Kaixo family,   Astebukaera gogorra! Telmo deun azken bigarren larunbatean eta azken hirugarren igandean. Hasi dira gauzak bere onera etortzen eta aurtengo honek gogorra izango denaren itxura du.   Maila mantentzea posible ikusten dut, kontutan hartuta galiziatik kalterik gutxienarekin etortzea helburu izaten dutela (ez dut garbi zergaitik, baina hala esan ohi dute) eta gaur, parez-pare izan direnean, Telmo deunek atzetik 2 zituen eta Tiran ere bertan zuen. Galiziarrek bestalde, bidai kopurua dela eta denborarekin maila jeisten dute, eskerrak! jeje  Enbataz ze esan?...


Kaixo family,   Atzo nahiko gertu 2"ra Zarautztik eta gaur estropa guztia aurretik, ez gaituk makalak! Kaleak zer ikusi pixkat izango zuen, baina astebukaerero alkarren aldamenean, parez-pare ikustea oraintxe sinatuko nuke. Oriotarrei dagokienez, aurten liga eraman behar omen dute, hasiera honen ondoren, zer hobetua badutela iruditzen zait.Sailkapena jartzen dizuet, ia aukerarik dudan Zumaia Zarautzen aurretik dela berriz jartzeko!       PCLUB       PUNTOS  1  San Pedro Ecolmare  23  2  Castr...


Kaixo family,   Zumaia eta Zarautz kontxatik kanpo, pena baina kanpo. Zumaiak denboraldiko estropada eskasenetakoa egin zuen, ia Zaragozakoa baina okerragoa. 1. Urdaibai 19:452. Orio 19:573. San Pedro 19:574. Astillero 19:585. Castro 20:026. Hondarribia 20:087. Tirán 20:108. Zarautz 20:149. Kaiku 20:1510. Pedreña 20:2611. Cabo da Cruz 20:2712. Zumaia 20:31Luxia Zumaiako entrenatzaileak, arrauneko blogean honela dio: “Oso gaizki egin dugu, garbi esanda. Ustez ondoen moldatzen garen itsasoa egon da, baina ez joan, ez etorri. Ondo atera gara, eta bi puntetan denbora ona egin dugu, baina gero, ...


Kaixo family,   Hau dek astebukaera!! Telmo deunek egurrra!!! Zarautzko enbata ere ezda gaizki ibili, bere mailan. Gaurko estropada aurretik idaztekotan egon naiz hurrengo titulua "Bigarren larunbatez jarraian, Telmo deun aurretik!" baina gaurko estropada ikusi ondoren, nire parretxoa imagina dezakezue. Desiatzen nago tanda berean Zarautzekin ibiltzeko, buruz buru, nahiz eta gehienetan atzetik izango garenaren beldurra dudan, zuek lasai, aurretik geratzen den bakoitzean gogoratuko dizuet eta,.. jeje Besterik gabe, Zorionak Telmo deuni!!


Kaixo People, Earki hasi degula denboraldiya! Zarautzko Enbata Zumaiako Telmo deunekoen bizkarren begira. Espero gaur Bengoetxea VI, ere hala ibiltzea. Batel eta trainerilletako emaitzak ikusita, nahiko bildur banuen Zarautztarrekin, baina, atzokoan Zumaiarrak aurretik. Aprobetxatu beharra nuen, ze ez dakit aukera asko izango ditudan aurten holako berri ederrak emateko. Txanda berdinean eta Zumaia aurretik. Erreala igo eta Barriolak irabaztea bakarrik falta zait. Ona hemen emaitzak: POS. CLUB 1 VIR 2 VIR 3 VIR TOTAL DIF. 1 URDAIBAI A.E 5:02 9:53 15:15 20:00:11 2 SAN PEDRO A.E. 4:59 9:52 ...


Ni pikearen alde!!

23
epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2007-08-30 08:59

Kaixo Family!!    Gaur arratsaldean zita garrantzitsua degula kontxan eta gure taldeak animatzea gustatuko litzaidake. Orio, Zumaia, Zarautz eta Orio B (Getaria alegia) elkarren aurrean. Nigatik behintzat Orio, Zumaia eta Zarautz klasifikatzen badira earki.  Era horretara 2 astetarako pikia izango deuta!!


Oilarrak mokoka

1
epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2007-07-17 18:02

Kaixo Family,   Ttak ttak ttak, gaurko hitzak dion moduan urola-kostako traineruak egurrian!! Zarautztarrei zorionak, lehenengo tandako taldeen artean sartzearren, ijituei berriz ze esanik ez, baina hori Real Madril edo Barcakoa izatea bezala da. Hirugarren oilarra ere Zumaiak hasiera ederra izan du, naiz eta oso erregular ez ibili, kontuz, hortxe gabiltzata, gogoan izan bigarren estropadan Zarautz eta Zumaiaren buruz-burukoan gertatutakoa.  Erregulartasun pixkat lortutakoan egurra!!   Aurreneko asteko emaitzak ikusita, estropadak jarraitzeko gogoa ematen du, irabaz...


Kaixo Family (Atzo Karlosen Urtiak!) Uajaja,    Gaur idazteko animatuta nabilela ta aprobetxatzia pentsau det. Hasteko Aupa Telmo Deun. "Zumaia más de 20 segundos a Zarautz, 100 €-s a que sí". Amestia ez dala txarra ta esperantza galtzen dan azkenengua dala ta, hementxe "el que no se consuela es por que no quiere", "en fin serafin". BasqueSpanisha utzi eta goazen harira.    Nire pronostikoen arabera (Baxerriri postua kentzea helburu), kontutan hartuta, gaur ilargi betea dela eta bi egunen bueltan izaten direla itsaso zakarrenak, Zarautzko putza (Enbata alegia) atzea...


Kaixo Gaztiak,    Astebukaera luzian ondoren hasi nintzan estropen emaitzak ikusten, disimuloan begiratuz, beldurrez agian, eta horra hor, igandean Zumaia 6garren, ein!!, Badaezpada begira det beste egunkari batean eta berdin, eta inportantiena, Zarautza atzetik!!     Bazan garaia!! Aupa Telmo Deun!Vigoko Estropadaren sailkapena1 Hondarribia2 Orio3 Pedreña4 Urdaibai5 Arkote6 Zumaia7 Castro8 Cabo da Cruz9 Zarautz10 Mecos11 P.Donibane