Kaixo family!

Hankak frexkatzea juteko garaia deu!

Kaixo family,   Astebukaera gogorra! Telmo deun azken bigarren larunbatean eta azken hirugarren igandean. Hasi dira gauzak bere onera etortzen eta aurtengo honek gogorra izango denaren itxura du.   Maila mantentzea posible ikusten dut, kontutan hartuta galiziatik kalterik gutxienarekin etortzea helburu izaten dutela (ez dut garbi zergaitik, baina hala esan ohi dute) eta gaur, parez-pare izan direnean, Telmo deunek atzetik 2 zituen eta Tiran ere bertan zuen. Galiziarrek bestalde, bidai kopurua dela eta denborarekin maila jeisten dute, eskerrak! jeje  Enbataz ze esan?...


Kaixo family,   Atzo nahiko gertu 2"ra Zarautztik eta gaur estropa guztia aurretik, ez gaituk makalak! Kaleak zer ikusi pixkat izango zuen, baina astebukaerero alkarren aldamenean, parez-pare ikustea oraintxe sinatuko nuke. Oriotarrei dagokienez, aurten liga eraman behar omen dute, hasiera honen ondoren, zer hobetua badutela iruditzen zait.Sailkapena jartzen dizuet, ia aukerarik dudan Zumaia Zarautzen aurretik dela berriz jartzeko!       PCLUB       PUNTOS  1  San Pedro Ecolmare  23  2  Castr...


Kaixo people,   Kerobiaren azkenengo diskoko kantu honen (http://www.youtube.com/watch?v=vs-sy1uPBjg) azalpena ematen du Andonik bideo honetan, atzekaldean ageri da eta audioa entzuteko modukoa, jeje. Eta nire galdera, "nundik sartzen da kanpora?"


Kaixo family,Aspaldian denborarik  ez eta hona hemen aspaldiko partez bideotxo bat, Andoni eta Agosti Anbotoko Mariren bila joan zirenekoa. Esan didatenez, espedizioa helikopteroz hasi zuten lehenengo atsedenlekurarte. Jeje. By the way, bloga etxetik blogak.com-era aldatu dut eta aurretiaz zeuden komentarioak "galdu" ditut. Izan huntsa, Gorka


Kaixo family,Pixkat atzeratuta baina hona hemen, Hilariok aldatutako limoiondoak Aizarnazabalen emandako uztaren fruitu bat. 300grko fruitua, holako piezekin, krisiari aurre egiteko limoiak aldatzen hastea onena.Izan huntsa,


Kaixo family:  Ondo ondo pasa gabonak eta ospatu zuen lagun eta familiarekin izango dituzuen otorduak!  Hurrengo urterarte!iani & epe & arbil


Kaixo family, Goizean hitza hartu eta nor agertuko eta gure Iratxe, bozgorailua eskutan duela. Jeje, aspaldian ikusi gabe eta itxura ederra dun. Geldirik ezin egon eta korrikarako prest ez izan arren, eskua botatzeko prest! Hitzatik lapurtutako irudia,...Saaardinnaaaaaa prexkueeeee!Izan huntsa, epe


Kaixo people,   Alabaren jaiotza dela eta erditzeko kurtsoen barruan, gizonezko bikoteoi motxilatxo bat oparitu ziguten, Gizonduz izenekoa. Ipuiak, dvda, liburuxka, propagandako argazkia eta etxekolanak banatzeko arbelatxoa.  Momentuz Dvda ikusteko beta hartu dut. Aita ezberdinen esperientzia kontatuak ziren dvdan, bi hizkuntzetan omen eta, zera, 5 gizonen esperientzia gaztelaniaz eta euskaraz pertsona bakarrarena (joselontxo by the way).  Bestalde, umea jaio ondorengo hainbat papeleo egin behar izan ditut (lotsagarria egin beharreko buelta guztiak, gaur egun gure datu g...


Kaixo hirukote!! Berri ederrak gaur goizekoak! Zorionak eta animo guztiak, falta zaizuen azken urratsa ondo joan dezaizuen. Besarkada bat eta aurrera! P.D: Zumaiako arraun taldean apuntatu nahi baduzue no problem eh!


Kaixo family, Gabonetako postrerik ez duzuela? Zuen janaldiak kolorez bete nahi dituzuela? - Surtidos de navidad SAN RAMÓN, merkatura atera den azken kutixia! Zure etxean izan nahi badituzu, eskatu bildurrik gabe Mariari, ez zara damutuko. Gainera ekintza on batetan lagunduko duzu, Mariaren ikasbidaia posible egiten. Jeje. Hemen uzten dizkizuet produktuen argazki batzuk eta saltzailearena, produktua eskaintzen. P.D: Erosten diren kaxak beterik eta plastikoa kendu gabe datoz e!