Herritarren Partaidetzarako Bulegoko Zuzendaria, Imanol Lasa Zeberio errausketazalea izango da

usurbilerraustegiarenkontra 1456153529208 Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2010-07-07 14:36

Herritarren partaidetzarako foru araua onartu zuten joan den astean Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Hau dela eta, Markel Olano Diputatu Nagusiak Herritarren Partaidetzarako Bulegoa aurkeztu zuen atzo, bulegoko zuzendari Imanol Lasarekin batera. Besteak beste, herri galdeketak egiteko baliabideak eskainiko ditu Foru Aldundiak. Bulegoak ez du gune fisiko bat izango, Olanoren kabinetearen barruan egongo da, eta aldundiaren departamenduetara zabalduko da.

 

Zarauzko Udaleko alkateordea eta Markel Olano Diputatu Nagusiaren kabineteko idazkari nagusia da Lasa. Atzotik aurrera, Herritarren Partaidetzarako Bulegoko zuzendaria ere bada. Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu berri duten herritarren partaidetzarako foru araua herritarren eta agintarien arteko distantzia murriztuko duen «arau berritzaile bat» dela sinetsita dago Imanol Lasa soziologoa.

 

Guretzat berriz, Imanol Lasa, 2010eko martxoaren 11ean, Noticias de Gipuzkoa egunkarian, Sentido y sensibilidad izenburupean argitaratutako eskutitzagatik zaigu ezaguna. Usurbilgo Alkateak Zubietan eraiki nahi den errauste plantarentzat sei urteko moratoria eskatzeagatik kristonak eta bi entzun behar izan zituen. Idatzitako perlen artean ondokoa gogoratu nahi dugu bereziki: «no estamos dispuestos a aceptar de ningún modo que el alcalde de Usurbil, enardecido por el pírrico triunfo que acaba de obtener en el referéndum en su pueblo (un 56%), ponga piedras en el camino de una solución que esperamos como agua de mayo -la incineradora-»  Herritarrei galdetu eta hauek adierazitakoa betetzeko konpromisoa hartu duen Alkate bakarra publikoki gutxietsi duena jarri dute Herritarren Partaidetzarako Bulegoko Zuzendari. Tipo honek bultzatu behar al du herritarron parte hartzea? Usurbilgo Alkateak bi egun beranduago, egunkari berean argitaratutako Avatar eskutitzarekin erantzun zion Lasari, herritarren parte hartzea Usurbilen nola ulertzen ezin argiago azalduz: «Dice Lasa Zeberio que me he enardecido por el "pírrico" triunfo de la consulta. Se equivoca. Lo que de verdad me ha llenado de entusiasmo es el 82% de recogida selectiva que obtenemos en Usurbil todos los días desde hace un año (a fecha de hoy estamos ya en el 86% la mayor parte del mes). Y ese 82% es fruto del buen hacer de todos los usurbildarras, independientemente de lo que hayan votado en la consulta. Este triunfo les pertenece a todos ellos. Usurbil ha iniciado un camino de esperanza, y no ha sido fácil conseguirlo, pero pensamos que la generosidad que están demostrando los vecinos va a servir para mejorar la sociedad en la que vivimos.»

 

Gaur, BERRIA egunkariak, «Herritarren aurrean busti egin beharko du Foru Aldundiak» izenburupean, Imanol Lasari egindako elkarrizketa argitaratzen du. Bertan, argi eta garbi islatzen da tipo honen muturjera:


Kasu praktikoetara etorriz, zabor bilketari buruzko gaietan egindako galdeketen emaitzak kontuan hartuko dituzue?

Ez dugu atzera begiratu nahi. Gaur egun Batzar Nagusietan onarturik dauden eta oniritzia duten proiektu eta egitasmoak ez ditugu eztabaidagai jarriko. Etorkizunari begiratzea da kontua.

 

To herritarren parte hartzea, Foru Aldundiaren busti beharra.

 

Gauzak ez dira ahaztu behar. Eusko Legebiltzarrean ekimen herritarra bematzeko behar ziren 30.000 sinadura bildu ostean, 35.000 bildu ziren,  erraustearen aurkako plataformek hondakinen lege berria aurkeztu zuten bertan eztabaida zedin 2009ko ekainean. Eusko Legebiltzarrean ordea, ez zuten eztabaidatu ere egin. Baztertu eta kitto. Hauek sustatuko duten parte hartzea halakoxea izango da.




Utzi iruzkina: