Egibarren Intzineradora Zuek, Joseba Egibar, beti notizia onak ematen. Garai batean ibili zineten tontakeriak esaten Euskaldunon Egunkariaz (orduan ere bazenuten zuen proiektu bat, nola edo hala aurrera ateratzeko) eta urteak joanda etorri hituan guardia zibilak gure bila, Del Olmo epailea buru. Eta gero “bueno, ez, zera, ez genuen hori esan nahi, aldrebeskoa igual…”. Oraindik zintzilik segitzen dik kontu hark. Egunotan, Hernanira etorri haiz Atez Ateko bilketa izorratu nahian ofizialki, baina aipatu gabe beste proiektu bat “kolokatzera”: Gipuzkoako Errauste Planta. 600 milioi (txanpon be...
Usurbildarrak Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinarekin kantu-bertso-afarian atez ateko 2. urteurrena ospatzen. Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina from Usurbil Zero Zabor on Vimeo.
Ricardo Crespo, Usurbilgo PSOEko alkatetzarako hautagaiak datorren legedintzaldian atez atekoa sistema 5. edukiontziarekin aldatzea proposatu du. Adierazpen hauek Youtuben aurkitu ditugu, gazteleraz noski. Eskertzekoa da Crespo jauna hain argi mintzatzea, baina erraustegiaren gaiarekin zer pentsatzen duen ez dakigu. Erraustegia atez ateko sistema baino garbiagoa ote??? Eta osasuntsuagoa??? Guk garbi daukagu hauteskunde honetan botoa nori ez diogun eman behar, eta zuek? Hortxe bideoa, gozatu!
Bi bideo hauetan garbi azaltzen da guztia antzerkia besterik ez dela izan. Zergatik horrenbesteko presa? Ez daude nonbait lasai.... GEZURRA NAGUSI!
Mikel Erguin zarauztarrak tango, saltsa eta aretoko beste dantzak egin eta erakusten ditu eta bestalde, mimoa ere bada. Dantza klaseak ematetik ogibidea ateratzea Euskal Herrian zaila dela adierazi digu. Antzerki talde ezberdinetan aritu da mimoa egiten eta "Monstruoa" izeneko lana prestatu dute lagun batek eta biek. Aurreko larunbatean Bergarako gaztetxean eskaini zuten. Baina guk martxoaren 20an Zubietan egingo duten Flash Mob erraldoia zer den azaltzeko eskatu diogu: "jende askok elkarrekin koreografia berdina dantzatzea da Flash Moba: batera altxatzen ditugu eskuak, batera egiten dugu s...
Tongoak aurrera darrai. 400.000 € gehiago erraustegiarentzako. Gipuzkoako Foru Aldundiak 400.000 € emango dizkie mankomunitateei gaika %35 eskax bat biltzea lortzen duen 5 edukiontzi bidezko sistema bultzatzeko. www.gipuzkoazz.com EGIN KLIK
Ezin duzula entseguetara joan? Hona hemen Flash Moba ikasteko tutoriala.