Baserritarraz jantzita

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-11-29 17:15

Bihar San Andreseko jaiak ospatuko dira Eibarren. Orain dela 39 urte nekazari-feria egitea erabaki zen San Andres egunean, eta urtero Eibarko kaleetan baserritarren produktuak dastatzeko eta erosteko aukera ezin hobea edukitzen dugu.

Jai giroa emateko nola edo hala hainbat Eibarko erakundeak baserritarraz jantzita irtetea bultzatzen ari dira . Aurten, gainera, lehiaketa bat egongo da, ea jakiteko nork eramaten duen janzkera onena edo era egokienean.

Esan behar dut halako ekimenekin guztiz ados nagoela, gure nortasuna bermatzeko baliokoak izaten badira.

Baina, San Andres eguna Eibarko jai nagusia da, eta hiriko jai nagusia izanez ez du ematen Eibarko benetako nortasuna erakusten ari garenik.

Nik dakidanez Eibar herriak betidanik bi aurpegi erakutsi ditu: Bata baserritarrena eta bestea hiritarrena, eta biak oso ondo moldatu dira elkarrekin.

Nire lagun batek orain dela urte batzuk esaten zuen ea zergatik ez zen antolatzen industria-erakusketa bat, nekazari-feria moduan bezala.

Niretzat ez da ideia txarra, horrela Eibarko benetako nortasuna erakutsiko genieke guztiei.

Eta dena orekatuta egoteko...Eibarko langileen omenez, jantzi gaitezke aspaldiko lanerako jantziekin.

Zer iruditzen zaizue??


Utzi iruzkina: