Kategoria: zarautz
1917ko maiatzaren 10ean jaio zen Arredondon, Kantabriako ekialdean dagoen lurralde zoragarri batean. Ason ibaia ere bertan jaiotzen da. Oso leku berezia da bere lehenengo metroetan 70 metroko urjauzia sortzen duelako. Ason ibaiak oso bailara aldapatsua eta estua osatzen du. Mendizale, eskalatzaile eta espeleologoentzat leku aproposena, alegia. Bertako jendeak abeltzainak ziren batik bat. Ciprianoren familiak ere behiak, ahuntzak eta zaldiak hazten zituen. 4 anai-arreba zituen: Saturnino, Valeriano, Consuelo eta Manuela. Seme-alaben artean zaharrena izanda, berari zegokion haziendako lan ge...
Nik normalean ez dut seinaletan sinesten, baina bizitzan noizbehinka kasualitatetik haratago doazen gertaerak jazotzen zaizkigu. Nik hizkuntzak ikastea oso gustuko dut. Interneten oso erraza da ingelesa praktikatzeko filmak aurkitzea. Gnula.nu da gehien erabiltzen dudan webgunea. Bertan film ugari dago, gaika sailkatuta daude, eta gainera, nahiko berriak eta kalitate onekoak izaten dira. Kontua da atzo ikusi nuela film interesgarri bat. The good lie (Gezur ona) izenekoa. Film honek Hegoaldeko Sudaneko egoera latza islatzen du. Gerra Zibilaren ondorioz, sudandar askok haien etxeak eta b...
Beti dago lehen aldi bat edozertarako. Bloga idazteko ere bai. Arrazoi ugari dauzkat blog hau zabaltzeko. Bi aipatzekotan, nire burutazio guztiak eta barneko sentimenduak ordenan jarri nahi nituzke. Bestalde, nire hizkuntza berriari, euskarari, merezi duen lekua eskaini nahi nioke. Bizitzak eskaintzen dizkidan lehenengo aldi guztiak barneratu eta gozatu nahi ditut. Jende onez inguratuta, gure mundu txikia zabaltzeko eta hobetzeko gai izango gara. Seme-alabak haztea erronka handia da. Hain zuzen ere, gurasook ez ditugu inoiz ahaztu lehenengo irribarrea...
Azkenaldian zaborraren kudeaketa puri-purian dago Gipuzkoan. Diputazioak erraustegi planta Zubietan eraikitzea onartu zuenetik herri plataforma asko sortu dira eta zaborrak tratatzeko sistemen inguruko eztabaida piztu da lurraldeko herri askotan. Gai honen barruan Zarauzko Ezker Batuak hitzaldia antolatu du biharko, uztailak 6-an, Laboraleko aretoan, arratsaldeko 18.30-tan. Bertan parte hartuko dute, Mikel Izagirre, Urnietako errausketaren aurkako plataforma kidea eta Ricardo Ortega, San Marcos Mankomunitatearen lehendakaria.
Ez dakit zenbat denbora izan nazen hilaren 20aren zain. Gasteizko ikastaroaren barri izan nebanetik, ikastaro pare batera joan naz (horretako bat Franck Noëlek Gasteizen be emondakoa), baina Juan Pedro Poderosoren ikastaroek zerbait berezia dekie: sustraira itzultzea da, aspaldiko lagunak ikustea, erronkari aurre egitea...Sustraira itzultzea, nire aikido formen mamia handik ekarri nebalako. Aspaldiko lagunak ikustea, aspaldikoak eta lagunak direlako, maiz alkar ikusten ez dogulako (nahiz eta hamengoak be laster sartuko diran aspaldikoak kategoria horretan). Erronkari aurre egitea, Juan Pedr...
Haurren eskolak amaitu egin dira, udako oporrak hasi dira eta. Izugarri pozik amaitu dugu denok: haurrek, Ekain laguntzaileak eta nik. Ondo pasatu dugu, asko dibertitu gara, asko ikasi dugu. Haurrek ez ezik, nik ere asko ikasi dut, batez ere. Oso esperientzia aberasgarria izan da. Eta abian da hurrengo ikasturterako planifikazioa. Ikastetxeek informazioa jaso dute, eta kartelak laster eramango ditugu inprimatzera, aldaketa txikiren bat egin eta gero. Lehen aldiz egiten ari gara horrelakorik, eta freskotasun falta sumatzen dugu, baina hasiak gara!Ikaragarri polita izan da haurrei irakastea,...
Historiaurretik, gizakiak ondo jakin dau besteakaz alkartuz gero indartsuagoa izango zala; hau da, mamutak-eta ehizetako aukera gehiago eukazala. Otsoek eta lehoiek taldetan ehizetan dabez harrapakinak. Eta jatorrizko sen horreek alde batera utzi eta hain primitiboa ez den adibideren baten bidez azaldu gura izanez gero, gure euskal mendi berdeei erreparatu beste beharrik ez dogu: gure mendietan, ohikoa zan herri lana, herriko biztanleen artean beharrezko lanak egitea; danek egiten eben beharra, danen onerako. Alegia, pertsona batek bakarrik ezin dauz zeregin guztiak bere gain hartu; noizbai...
