Lortuko ote dute ni gizontzea?

epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2008-11-30 18:24
2

Kaixo people,

   Alabaren jaiotza dela eta erditzeko kurtsoen barruan, gizonezko bikoteoi motxilatxo bat oparitu ziguten, Gizonduz izenekoa. Ipuiak, dvda, liburuxka, propagandako argazkia eta etxekolanak banatzeko arbelatxoa.




  Momentuz Dvda ikusteko beta hartu dut. Aita ezberdinen esperientzia kontatuak ziren dvdan, bi hizkuntzetan omen eta, zera, 5 gizonen esperientzia gaztelaniaz eta euskaraz pertsona bakarrarena (joselontxo by the way).
 Bestalde, umea jaio ondorengo hainbat papeleo egin behar izan ditut (lotsagarria egin beharreko buelta guztiak, gaur egun gure datu guztiak dituztenean) eta Espainiar estatuarekin lotuak ziren inprimaki asko gaztelania hutsean eta Eusko Jaurlaritzako bat betetzera joan nintzenean, etxera heldu eta inprimakia gaztelaniaz, kk.  Lehen nahiko denbora ez eta, presasko momentu horietan ezin fijatu paper guztietan eta euskarazkoa eskatu. 
Osakidetzan izandako tratuetan tartean tokatu zitzaigun euskaraz egiten zuenen bat, baina, nire uste apalean, %100rekin egiteko eskubidea beharko nuke. Izan genuen tratuari nota oso altua emango nieke, hizkuntza mailan ez hainbestekoa.

Gizondu eztakit gizontzea lortuko duten, baina hizkuntz normalizazioa oraindik urrun dela, hori behintzat garbi utzi didate. Beraz Patxi eta Juanjori folkloretik errealitatera pasatzeko eskatuko nieke.

Izan huntsa,

Gorka

27zapata

27zapata 2008-12-02 13:56 #1

Ea, pixkanaka "normalizatzen" diren gauzak, gu aita izaterako gauzak normalizatuago egoteko... zuek atera zalaparta, hori denon aldekoa izango da ta...<br />

agosti

agosti 2008-12-09 22:15 #2

baina aita izateko ume izateari utzi beharko zioagu, ezta? hori lortzeko kanpainarik ba al zegok martxan ??? :::)))


Utzi iruzkina: