Hernanin atez atekoaren aurreneko hilean %81 bildu dute gaika, lehen baino askoz gehiago

usurbilerraustegiarenkontra 1456153529208 Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2010-06-22 14:01

Hernaniko udal ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean.

Gustura daude Hernaniko udal ordezkariak atez ateko hondakin bilketa sistemarekin: lehen hilabetea egin dute biltze modu horrekin, eta gaika %81,04 jaso dutela jakinarazi dute gaur Marian Beitialarrangoitia alkateak eta Izaskun Txintxurreta Ingurumen batzordeburuak. Atez atekoa hasi aurreko hilean, lehengo sistemarekin, gaika %35,5 jaso zutela esan dute konparazio modura. "Aurreikuspen denak gainditu ditugu eta oso gustura gaude".

Zaborrak biltzeko sistema berriarekin hilabetean 161 tona organiko jaso dituztela adierazi dute Hernaniko udal ordezkariek Donostian San Marko Mankomunitatean emandako prentsaurrekoan, eta Gipuzkoan bosgarren edukiontziarekin 70 tona jasotzen direla.

Donostiako Zubietako erraustegiari moratoria ezartzearen alde mintzatu dira Beitialarrangoitia eta Txintxurreta, eta Euskal Herriko beste udalak atez atekoa jartzera animatu dituzte. Gaur egun Usurbilen -iaztik- eta Oiartzunen -joan den maiatzaren 23tik- ere badago sistema hori.



Utzi iruzkina: