Aupa Telmo Deun, Aupa Zumaia

epelde-lizaso 1456132255157 Kaixo family! | 2006-09-07 17:58



Kaixo Family (Atzo Karlosen Urtiak!) Uajaja,

    Gaur idazteko animatuta nabilela ta aprobetxatzia pentsau det. Hasteko Aupa Telmo Deun. "Zumaia más de 20 segundos a Zarautz, 100 €-s a que sí". Amestia ez dala txarra ta esperantza galtzen dan azkenengua dala ta, hementxe "el que no se consuela es por que no quiere", "en fin serafin". BasqueSpanisha utzi eta goazen harira.
    Nire pronostikoen arabera (Baxerriri postua kentzea helburu), kontutan hartuta, gaur ilargi betea dela eta bi egunen bueltan izaten direla itsaso zakarrenak, Zarautzko putza (Enbata alegia) atzean utziko duen benetako enbata ateratzearen esperantza badut. Ilusioa edo ametsa berriz, tanden artean, haizea aldatu eta lengo urtean moduan lehenengo tandako bat txapeldun, ijituak ez badute inpujnaziorik jartzen. Beraz Telmo Deunek oraindik 3. kontxako ikurrina irabaz dezake. (Zarautzak zenbat? dudatan nabil zero edo hutsa :-P). Kontutan hartuta estropa bezperan Euskal Jaiak direla, Zarautzkoei ez dizue balioko ez errezo eta ez burusoiltxon bertsuak.

   Beraz badakizue zein den konbinazio irabazlea, apostu egin nahi baduzue ere, Ilargi betetik 2 egunera + Itsaso txarra + Eguerdiko haize aldaketa + Euskal jaietako erresaka.

   Aurten fitxan ez zegoela eta azken uneko Ternuatik etorritako fitxaje "Juan Mesa" ezin izan dugu traineruan sartu, baina hurrengo urterako joan prestatzen. Euskalteko mediku ohia zer? Nun dabilela?
   Amaitzeko, jarraitzaileen inguruan hitzegitea gustatuko litzaidake Zumaiako marea gorriaren ondoan, non dabiltza Zarautzko animatzaileak, zea itsasoa urdinska dela eta marea urdina einda ziok? Zapaburuak Putzuzulotik irten eta Donostiko portu aldera azaldu eo? Herrian orioko banderitak ere ZAE-koak baino gehiago dira eta!. Eskerrak osaba Andres dabilen egurra ematen txikitatik (etxea etortze zan bakoitzean, Zautza arraunea jutek) eta Zumaian ere infiltratu bat duzuen, aurten bete du urte kopuru bera Zumaian eta bere teilatura harriak botatzen, kaben zotz!!



Ba hori ez dakit ze buelta emango ditudan Zarautz eta Donostitik, eta ikusten bagara ala ez aupa Telmo Deun.

P.D: Pixkat pikia sortzeko zan, aurtengoan ZAE hobea izan dela onartu beharra dago eta Zumaiak lengo astean atera ez zirenak ateratzeko asmoa du, arraunlari denei aukera emateko, beraz, nahiko lan 6 postuari eusten. Halere animatu!!


Utzi iruzkina: