Hurrengo urtean beharko du

epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2008-09-05 08:12
1

Kaixo family,
   Zumaia eta Zarautz kontxatik kanpo, pena baina kanpo. Zumaiak denboraldiko estropada eskasenetakoa egin zuen, ia Zaragozakoa baina okerragoa.
1. Urdaibai 19:45
2. Orio 19:57
3. San Pedro 19:57
4. Astillero 19:58
5. Castro 20:02
6. Hondarribia 20:08
7. Tirán 20:10
8. Zarautz 20:14
9. Kaiku 20:15
10. Pedreña 20:26
11. Cabo da Cruz 20:27
12. Zumaia 20:31

Luxia Zumaiako entrenatzaileak, arrauneko blogean honela dio: “Oso gaizki egin dugu, garbi esanda. Ustez ondoen moldatzen garen itsasoa egon da, baina ez joan, ez etorri. Ondo atera gara, eta bi puntetan denbora ona egin dugu, baina gero, ziabogara heltzeko azken sei minutuetan arraunketa galdu dugu. Presaka jardun dugu, eta bueltan ere ez dugu asmatu. Gaur baino gehiago ibili gara azken bizpahiru asteetan, eta egun hauetan entrenamendu onak eginda geunden, baina ez dugu asmatu. Zarautzek eta Pedreñak ez dute onena eman, eta guk asmatu izan bagenu… Irudipen txar horrekin gelditu gara” => http://baleike.com/blogak/zumaiakoarraunelkartea/2008/09/04/telmo-deun-ez-da-kontxan-izango/

Dena den, zorionak bi arraun taldei, izugarrizko denboraldia egin baitute! Ijituak berriz nik uste baino okerrago ibili dira eta laneko TKEko porra irabaztea galarazi didate.







Orain kriston dilema geratzen zait, zein animatu. Orio? eztakit ba, gero aguantatu hitzak urte osoa, besterik ba al dute hauek buruan?. Kantabroiak (PAstillero eta Castro)? ez dakitba, eskualdunez beteak dituzte traineruak baina, desertores!!. Donostiarra? zertarako, azkenagandik 2 minutu azpitik geratzeko? Urdaibai? Euskal selekzioa da baina, ba al da naparrik (edota iparraldekorik)? Naparrik bada agian bai! Tiran? Galegoek egiten duten lan guztia kontutan hartuta, handik ona etortzen etab, animatzeko gogoa ematen dit. Hondarrabia (Baxerrik dion bezala), Pedreñari lapurtutako kontxa eta gero merezi al dute?
Pedro San? Agian hauen alde egingo dut, more kolorea gustoko baitut eta Orioren atzetik hauek baitira kontxako palmaresean. Jeje.

Halere oraindik badut Zumaia kontxan sartuko denaren esperantza, emakumezkoen Zumaia-Getaria trainerua, eta dudik pare, hauen alde!! Edurne, egurra!! Pintxo bat galdu dut Zumaia ez sailkatu izanarekin eta zuekin berreskuratzeko asmoa dut!

Ondo izan eta disfrutatu estropadekin!


27zapata

27zapata 2008-09-13 16:29 #1

Orioren alde dudarik gabe, ez gara etxekalte izango... aspalditik da Orio Zarauzko auzo bat...<br /><br />


Utzi iruzkina: