Kategoria: san-marko
Ahalegin hauek ez dira berriak. PSE, PNV zein Hamaikabatekoak denbora daramakite elkarri mokoka, umeak baliran, San Marko Mankomunitateko indar korrelazioa aldatzeko. Esate baterako, ekainaren 11ean, Hamaikabat alderdiko kideek prentsaurrekoa eskaini zuten, Ricardo Ortega, San Marko Mankomunitateko lehendakaria, bere kargutik kentzeko Lasarte-Oriako eta Donostiako bere zinegotzien botoak PSEri eskaintzeko. Akaso, halako jarrerekin, lehendakari berria izendatu eta Mankomunitatean dituzten zorrak barkatzea nahiko dute. PNVk berriz, Donostiako PSEri arduraz jokatzeko eta Mankomun...