Atez atekoa oztopatzeko eta errauste planta bultzatzeko, San Marko Mankomunitateko lehendakaria aldatu nahi dute
Ahalegin hauek ez dira berriak. PSE, PNV zein Hamaikabatekoak denbora
daramakite elkarri mokoka, umeak baliran, San Marko Mankomunitateko indar
korrelazioa aldatzeko.
Esate baterako, ekainaren 11ean, Hamaikabat
alderdiko kideek prentsaurrekoa eskaini zuten, Ricardo Ortega, San Marko
Mankomunitateko lehendakaria, bere kargutik kentzeko Lasarte-Oriako eta
Donostiako bere zinegotzien botoak PSEri eskaintzeko. Akaso, halako jarrerekin,
lehendakari berria izendatu eta Mankomunitatean dituzten
zorrak barkatzea nahiko dute. PNVk berriz, Donostiako PSEri arduraz
jokatzeko eta Mankomunitateko indar korrelazioa aldatzeko eskatu zion egun
berean.
Errauste plantaren aldeko egunkarietan gaur irakurri ahal izan dugunez,
Ricardo Ortega, San Marko Mankomunitateko lehendakaria, bere kargutik kentzeko
lehen urratsak ematera doaz aste honetan. El Diario Vascon honela irakur
zitekeen: Ricardo Ortega dejará de ser presidente de San Marcos;
Noticias de Gipuzkoan berriz: El
PSE retirará a EB de la presidencia de la Mancomunidad de San Marcos.
Gertatzera doanaren aurrean, Ricardo Ortega berak, gaur prentsaurrekoa eman
du: Ante
el previsible cese de Ricardo Ortega. Bertan, argi eta garbi azaldu du bera kargutik kentzeko arrazoia:
atez atekoarekin errauste planta ez dela beharrezkoa erakusten ari gara eta
hori ezin dute jasan.
Baina berandu dabiltza, atez atekoa piskanaka-piskanaka Gipuzkoa osora
hedatuko da eta errauste plana erregairik gabe utziko dugu. Gaur bertan
Debagoienako Mankomunitatearen erabakia ezagutu dugu: Debagoiena
osoan atez ateko bilketa jartzea.
Errauste planta, erraustezaleak
UTIKAN.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: