Atez ateko sistemaren abantaila ekonomikoen inguruko jardunaldia antolatu du Sanmarkok
Atez ateko hondakinen gaikako bilketak dituen abantaila ekonomikoak izango dira Sanmarko Mankomunitateak ekainaren 18rako antolatu duen jardunaldiaren ardatza. Hitzordua 11:00etan izango da Gipuzkoako Merkataritza Ganberan (Tolosa hiribidea 75, Donostia). Jordi Comoler izango da hizlaria. Sanmarkoko teknikari-aholkularia da bera. Ekitaldira Euskal Herri osoko udalak, zinegotziak eta ingurumen teknikariak daude gonbidatuak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: