Zubietako errauste plantaren aurkako Giza Katea Kontxako hondartzan irailaren 12an 11:30etan.


ARGIA astekarian, 2240. zenbakian - 2010-07-25, Xabier Letonak, San Marco, bozgarailu eta sinbolo izenburupean artikulu interesgarria idatzi du. Hona hitzez hitz:San Marko, bozgorailu eta sinbolo EAJ, PSE ETA H1 lasai dira dagoeneko, Ezker Batuko lehendakari Ricardo Ortega San Markoko Mankomunitatetik kentzea lortu dute, orain arte erakunde honetan EBk eta ANVk zuten nagusitasuna hautsiz. Ez ei da Usurbil, Hernani eta Oiartzunek indarrean jarri duten zaborren atez ateko bilketari aurre egiteko. Baina bai, agerikoa da baietz. Mankomunitatearen kudeaketa txarra aipatu da kargugabetzeare...


Urtero bezala UPV-EHU-k, Cursos de Verano XXIX. Uda Ikastaroak (XXII. Europar Ikastaroak) antolatu ditu. Tartean, C zikloaren barruan,  Tecnología, Medio Ambiente Y Desarrollo Sostenible, Modelos e infraestructuras para el tratamiento sostenible de los residuos urbanos izenburua daraman Mintegia. Mintegi hau, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) partzuergoak zuzendu du eta aurkezpenean besterik dioten arren, helburu bakarra izan du: Zubietan eraiki nahi duten errauste-plantaren eta errausketaren apologia egitea. Ikusi besterik ez dago, egitaraua eta oro har, mintegikideen profila;...


GREENPEACE talde ekologistako kideak ekintza ikusgarria burutzen ari dira une honetan Gipuzkoako Diputazioaren aurrean. Bere blogean ekintzaren berri ematen ari dira zuzenean.


Hernanin Zero Zabor taldearen izenean, Andoni Tolosa Goikoetxeak gaurko BERRIA egunkarian eskutitza argitaratu du Gezur bonben azpian, ondo egiten jarraitu izenburupean. Honela dio eskutitzak:Gezur bonben azpian, ondo egiten jarraitu Hernaniko emakume eta gizonoi gutun honen bidez animoak eman nahi dizkizuegu hondakinen kudeaketa dela-eta asteotan jasaten ari garen bonbardaketaren erdian. Zubietan Errauste Planta eraiki eta herritarron hondakinetatik negozioa egiten segi nahi duten indarrak ofentsiba gogorrean ari dira. Alde batetik, San Markon estatu kolpea emanda errausketa segu...


Ezker abertzaleko, Aralarreko eta Ezker Batuako ordezkariek prentsaurreko bateratua eskaini dute gaiaren harira. UROLA KOSTAKO HITZA. Amaia Ventas. 2010-07-20Urola Kostako Ezker Batuko, Aralarreko eta ezker abertzaleko ordezkariek Urtetako zabortegiaren itxiera sei urtez atzeratzeko eskatu diote Urola Kostako Udal Elkarteari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Ordezkariek jakinarazi dutenez, «azken urteotako kudeaketa desegokiak eraginda», Mankomunitateak ez du dirurik 2012an zabortegia ixteko egin behar diren lanak ordaintzeko. Ildo horretatik, sei urteko moratoria aplikatzeko eskatu d...


Datorren ostegunean, uztailak 22, arratsaldeko 19:30etan, Zumaiako Gazte Asanbladak (ZUGA) antolatuta, Torreberri Gaztetxean atez ateko zabor bilketaren inguruko HITZALDIA. Usurbilgo teknikaria den Izaskun Txintxurretarekin batera, Gipuzkoa Zero Zabor taldeko partaide den Ainhoa Arrozpide usurbildarrak emango du hitzaldia. Azken talde hau, Gipuzkoa mailan atez ateko bilketa bultzatzeko eta zero zabor programekin batera erraustegiaren moratoria eskatzeko sortu den taldea da.


Gaur eguerdian Greenpeace talde ekologistak Donostian aurkeztu duen txostenaren arabera, errausketa bideraezina da ingurumen eta sozioekonomia ikuspegi batetik.Txostena eskuratzeko egin KLIK beheko irudian:


Donostiako Udalak Zubietan Gipuzkoako industrigune handiena, espetxea, errauste planta eta ehunka etxebizitza egin nahi ditu. Zubietarrak kezkatuta daude, planak euren herria desitxuratuko duelako. Gaur BERRIA egunkariak bi orriko erreportaia dakar guzti honen inguruan, Zubietaz, Zubietarik gabe izenburupean.


