EUSKARAZOAK

Uxueko Eliza

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2015-01-15 09:47

Bi urte pasatu dira, baina oraindik badihardut zaletasun bereaz. Hemen lagatzen dizuet nire azken eraikina...Uxueko Eliza Iruñako Baluarten egon da ikusgai joan diren Gabonetan...


Orain dela ia 50 urte sortu zen "Exin Castillos" izeneko jostailua...Kartoizko kutxa bitxien barruan plastikozko pieza pila zetozen "mila eta bat gaztelu" edo gehiago egiteko...Urte askotan jostailu oso popularra izan zen, eta saltoki guztietan zegoen salgai.Baina denboraren poderioz bere zorte ona itzali zen, belaunaldi berriak beste eratako jostailuen bila baitziren.Azkenean 90. hamarkadan "Exin Castillos" klasikoak bere ateak itxi zituen. Hala ere mende berriaren hasieran enpresa berri bat saiatu zen "Exin Castillos" martxan jartzen, eta lauzpabost urtez iraun zuen gaztelu berriak sa...


Gorroxixa berri III

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2011-12-15 16:18

Hona hemen txabolan egin ditugun azken lanak Garabi bat jarri dugu balkoian, saskian piñak eta horrelako gauzak jasotzeko. Txabolako atarian eskailera bat ipiñi dugu... Eta beste aldean faroltxo bat, kanpokoa argitzeko Txabolako ateari, tindatu ondoren, beste bisagra bat jarri diogu Eta pixkanaka pixkanaka txabolaren barnea apaintzen ari gara Eta bukatzeko txabola goizeko eguzkiaren argipean...


Gorroxixa berri II

3
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2011-11-08 16:49

Uda pasa eta gero hemen gaude berriro, jo eta ke txabola amaitu arte!! Argazkietan azken hilabeteko lanak eskaintzen dizkizuegu.  Ea egindakoa zer iruditzen zaizuen... Txabolako lehioak jarri ditugu Gero etxetxoren hormak gaztainondozko oholez estali ditugu Pixkanaka-pixkanaka Gorroxixa berri gero eta guapagoa Pirata-bandera zutoinean... Umea txabolaren sendotasuna aztertzen... Txabola beste ikuspuntu batetik Inportanteena eginda dago baina oraindik detalle asko falta dira...(argi-indarra jartzea adibidez...). Eta azkenerako etxeko...


Gorroxixa Berri

1
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2011-07-19 09:20

Azken bolada honetan "a tope" nabil proiektu berri batekin... Betidanik arboletan eraikitzen diren etxetxoak izan ditut gustuko, tamalez inguruan dauzkadan zuhaitzak pinuak dira batez ere eta beraien enbor luzeak ez dira egokienak txabola bat muntatzeko. Agian enbor edo poste batzuk erabiliz...baina nondik atera? Horretaz nengoenean lehengusu batek etxe zahar batetik egurra pila zekarrela sua egiteko...Bat batean nire arazoak konponduta...Ez nuen denbora gehiago galdu eta ziztu bizian zutoin sendo batzuk hartuz  hasi nintzen eraikitzen "Gorroxixa Berri".Hona hemen argazkietan&nbs...


Orain arte ez da makala izan...Onddo Zuria (Boletus Edulis) 2010/10/13Onddo Zuria (Boletus Edulis) 2010/10/26Esne Gorriak (Lactarius Deliciosus) 2010/10/31Kaskabeltz (Boletus Pinophilus) 2010/11/06Onddo Zuria (Boletus Edulis) Urritxak (Russula Cianoxantha) Tripakiak (Hidnum Repandum) 2010/11/20Denak Eibarren jasoak...


Lekeitiokoa

3
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2010-10-13 15:41

Atzo, martitzenean, mendira joan nintzen perretxikoen bila. Beno egia esateko onddoetan ibili nintzen. Eguraldi lehorra pasata, bazen ordua, jai-eguna aprobetxatu nuen inguruak miatzeko.Zapatuan ere mendian ibili nintzen eta nonbait onddo berriak ikusi nituen. Txikiegiak zirenez bertan laga nituen  martitzenerako haziak jasotzeko... Inuzentea, atzo perretxikoena, ez ziren arrastorik.Horregatik beste toki "ez hain ezagunetarantz" abiatu nintzen.Ni Eibarko inguruetan mugitzen naiz, nahiz eta basoak gero eta itxiagoak egon...baina beno bizpahiru onddo etxera eramateko lekutxo aproposak ez...


Berriro martxan

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2010-10-13 15:24

Beno urtebete bat pasa eta gero berriro hemen nauzue.Saiatuko naiz berriro bloga martxan jartzea (edo jartzen ?), nahiz eta euskaltegiaren klaseak utzita eduki.Segur aski akats ugari topatuko dizkizue nire postetan...Badakizue ez "kortau" eta ahal baduzue akatsak aipatu...horrela pixkanaka-pixkanaka nire euskara zuzenduko dut.Nola edo hala, mila esker zuen arretagatik...


Atzoko "susedidoa". Eguerdian, seme txikiarekin atera nintzen bueltatxo bat ematera. Umea bere bizikletarekin zihoan. Untzagaraino igo eta gero Urkizuko ingurura abiatu eta taberna batera sartu ginen zer edo zer hartzeko. Taberna gainezka zegoenez bizikleta atarian laga genuen.Pote eta pintxo bat hartu, egunkariak pittin bat irakurri eta berriro kalera.Baina ze demontre!! non dago bizikleta???Leku batera eta bestera begira baina alperrik, ez zegoen bizikletaren arrastorik inon.Kaguenla!! ume-bizikleta bat lapurtzea ere kontu xelebrea...Parkean begira, ezta ezer ere...la letxe!!!Susmo bat ne...


Slot-pista Iraunkorra

1
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2009-12-09 12:17

Kaixo lagunokAgian Slota zen den ez dakizue, segur aski Scalextric hitza ezagunagoa duzue ezta???... ba, horixe da  bukatu dudana: Scalextric pista iraunkor bat hain zuzenBeno hemen duzue nire lanaren fruitua ea zer iruditzen zaizuen...Luzaro hitz bat ere ez dut idatzi baina horrek ez du esan nahi oporretan egon naizenikUne batean Euskararen klaseak laga nituen oso lanpetuta nenbilelako, "stressatuta" pittin bat...Estres hori kentzeko  eta lan-bitarteak aprobetxatuz aspaldian hasita neukan Slot-pista bat bukatu dut.Esku lanak beti izan ditut gogoko eta astirik baldin badaukat gauz...