Usurbil Erraustegiaren Kontra


Atez ateko hondakinen gaikako bilketak dituen abantaila ekonomikoak izango dira Sanmarko Mankomunitateak ekainaren 18rako antolatu duen jardunaldiaren ardatza. Hitzordua 11:00etan izango da Gipuzkoako Merkataritza Ganberan (Tolosa hiribidea 75, Donostia). Jordi Comoler izango da hizlaria. Sanmarkoko teknikari-aholkularia da bera. Ekitaldira Euskal Herri osoko udalak, zinegotziak eta ingurumen teknikariak daude gonbidatuak.



Donostiako Ezker Abertzaleak iganderako ‘Errausketa plantaren moratoria eskatzeko eta Atez Atekoari aukera bat emateko’ deitu den mobilizazioarekin bat egiten du eta donostiar guztiak bertan parte hartzera deitzen ditu. www.ezkerabertzalea.info EGIN KLIK


Atez atekoaren aldeko eta erraustearen aurkako taldeek bat egin, eta Gipuzkoa Zero Zabor gizarte mugimendua sortu dute. Ekonomiaren zein osasunaren ikuspegitik Zubietako (Donostia) errauste plantak ez duela «ez hankarik ez bururik» aldarrikatu, eta Gipuzkoa «zero zaborreko lurraldea» izatea lortu nahi du mugimendu berri horrek. «Gaur egun 37.000 gipuzkoarrek atez ateko bilketa egiten dute. Gipuzkoa Zero Zaborraren aitzindariak dira. Zubietako proiektu toxikoa geratuko dugu, jatekoa kenduta», adierazi du mugimenduko kide eta Usurbilgo Atez Ate Dudipe! bilguneko ordezkari Ainhoa Arrospidek. ...


Usurbil Erraustegiaren Kontrako kideek dei publikoa egiten dizuegu gipuzkoar zein euskal herritar guztioi datorren igandean, ekainak 20, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Bulebarrean egingo den manifestaziora hurbildu gaitezen. Egun horretarako “Osasunaren alde, Moratoria, Errausketarik ez” lelopean antolatu dute manifestazioa batetik Usurbilgo Ituna sinatu duten partidu, sindikatu eta mugimendu sozialek eta bestetik Errausketaren Aurkako Taldeen Koordinakudeak. Argazkiak.org | Usurbildarrak Erraustegiaren kontra © cc-by-sa: sustatu wwww.sustatu.com EGIN KLIK



Eskakizunak: -6 urteko moratoria Zubietako erraustegian. -Zero Waste programa Gipuzkoa osoan jartzea. -Hondakinak atez ate biltzen jarraitzea. Bideoa ikusteko EGIN KLIK


Diputazioak eta Donostiako udalak Zubietan eraiki nahi duten errauste plantaren kontrako Gipuzkoa mailako gizarte mugimendu berria aurkeztuko dute gaur: "Gipuzkoako herrietako taldeak bilduko dituen Gipuzkoa Zero Zabor gizarte mugimendua". 18:00etan egingo dute agerraldia, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean (Gipuzkoa plazan).


Zubietan eraiki nahi duten erraustegiaren kontrako jarrera azaldu dute eta añorgan atez-atekoa inplantatzeko aukeraren alde, hala gomendatzen baitu udaletxeak duela urte batzuk egindako ikerketa batek. Horrekin batera herritarei deia luzatu diete ekainak 20an 'Osasunaren alde. Moratoria. Erraustegirik ez' lemapean burutuko den manifestazian parte hartzeko. Informazio gehiago EGIN KLIK Argazkia EGIN KLIK