Joan den larunbatean, uztailak 17, Xabier Mikel Errekondok, Usurbilgo Alkateak,  Birziklatu ala erraustu, hor dago galdera izenburupean idatzia interesgarria argitaratu zuen GARA egunkarian. Hona hemen hitzez hitz: Birziklatu ala erraustu, hor dago galdera Hondakinak birziklatu ala erraustu, galdera horretan kokatzen da une honetan eztabaida. Guk, Usurbilen (Hernani eta Oiartzunen, eta laster Debagoiena osoan eta Tolosaldea eta Goierriko herri batzuetan bezala), birziklatzearen aldeko hautua egiten dugu. H1!, EAJ eta PSE alderdiek lehengaia erraustearen aldeko apustua egiten ...


Zaborrak atez ate jasotzeko sistema martxan da herri batzuetan eta gehiagotara zabaltzekoa da Gipuzkoan. Hori hartu du gaitzat Joseba Barandiaranek ondoko bertsoa jarri du bere blogean : Zaborra biltzen hasiak dira hainbat herri atez ate gauzak txukun egitea ez da sekula izango kalte. "Hondakin" dugu gauza jakin bat "zabor" hitzetik aparte, zaborra definitzen baitugu berez "hondakin nahaste": bizimodua zaborgabetzen lehenbaitlehen hasi gaitezke. Doinua: Mutil koxkor bat Egilea: Joseba Barandiaran


Uda Euskal Unibertsitateak antolatutako, Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: eredu aldaketaren beharra? ikastaroaren barruan, Imanol Azpirozek, San Marko Mankomunitateko lehendakariak eta Usurbilgo Ingurumen zinegotziak, Hondakinak: gaur egungo arazo nagusiak eta etorkizuneko erronkak. Usurbilgo adibide praktikoa. izenburupean hitzaldia emango dugu uztailaren 21ean, arratsaldeko 15.00etan Iruñeako Hizkuntza Eskola Ofizialean.


Uztailaren 20an, goizeko 11.00etan, Donostiako Hotel Londresen (Zubieta kalea, 2) GREENPEACE-k errausketaren inguruko txosten berria aurkeztuko du. Bertan, hondakinen errausketak ekonomian duen eragina azalduko dute; beraiek aurreratu duten arabera, ikaragarria udal ogasunetan zein herritarren poltsikoetan. Hondakinak tratatzeko edozein sistema “baliabideak” erretzea baino askoz hobea dela azalduko dute.


Noaua! webgunean informazio gehiago


Atzo emandako prentsaurrean, EAk, «H1eko transfugez» baliatzea leporatu die EAJri eta PSEri. Iñaki Agirrezabalaga EAko Gipuzkoako koordinatzaileak, Zumaiako Alkateak, EAJren eta PSEren «jokaldi politikoa» kritikatu zuen. San Markoko gehiengoa lortzeko eta mankomunitatearen kontrola izateko, «Hamaikabateko transfugez» baliatzea leporatu zien, gainera. Jokaldi hori alderdi politiko guztiek transfugismoaren aurka sinatutako itunaren aurka doala gogorarazi zuen EAk, izan ere, euren arabera, alderdi politiko guztiek konpromisoa hartu zuten boto transfugez ez baliatzeko gehiengo politikoa...


Debagoieneko Mankomunitateak aste honetan bertan hartutako erabakiei jarraiki, Antzuolako Udalak gaur burutuko duen Osoko Bilkuran erabaki lezake atez atekoa abian jartzea.


Herritarren partaidetzarako foru araua onartu zuten joan den astean Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Hau dela eta, Markel Olano Diputatu Nagusiak Herritarren Partaidetzarako Bulegoa aurkeztu zuen atzo, bulegoko zuzendari Imanol Lasarekin batera. Besteak beste, herri galdeketak egiteko baliabideak eskainiko ditu Foru Aldundiak. Bulegoak ez du gune fisiko bat izango, Olanoren kabinetearen barruan egongo da, eta aldundiaren departamenduetara zabalduko da.   Zarauzko Udaleko alkateordea eta Markel Olano Diputatu Nagusiaren kabineteko idazkari nagusia da Lasa. Atzotik aurrera, Herritarre...


