EA atez ateko bilketaren alde
Atzo emandako prentsaurrean, EAk, «H1eko transfugez» baliatzea leporatu die EAJri eta PSEri.
Iñaki Agirrezabalaga EAko Gipuzkoako koordinatzaileak, Zumaiako Alkateak, EAJren eta PSEren «jokaldi politikoa» kritikatu zuen. San Markoko gehiengoa lortzeko eta mankomunitatearen kontrola izateko, «Hamaikabateko transfugez» baliatzea leporatu zien, gainera. Jokaldi hori alderdi politiko guztiek transfugismoaren aurka sinatutako itunaren aurka doala gogorarazi zuen EAk, izan ere, euren arabera, alderdi politiko guztiek konpromisoa hartu zuten boto transfugez ez baliatzeko gehiengo politikoak aldatzeko bada.EA atez ateko bilketaren alde dagoela jakinarazi zuen Agirrezabalagak, abiatu den herrietan oso emaitza onak izan direlako. «Emaitza horiek ikusita, agian errauste planta ez litzateke behar». Egitasmoaren inguruan gogoeta egiteko eskatu zuen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: