EUSKARAZOAK

Zein izango da egia?

1
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-12-19 12:21

Azken egunotan bi albiste guztiz ezberdinek ezuztean harrapatu naute. Baina albiste horiek ezberdinak izan arren badute harreman estua elkarrekin,  egia bihurtzen diren ala ez, laster jakingo dugu eta. Bata Klima-Aldaketarekin lotuta dago, zientifiko batzuen arabera Artikoen izotza 2013. urterako desagertuko dela baieztatu dute eta. Bigarrena berriz, Monegrosen 2015. urterako eraikiko duten makrohipermegafaraoniar proiektu zoru berri hau. Nahiz eta albiste biak sinesgaitzak izan, nik uste dut bigarrena aukera gehiago daukala egia bihurtzeko. Hala izaten bada, espero dut Klima-Alda...


Egunon Gabon Bloga

1
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-12-11 18:00

Eibarko Udal Euskaltegikoek blog berri bat martxan jarri dute, Gabon bloga izenekoa. Blogan argazkiak jartzen ari dira, ea jendeak argazkiei buruz ze iritziak botatzen dituen. Hala ere , horrelako izenarekin badirudi Bloga festetarako bakarrik abiatu dutela. Espero dut horrela ez izatea, eta blogosferan orain eta denbora luzean ere parte har dezatela


Beti errudunak

2
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-12-11 11:02

Aspertuta nago, beti lelo berarekin dabiltza eta. Munduan zehar pasatzen den edozer gauza, gizaki arruntaren errua. Beti guregan jartzen digute gaitza. Eta azkenean geuk izan behar dugu, arazoak konpondu behar ditugunok Radio Euskadin klima-aldaketari buruz inkesta-ikerketa bat egin dute. Inkesta honen arabera biztanleek nahiz eta klima-aldaketa famatu honetan arazo larri ikusi, ez dute bizimodua aldatu nahi. Hori bai bekatu mortala Jakintsu batzuen iritziz gizaki arruntaren bizimodua aldatzea derrigorrezkoa da, gainean dauzkagun arazo larri guztiak eteteko Guregan beti ardura eta errua. Gu...


Bihar San Andreseko jaiak ospatuko dira Eibarren. Orain dela 39 urte nekazari-feria egitea erabaki zen San Andres egunean, eta urtero Eibarko kaleetan baserritarren produktuak dastatzeko eta erosteko aukera ezin hobea edukitzen dugu. Jai giroa emateko nola edo hala hainbat Eibarko erakundeak baserritarraz jantzita irtetea bultzatzen ari dira . Aurten, gainera, lehiaketa bat egongo da, ea jakiteko nork eramaten duen janzkera onena edo era egokienean. Esan behar dut halako ekimenekin guztiz ados nagoela, gure nortasuna bermatzeko baliokoak izaten badira. Baina, San Andres eguna Eibarko jai n...


Joan zen zapatuan Kalamua mendira joan nintzen. Ez nintzen igo betiko bidetik, Diruzulo trikuarriaren alboan pasatzen den bidetik baizik. Hortik Kalamuako tontorrera igotzeko bi aukera dauzkazu, edo Parlamentua izeneko lekutik pasatzea edo zuzen-zuzen eskuin aldean dagoen bidexkatxo batetik igotzea. Bigarren aukera hau hartu nuen eta azken maldetan nengoela (nengoenean) gauza arraro bat ikusi nuen lurrean. Goiz (horretan) hartan kristoren (izozketa) izotza zegoen, eta belarra zuri-zuria zegoen eta baita (nindoanetik) bidea ere, eta hor zegoen nire parean tramankulu arraro hori. Jaso nuen (...


Aztarnak

1
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-11-21 11:09

Orain dela bi aste familiarekin bueltatxo bat ematera joan nintzen mendira. Aspalditik bertan egon ez ginelako eta Usartzatik gertu egoteagatik, Akondia tontorrera joatea erabaki genuen.  Egia esanda, hara joateko beste gauza bat neukan buruan. Aste horretan Akondia tontorreko gurutzearen argazki bat ikusi izan nuen web-orri batean eta argazkipean hauxe jartzen zuen: “Restos belicos de la guerra civil debajo de la cruz de Akondia”. Harrituta geratu nintzen, sekula ez nuen halako gauzarik ikusi gurutze horretan eta. Horregatik joan ginen hara domeka hartan. Tontorrera hurbiltzen ginene...


Bitxikeriak

1
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-11-17 12:57

1- Joan zen asteazkenean lagun batek anbulatorioko parkeko zuhaitzei buruz berriak ekarri zizkidan. Lagun honen auzokide batek Udaletxeko zerbitzuetan egiten dut lan, eta berak kontatu zion istorioa. Udaletxeko langileak jo eta ke ari ziren zuhaitzak birlandatzen eta bi leku ezberdinetara eraman zituzten: Saratsuegi auzora batzuk eta Armeria Eskolara beste batzuk. Tamalez, langile honen arabera, zuhaitz handiak ezin zituzten birlandatu, gaixoak baitzeuden eta bakarrik zuhaiskak landatu zituzten leku berri horietan. Penagarria baina badirudi gereziondo japoniar barik geratu garela.   2-...


Boga ez dabil

2
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-11-07 18:36

Beno... kurtso berria hasi eta segituan arazoak... Amaitu dut 7. Cdroma eta 8a. sartzerakoan akabo, Boga ez dabil. Susmo txarra (bat) daukat...Cdroma jausi zitzaidan lurrera eta agian une horretan hondatu egin zen....Garbitu dut bere azala, eta ez du ematen txarto dagoenik, baina nahiz eta Cdrom- irakurle (desberdinak) ezberdinak erabili Boga ez da (jartzen) martxan jartzen, (arraioa!!)Arranopola! Euskaltegira jo beharko dut beste Cdrom berri bat eskuratzera. Kontu hau aprobetxatuz aspaldian egin nuen eskaera bat berriro (planteatzera) plazaratzera nator. Kontua hauxe da, Boga-sistemaren C...


Klima-aldaketa

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-10-24 16:28

Jope, nola jarri dira (diren) gure politiko guztiak...beno zer nabil esaten... politikoak, kazetariak, ekologistak eta ia edozein bozeramale... Badirudi mendeko fetitxea aurkitu dugula eta  benetako egi sakratu honen kontra zer edo zer esatea bekatu mortala dela. Eta Rajoi gizajoa hanka sartzeko trebetasuna itzela erakusten ari zaigu, bai. Zertan zebilen Mariano, horrelako gauza hain “politikamenteinkorrekta” esateko. Joan zen astean Marianoren alderdi-kide batek, Mayor Orejak hain zuzen ere, Frankismoren apologia egin zuen eta guzti, baina hori txotxolokeria bat da, Marianok esan duen...


Badaramat urte pila bat hilero aldizkariak erosten (hilero). Zaletasun asko eta oso ezberdinak dauzkat, agian gehiegi, eta segun ze furixada eduki bada zaletasun (horren) horrekin lotuta dauden aldizkarien bila noa. Aldizkari zientifikoak batez ere, baina baita (ere) beste motatakoak ere. Orain dela urte batzuk, maketak egiteko sukarra neukan, eta hainbat eta hainbat aldizkari erosi nituen maketismoarekin lotuta(k), Todomodelismo, Rcmodel, eta abar.... Gerotxoago hegazkinen furixada etorri zitzaidan eta “Volar” eta “Aeronautica” aldizkarien ale dexente erosi nituen. Beste une batean nire ...