Komentario baten batek esan zidan nahiko ausarta naizela bi ume txikiekin, lanean aritzeko, blogetan idazteko, eta horretaz gain euskara ikasteko. Baina nire kasuan behintzat, semeek bultzakada handia eman diote nere euskarari. Horrela da bai, ez dakit baina, txikiekin beti egin dut berba euskaraz, eta pixkanaka-pixkanaka euskara berpiztu egin da nire buruan. Lehen momentutan euskara simple batekin ondo moldatzen zara, baina umeak hazten direnean euskara gero eta konplexuagoa behar duzu(n) gauzak ondo azaltzeko. Une horretan konturatzen zara zure euskara-maila hobetu behar duzula zure...
Azken bolada honetan bizpairu blogetan idazten ari naiz. Lehen bloga, kuadrilako lagunen artean egiten dugu, “El Blog de la Cuadrilla” hain zuzen ere. Hortxe gure kuadrillako lagunek idazten dute edozein gaiari buruz. Bigarrenak nire lanari buruz hitz egiten du, eta beno harrera ona eduki du blogosferan, edo hori pentsatzen dut behintzat, nahiz eta leku txiki batetik idatzita egon. Pentsa esazue antenari buruz berba egiten ari naizela blog horretan eta batezere gure inguruko arazoak azaltzen, halere jende askok irakurtzen du jartzen dudana, horrela diote estatistikek eta. A bai “El Blo...
"Boga" programa erabiltzen dut euskara ikasteko... Orain dela hiru urte hasi nintzen, lehen, gazteago naizenean AEKn ibili nintzen urte batzuetan, oso gustora. Garai hartan (edo hartako garaian???) BUP eko ikaslea nintzen eta denbora pixka bat neukan ikastaroetara joateko. Baina gaur egun lanpetuta nabil, gainera bi seme txiki (txikiak) ditut eta horregatik ezinezkoa bihurtu zait Euskaltegi batera hurbiltzea. Nire lantokian internet erabiltzen dut egunero. Egun batean pentsatu nuen (zeozer) zerbaitek egon behar (zela) zuela euskara ikasteko internet erabiliz, eta h...
Beno ea nola moldatzen naizen euskaraz idazten...Ez da gauza erreza niretzako, euskara ikasten ari naizelako eta idazlanetan trabatzen naiz oraindik. Blog honen bidez, soltura pixka bat hartzea nahiko nuke, nahiz eta hanka sartu sarritan. "Euskarazoak" izenarekin bi ideia nahi ditut aipatu: alde batetik euskara eta beste aldetik arazoak, ea denborarekin "arazo" horiek desagertzen diren. Eta oraindik besterik ez, ah bai nere akatsak ikusten badituzue komentaritxo bat bidali , horrela nire euskara errezago hobetuko dut eta. Eskerrik asko
Hemen nauzue, "berrogetapiko" urterekin eta oraindik euskara ikasten...gizajoa!!! Ez izan gogorrak nirekin eta nire akatsekin Eskerrik asko
Zalantzan geratzen naiz... Arra eginik soilik, takoen kontaktua lortu gabe, ez zegoen saririk?