Manuel Toharia, Zientzia dibulgatzailea, fisikan lizentziaduna baina ezagunagoa da zientzia herritarrei ulertarazten eginiko lanarengatik: "Zaborra atez ate biltzea izugarri interesgarria da, jendea hezi egiten duelako". Elkarrizketa osoa www.berri.info EGIN KLIK
Izaskun Txintxurreta, Hernaniko ingurumen zinegotzia: “Atez atekoari esker Hernanik %81a birziklatzen du”
Ricardo Ortega (Sanmarko): “Hernaniko emaitzek atez atekoa Gipuzkoa osora zabaldu daitekeela erakusten dute”.
Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak atez atekoaren emaitza 'ikusgarriak' baloratu ditu eta herritarrak zoriondu ditu.
Donostiako Udalak 8 milioi euro zor dizkio San Markoko Mankomunitateari; eta Astigarragako Udalak 185.000 euro zor dizkio. Bi udalei zor zuten diru kopuruen berri eman, eta azalpenak eskatu zizkien, maiatzean, San Markoko Mankomunitateak. «Ez dugu beren erantzunik jaso», adierazi du mankomunitateko kudeatzaileak Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztutako oharrean. Eta, erantzunik jaso ez duenez, eskaera aurkeztu dio Diputazioari: erakunde horrek udalei urtero ematen dien diru kopurutik zor dutena kentzeko, eta mankomunitateari ordaintzeko. Zorrak ordaintzeko dirurik ez dute, errauste ...
Tafallako Udalbatzak, atzo burututako presakako eta ez ohiko bilkuran hartu zuen erabakia. Informazio gehiago izateko EGIN KLIK
Atzo (asteartea) egin zuten batzordea eratu eta prozesua adosteko bilera. Helburua, hondakinen kudeaketaren inguruan herritarrei informazio teknikoa helarazi eta hausnarketa bultzatzea izango da. 30 pertsona inguru elkartu ziren atzo Algorri Interpretazio Zentroan hondakinen inguruko gogoetan parte hartzeko. Udalak Hondakinen Batzorde Herritarra sortu eta bideratzeko asmoa erakutsi ondoren, egitasmoak aurreneko urratsa egin du. Atzoko bileran batzordea eratu eta prozesua adostu zuten: landu nahi zituzten gaiak zerrendatu eta egingo dituzten bisitak izendatu zituzten...
Bata Zuberoan da, Frantziako mugan. Bestea, Gipuzkoan, Nafarroaren altzoan. 230 biztanleko herri ttipia bata; 20.000 biztanleko hirigunea bestea. Euskal Herrian egoteaz gain, gutxi dute komunean, segurki, bi herriok. Baina badute arazo komun bat: hondakinak. Sarrikotapean zabortegi bat egin nahi dute. Herritarrek ez dute nahi, hautetsiek ere ez. Kalapita gogorrak izan dituzte proiektua bultzatzen duen Bil ta Garbi sindikatuarekin. Baina hondakinak hor daude, eta zerbait egin behar. Hernanitik bost kilometrora ere errauste planta egin nahi dute. Herritar gehienek ez dute nahi. Hautetsiek ere...