Kategoria: sanmarko
San Marko Mankomunitatean gertatuko den lehendakari aldaketaren harira, balorazioa egiteko prentsaurrekoa eman zuten atzo goizean Imanol Azpirozek, mankomunitateko jarduneko lehendakariak, eta Duñike Arrizabalagak eta Marian Beitialarrangoitiak, hurrenez hurren, Donostiako eta Hernaniko ordezkariak mankomunitatean. Azken egunetan, mankomunitatean dituzten ordezkariak aldatzeko EAJk eta PSE-EEk mozioak jarri dituzte Urnietako eta Lasarte-Oriako udalean. Hala, Alternatibak, EBk eta Ezker Abertzaleak gehiengoa galdu dute Hamaikabat, EAJ eta PSE-EEren mesedetan. EAJk eta PSE-EEk ...
Atez ateko hondakinen gaikako bilketak dituen abantaila ekonomikoak izango dira Sanmarko Mankomunitateak ekainaren 18rako antolatu duen jardunaldiaren ardatza. Hitzordua 11:00etan izango da Gipuzkoako Merkataritza Ganberan (Tolosa hiribidea 75, Donostia). Jordi Comoler izango da hizlaria. Sanmarkoko teknikari-aholkularia da bera. Ekitaldira Euskal Herri osoko udalak, zinegotziak eta ingurumen teknikariak daude gonbidatuak.