Kaixoooo, Gipuzkoako txapelketan egindako bostgarren postuaren ondoren, Zarautzko enbata Euskal herriko txapelketatik at geratu da. Zumaiarrek 4.postua lortu dute eta Oriotarrek irabazi dute.Informazio gehiago: http://baleike.com/blogak/zumaiakoarraunelkartea/2008/07/23/telmo-deun-laugarren-gipuzkoako-txapelketan/
Kaixo family!! Nahiz eta hirugarrengo txandan bakoitzak berea animatu (Zumaia, Zarautz, Orio), lehenengo txandarako, bat egin eta Zumaia-Getaria animatu dezagun!! Berriako argazkiak ikusi ondoren (gero eskaneatuko dut), dezepzio txiki bat eraman dut, azken-portuko arraunlaria lapajalez jantzita ikusi ondoren. Traineruaren diseinuaren errua dela pentsatu nahi dut (Gorri-marroi-gorri-marroi). jiji. Segurola lapajalearen hitz batzu ere uzten dizkizuet:<<Ni zarauztar txorua (balia hiltzera juten zan horietakua) naiz, baina orain Getarian ar...
Kaixo People, Earki hasi degula denboraldiya! Zarautzko Enbata Zumaiako Telmo deunekoen bizkarren begira. Espero gaur Bengoetxea VI, ere hala ibiltzea. Batel eta trainerilletako emaitzak ikusita, nahiko bildur banuen Zarautztarrekin, baina, atzokoan Zumaiarrak aurretik. Aprobetxatu beharra nuen, ze ez dakit aukera asko izango ditudan aurten holako berri ederrak emateko. Txanda berdinean eta Zumaia aurretik. Erreala igo eta Barriolak irabaztea bakarrik falta zait. Ona hemen emaitzak: POS. CLUB 1 VIR 2 VIR 3 VIR TOTAL DIF. 1 URDAIBAI A.E 5:02 9:53 15:15 20:00:11 2 SAN PEDRO A.E. 4:59 9:52 ...
tagzaniapastezestoatik zarautzera map Aste Santuan bi aste izan genituen jai, eta herritik atera nintzen lagunekin ia egunero. Hainbat herri bisitatu genituen, horietako bat zarautz izan zen eta mapa honetan ikusten da Zestoatik Zarautzera iristeko egin beharreko ibilbidea. Guk erabili genuen ibilbidea kostakoa izan zen, beste bi ibilbide ezberdin daude, autopistaz eta mihiatik, baina guk biderik politena aukeratu genuen, kostaldekoa. Beste norbaitek Zestoa ingurutik Zarautz aldera joan nahi badu nik kostako bidea gomendatzen diot.
Artikulu labur honek batzuetan neuk ere —beste hainbatek legez— Espainiako telebistako 2. kateko dokumentalak ikusten ditudala frogatuko du; bueno, hain zuzen, bat gutxienez ikusi dudala. Eboluzioari eta ikasketa prozesuari buruzko ikerketa azaltzen zuen dokumental hark. Ikerlariek espezie kantari baten txitak bereizi eta isolatu zituzten, gurasoen eredu barik kantetan zelan ikasten zuten aztertzeko. Ez naiz akordetan zer espezie zen, baina bai ikerketak zer ondorio nagusi izan zuen: isolatutako txitek kantetan ikasten zuten. Ez zuten gurasoekin edo aske bizi zirenen erregistro zabala; eure...
zarauzko eskubaloia zarauzko eskubaloia urtetik urtera haunditzen hari da gero eta jende geihago hari da apuntatzen eta zuek ere apuntatzea duzuela jakinnarazten dizuet goiko bideoan david aguirrezabalagak izugarrizko gauzak egiten ditu eta esatekoa da ez dela bera bakarra zarautzenolakoak egiten dituenak seniorrak ere espektakulo bat dira joan zaitezet ikustera ezd uze ezer galduko
Ezaguna egiten argazki hau??Ba,... berrizere Zumaiarrok Diario Vascoko Zarautzko kronikan!! 2-3. aldia argazki hau erabiltzen dutena. Putzuzulon izan ziren Software Libreko jardunaldietakoa da.http://www.diariovasco.com/20071116/costa-urola/concierto-manana-lege-zaharren-20071116.htmlHamaika hamaika aldiz ikusteko jaioak gaituk!!
Enbata enbataren lagun!Zorionak Zarautztarroi, Zumaian egurra eman dezueta, kauen zotz, ezin al zuen beste herri batean izan. Ok, iñork esan aurretik onartzen dut, galduak min.Gustora hartuko genuke errebantxa Zarautzko ikurrinan, baina momentuz, nahiko zaila ikusten dut.
