Usurbil Erraustegiaren Kontra

Gaurko Noaua!ko webgunean aipatzen denez, Zubietan hasiak dira hondeamakinak lanean. Itxura guztien arabera, errauskailurako bidea egiteko lanean dabiltza. Lur guztia mugituta dago eta makina pila bat daude bide zabal bat egiten. Jadanik hasi dira bidea egiten, nahiz eta oraindik errausgailua egiteko baimenik ez izan. Orain arte egindako bidea ez da motza, “Lertxundiko Gainara” iritsi dira. Iturria www.noaua.com


Ahalegin hauek ez dira berriak. PSE, PNV zein Hamaikabatekoak denbora daramakite elkarri mokoka, umeak baliran, San Marko Mankomunitateko indar korrelazioa aldatzeko.   Esate baterako, ekainaren 11ean, Hamaikabat alderdiko kideek prentsaurrekoa eskaini zuten, Ricardo Ortega, San Marko Mankomunitateko lehendakaria, bere kargutik kentzeko Lasarte-Oriako eta Donostiako bere zinegotzien botoak PSEri eskaintzeko. Akaso, halako jarrerekin, lehendakari berria izendatu eta Mankomunitatean dituzten zorrak barkatzea nahiko dute. PNVk berriz, Donostiako PSEri arduraz jokatzeko eta Mankomun...



Debagoieneko zortzi herrietan atez ateko hondakinen bilketa ezartzea erabaki du mankomunitateak, aho batez. Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati batzen ditu Gipuzkoako mankomunitate horrek -62.000 pertsona inguru bizi dira bertan-, eta hondakinen bilketa sistema epeka ezartzea adostu dute. DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA Herria Biztanleak Eremua Antzuola 1.900 29,70 Km2 Aretxabaleta 6.300 26,96 km2 Arrasate-Mondragon 23.166 34,20 Km2 Bergara 15.075 77,05 km2 Elgeta 960 16,96 km2 Eskoriatza 3.921 40,41 km2 Leintza-Gatz...


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Santixabeletan ere erraustegirik ez! | Erabiltzailea: erraustegirikezinon


Azkenaldian zaborraren kudeaketa puri-purian dago Gipuzkoan. Diputazioak erraustegi planta Zubietan eraikitzea onartu zuenetik herri plataforma asko sortu dira eta zaborrak tratatzeko sistemen inguruko eztabaida piztu da lurraldeko herri askotan. Gai honen barruan Zarauzko Ezker Batuak hitzaldia antolatu du biharko, uztailak 6-an, Laboraleko aretoan, arratsaldeko 18.30-tan. Bertan parte hartuko dute, Mikel Izagirre, Urnietako errausketaren aurkako plataforma kidea eta Ricardo Ortega, San Marcos Mankomunitatearen lehendakaria.


Bart gauen, maskota eskegi eta errauste plantaren aurkako ekintza ikusgarri batekin amaitu dira Santixabelak. Aurtengo maskota gorri kolorez margotutako deabru itxurako erraustegia izan da. Azpian "errausketarik ez" leloa, eta atzean erraustegiaren beharrik ez dela argi uzten duen panel informatiboa izan du aurtengo maskotak. Usurbilen atez ateko bilketarekin gaikako bilketa %82,33ra ailegatu dela dioen grafikoa hain zuzen. Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan maskota ez dute erre, erraustegia ez dute erraustu, baina herritarek jaurtikitako urez betetako 1.000 globoren erasoa jasan be...


Gipuzkoako Aldun Nagusi zaren Markel Olano: gure buruak aurkezteko, Zubietan Gipuzkoako agintariek eraikitzea erabaki duzuen errauste plantak erdiz-erdi kaltetutako jendea gara. Zubietan bizi garenak. Horietako batzuk bildu gara gu­tun ireki hau zuri idazteko. Lehe­nago, orain dela aste batzuk, zurekin gauzotaz aurrez aurre hitz egiteko zita eskatu genizun, baina erantzun ere egin ez diguzunez, komunikabideen bitartez jakin beharko duzu zuri esateko daukaguna. 1.      Oraindik garaiz gaude Gipuzkoan hondakinen kudeaketan atzerabueltarik gabeko urrats arriskuts...


"Oso interesgarria bloga. Dudipe blogaren desagerketak eragin zigun nahigabea arintzen ziguk berriro Usurbildarrak Interneten martxan ikusteak. Zorionak Usurbil Erraustegiaren Kontra" Hernani Zero Zabor EGIN KLIK


Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Partzuergoko Carlos Ormazabal, Denis Itxaso eta enparauek larri dabiltza. Pasa den astea, gogorra izan dute.  Ostegunean, ekainaren 24an, Sanmarkoko Mankomunitateak, Donostia eta Astigarragako udalek 8 milioi eurotik gora zor dizkiotela jakinarazi zuen. Donostiako Udalak 8 milioi euro zor dizkio; eta Astigarragako Udalak 185.000 euro zor dizkio. Bi udalei zor zuten diru kopuruen berri eman, eta azalpenak eskatu zizkien maiatzean; baina oraindik ez omen die inolako erantzunik helarazi. Maiatzean hain zuzen, Bixente Arrizabalagak, Astigarragako A...