Lasarte-Oriako hirigintza afera bat babestu nahi ez duelako, San Marko Mankomunitatean duen kargua kenduko diote Ricardo Ortegari biharko goizeko 10.00etatik aurrera burutuko den udalbatzan. San Markoko lehendakaritza galduko du horrela.   Ezkontzerik ez duten bi jarrera daudenean, elkar lagundu baino, elkarri ahalik eta oztopo gehien jartzen saiatzen dira aldeak. Gipuzkoan, hiri hondakinak kudeatzeko, errauste plantaren aldeko apustua egin dute agintari batzuek -Foru Aldundiak, Hondakinen Partzuergoak eta herrialdeko mankomunitate gehienek-; beste batzuek, berriz, errauste plant...


Gaurko Noaua!ko webgunean aipatzen denez, Zubietan hasiak dira hondeamakinak lanean. Itxura guztien arabera, errauskailurako bidea egiteko lanean dabiltza. Lur guztia mugituta dago eta makina pila bat daude bide zabal bat egiten. Jadanik hasi dira bidea egiten, nahiz eta oraindik errausgailua egiteko baimenik ez izan. Orain arte egindako bidea ez da motza, “Lertxundiko Gainara” iritsi dira. Iturria www.noaua.com


Ahalegin hauek ez dira berriak. PSE, PNV zein Hamaikabatekoak denbora daramakite elkarri mokoka, umeak baliran, San Marko Mankomunitateko indar korrelazioa aldatzeko.   Esate baterako, ekainaren 11ean, Hamaikabat alderdiko kideek prentsaurrekoa eskaini zuten, Ricardo Ortega, San Marko Mankomunitateko lehendakaria, bere kargutik kentzeko Lasarte-Oriako eta Donostiako bere zinegotzien botoak PSEri eskaintzeko. Akaso, halako jarrerekin, lehendakari berria izendatu eta Mankomunitatean dituzten zorrak barkatzea nahiko dute. PNVk berriz, Donostiako PSEri arduraz jokatzeko eta Mankomun...



Debagoieneko zortzi herrietan atez ateko hondakinen bilketa ezartzea erabaki du mankomunitateak, aho batez. Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati batzen ditu Gipuzkoako mankomunitate horrek -62.000 pertsona inguru bizi dira bertan-, eta hondakinen bilketa sistema epeka ezartzea adostu dute. DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA Herria Biztanleak Eremua Antzuola 1.900 29,70 Km2 Aretxabaleta 6.300 26,96 km2 Arrasate-Mondragon 23.166 34,20 Km2 Bergara 15.075 77,05 km2 Elgeta 960 16,96 km2 Eskoriatza 3.921 40,41 km2 Leintza-Gatz...


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Santixabeletan ere erraustegirik ez! | Erabiltzailea: erraustegirikezinon


Azkenaldian zaborraren kudeaketa puri-purian dago Gipuzkoan. Diputazioak erraustegi planta Zubietan eraikitzea onartu zuenetik herri plataforma asko sortu dira eta zaborrak tratatzeko sistemen inguruko eztabaida piztu da lurraldeko herri askotan. Gai honen barruan Zarauzko Ezker Batuak hitzaldia antolatu du biharko, uztailak 6-an, Laboraleko aretoan, arratsaldeko 18.30-tan. Bertan parte hartuko dute, Mikel Izagirre, Urnietako errausketaren aurkako plataforma kidea eta Ricardo Ortega, San Marcos Mankomunitatearen lehendakaria.


Bart gauen, maskota eskegi eta errauste plantaren aurkako ekintza ikusgarri batekin amaitu dira Santixabelak. Aurtengo maskota gorri kolorez margotutako deabru itxurako erraustegia izan da. Azpian "errausketarik ez" leloa, eta atzean erraustegiaren beharrik ez dela argi uzten duen panel informatiboa izan du aurtengo maskotak. Usurbilen atez ateko bilketarekin gaikako bilketa %82,33ra ailegatu dela dioen grafikoa hain zuzen. Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan maskota ez dute erre, erraustegia ez dute erraustu, baina herritarek jaurtikitako urez betetako 1.000 globoren erasoa jasan be...


Azken iruzkinak