibarren, EAJ
alderditik bultzatuta, Gerra Zibilari buruz “parke tematiko bat” egiteko asmoa
dago pil pilean. Eibarko sozialistek ere onartu zuten ideia. Gaur egun udaletxekoek ikertzen ari dira zer modutan
eramango duten aurrera proiektua .
Topatu genuen mutila, ordea, ez zegoen aurkeztu duten proiekturen alde, euren ustez kaltegarria izango zelako, Usartzan aparkaleku handi bat jartzea inguru hauetara zementu mordo bat ekartzea besterik ez zela izango eta. Trintxerak garbitzea eta txartel batzuk jartzea nahikoa izango zen harentzat.
Ez dakit nola bukatuko den istorio hau, edozein modutan inguru horiek nola edo hala babestea premiazkoa da, oraindik gure historiako zati garrantzitsu baten aztarnak begi bistan daukagu eta, ea denon artean aurkitzen dugu soluzio egokiena.
Iruzkinak
jaime 2008-03-21 23:09 #1
<P>lekeitiotik:</P>
<P>gaur konturatu naiz idatzi onekin eta kontuan jauzi naiz, zure problema beti asten dela pinudi bat botatzen denean, dena zaziz beteta,dena apurtuta,dena abandonatuta dago, dena zaindu egin bear da ,dena historikoa da, nik zulo asko ezagutzen ditxuaz gure mendietan trintxerak izandakoak, niri guztatuko litzateke bakian lagatzen badiozu inguruko bazerritarrak eure lurrekin</P>
Utzi iruzkina: