Ate Joka!!!

ezdagiro 1456132641763 Ezdagiro | 2012-12-02 23:32

Hemen nator ni ere, ate joka. Hau da hasiera, ea nola irteten zaigun.


Hernaniko udal ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean. Gustura daude Hernaniko udal ordezkariak atez ateko hondakin bilketa sistemarekin: lehen hilabetea egin dute biltze modu horrekin, eta gaika %81,04 jaso dutela jakinarazi dute gaur Marian Beitialarrangoitia alkateak eta Izaskun Txintxurreta Ingurumen batzordeburuak. Atez atekoa hasi aurreko hilean, lehengo sistemarekin, gaika %35,5 jaso zutela esan dute konparazio modura. "Aurreikuspen denak gainditu ditugu eta oso gustura gaude". Zaborrak biltzeko sistema berriarekin hilabetean 161 tona organiko jaso dituztela adiera...


Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumen Batzordeak oniritzia eman dio, aho batez, hondakinak atez ate biltzeko egindako proposamenari -Aralarreko, EAJko eta ezker abertzaleko ordezkariak batzen dira ingurumen batzordean, baita hautetsi independente bat ere-. Heldu den astelehenean bilduko da mankomunitateko Gobernu Junta, eta orduan hartuko du atez atekoa ezartzeari buruzko behin betiko erabakia. Ingurumen batzordeak eskualde osorako eman du erabakia, baina proposatu du legegintzaldi honetan Antzuolan eta Elgetan hastea atez ateko bilketarekin. 2012 edo 2013rako mankomunitateko zortz...


Atez ateko hondakinen gaikako bilketak dituen abantaila ekonomikoak izango dira Sanmarko Mankomunitateak ekainaren 18rako antolatu duen jardunaldiaren ardatza. Hitzordua 11:00etan izango da Gipuzkoako Merkataritza Ganberan (Tolosa hiribidea 75, Donostia). Jordi Comoler izango da hizlaria. Sanmarkoko teknikari-aholkularia da bera. Ekitaldira Euskal Herri osoko udalak, zinegotziak eta ingurumen teknikariak daude gonbidatuak.


Zubietan eraiki nahi duten erraustegiaren kontrako jarrera azaldu dute eta añorgan atez-atekoa inplantatzeko aukeraren alde, hala gomendatzen baitu udaletxeak duela urte batzuk egindako ikerketa batek. Horrekin batera herritarei deia luzatu diete ekainak 20an 'Osasunaren alde. Moratoria. Erraustegirik ez' lemapean burutuko den manifestazian parte hartzeko. Informazio gehiago EGIN KLIK Argazkia EGIN KLIK


Julio Barea Hernanin izan zen, GREENPEACEn izenean, atez atekoak nola funtzionatzen duen bertatik bertara ikustera.


Amasa-Villabona, Aduna, Anoeta, Alegia eta Ikaztegietako alkateek adierazi dutenez, hondakinak atez ate biltzen hasteko pausoak ematera doaz. Tolosako Mnaankomunitatea 5. kontenedorea zabaltzekotan dela jakin arren, beren erantzuna “argia” da: “Gure udalerrietan atez ateko sistema jarri nahi dugula esan dugu Mankomunitatean”. Mankomunitatetik atez atekoaren aurkako erantzuna jasotzen badute ere “udalen bidez atez atekoa martxan jartzeko pausoak” emango dituztela iragarri dute. atezate.oiartzun.org EGIN KLIK


EGIN KLIK


ISTANBUL. Dimitrie Cantemir“The Book of the Science of Music” and the Sephardic and Armenian musical traditions HESPÈRION XXI Yair Dalal  oud Driss El Maloumi oud Pierre Hamon  ney & flûte Dimitri Psonis  santur Pedro Estevan  percussion Jordi Savall  rebab, vielle et  lire d’archet   MUSICIENS INVITÉES Kudsi Erguner  ney Derya Türkan  Istanbul kemençe Yurdal Tokcan  oud Fahrettin Yarkın percussion Murat Salim Tokaç  tanbur Hakan Güngör  kanun Gaguik Mouradian  kemancha Georgi Minassyan  duduk  Haïg Sarikouy...