Gaur, bariku guztietan lez, armak landuko doguz klasean. Normalean, bokkena praktiketan dogu, eta aldian-aldian, joa. Tantoa ez dogu bereziki lantzen, eta gaur tantoagaz teknika batzuk egingo doguzala erabaki dot. Errealagoa da, eta usten dot ikasleak bereziki motibatuta dagozala armetako klaseetan. Tantoa berezia da. Izan be, armarik ez bagendu lez mugitu daikeguz eskuak, eta hortaz, hainbat eta hainbat aukera emoten deuskuz. Hasikeran, tanto erasoen aurka defendatuko gara (gokyo, ikkyo, shiho-nage, irimi-nage eta kote-gaeshi tekniken bidez, gehienbat), eta gero, torik egingo dau erasoa, e...
Hainbat aikido estilo omen daude, baina nik beti pentsatu izan dut nik Aikido egiten dudala, besterik ez, estiloari garrantzirik eman barik. Beste batzuk, ostera, eurenak ez direnak gutxietsi eta gutxietsi dabiltza, eta denek Ueshibaren berbak erabiltzen dituzte arrazoi gisa. Neuk be egingo dut: «Aikidon, beharrezkoa da gizaki guztien arteko bakea zerbitzatzeko pentsamoldea izatea, indartsuak izateko edo etsaia garaitzeko helburuarekin prestatzeko desioa alde batera utzita». Hortaz, oraingoz ez dut ezer gehigo esango. Nahi duenak ulertu egingo du.
Eskerrak! Euskarazko bitakorak idazteko aukerea! Nekatuta nengoen Blogger-en nik idatzitakoa izan ezik gainerakoa ingelesez ikusteaz. Seguru hametik aurrera gehiago idazten dodala.
Zarautzera itzultzeko gogoa dut. Richard Stallman Zarautzeko Gaztetxean izan zenean egon nintzen azkenengoz Zarautzen eta egun hura uretan sartzeko aprobetxatu nuen hitzaldira joan baino lehen.Noski, bugia edo bodyboard-a eraman nuen, eta olatuak hartzen igaro nuen goiza, olatuak oso handiak ez baziren ere oso ondo pasatu nuen.Richard Stallman-en beste hitzaldi batean egona nitzen, Bilboko Euskalduna Jauregian Software libreari buruz hitzegiten aritu zenean. Zarautzeko hitzaldian aldiz, musika kopiatzearen inguruan aritu zen eta oso argi utzi zuen musika kopiatzea sukaldeko errezeta bat kop...
Ieepa!! Hasi geala prestatzen datorren asteko afairako, neu behintzat gogobetez nago larunbata iristeko. "Prestatu?" galdetuko duzue, ba hara ba zergaitik hari naizen prestatzen. Hasteko, aste honetan Zarautzko txaperuen (Zumaian Munipa, merixuei, Txaperua deitzen zaio, Mihiluzera joan behar baduzuere azalpena) bideo bat bidali didate eta beldu pixkat ematen hasi zait Zarautztik lasai ibiltzea. Hona hemen bideua => . Badaezpada bi aldetara begira ibili beharko deu. Jiji. Bestalde, dirua ahorratzen hasi gera, orain Zarautztarrek...
Kaixo Family!! Abixatu diate gaur Zarautzko DV-ko kronika irakurtzeko eta hara non, Arraio irrati - Putxuzuloko gaien inguruko berri baten argazkian nor aterako eta, Zumaiarrak!! Jeje nagusi gea. Esan behar halere, kuadrillakua, Ianire eta nitaz gain, ikusi ez arren, aurreko lerroan Imanol, Iratxe eta Enbatako "Cheerleader"·a ere han zirela. Richard Stallman FSF-ko arduradunaren hizketaldi batetara joan eta paparazziak atzetik, batzuk ederki izkutatu zeate horraitio.Gero arte ta eongo gatxink!Eguberri On eta Urte berria ondo hasi eta ondo joan dezaizuela!
Gaur egun Zarautzeko hondartzan gero eta pertsona gehiago ikusten da tabla daramatzatela eskuetan, izan ere surfa modan jarri den kirola da.
Iep, Zarauztar lengusu batzuen korreoak jaso eta Iratxek bidalitako argazkiak jaso ondoren, gertakariak onartzea erabaki dut. Zarautzko Enbatak Zumaiako Telmo Deun baino postu hobea lortu zuen. Hori bai, eman eskerrak dena delakoari, itsaso txarrik atera ez zuelako, bestela ikusi ze pasau zan lengo larunbatian, uajaja. Geratzen diren bi estropetan topera! Komentario txiki bat besterik ez, Zarauzko musika plazako argazkiak, Iruñako San Ferminen txupinazio dirudi, gero hara joan eta konturatzen zara, plaza oso txikia dela. Bestalde erdiak ez dute kami...