Kategoria: andres
Kaixo Family, Aspaldidanik izan dut, Epelde-Lizasotarrok Zumaiarekiko dugun maitasunaren sentsazioa. Anaia Antonino eta neure partetik lotsik gabe aitortua eta haizea dutenen artean publikoki gutxietsia, baina intimitatean gozatua. Baina, deskuiduan, gutako batek probak zabaldu eta,.... ttak hemen gure osaba Andres, bere kirol maitatuenean ere, Zumaiako kamiseta jantzita.Nahi duzuenoi udaberria aurrera doala, lortuko dizkizuet, Zumaiako arraun taldeko zapiak, zuen balkoietan jartzeko! Aupa Telmo deun! ta Aupa Zumaia!
Bihar San Andreseko jaiak ospatuko dira Eibarren. Orain dela 39 urte nekazari-feria egitea erabaki zen San Andres egunean, eta urtero Eibarko kaleetan baserritarren produktuak dastatzeko eta erosteko aukera ezin hobea edukitzen dugu. Jai giroa emateko nola edo hala hainbat Eibarko erakundeak baserritarraz jantzita irtetea bultzatzen ari dira . Aurten, gainera, lehiaketa bat egongo da, ea jakiteko nork eramaten duen janzkera onena edo era egokienean. Esan behar dut halako ekimenekin guztiz ados nagoela, gure nortasuna bermatzeko baliokoak izaten badira. Baina, San Andres eguna Eibarko jai n...
Gaur denbora gehiegi gabe nabil, baina. Izenburuak dioen bezala, Zorionak Andres beste maila bat igotzeagatik eta Zorionak Maria, Samuel eta Jorgeri. Egun on bat izan!