Santixabelak bukatu dira
Bart gauen, maskota eskegi eta errauste plantaren aurkako ekintza ikusgarri batekin amaitu dira Santixabelak.
Aurtengo maskota gorri kolorez margotutako deabru itxurako erraustegia izan da. Azpian "errausketarik ez" leloa, eta atzean erraustegiaren beharrik ez dela argi uzten duen
panel informatiboa izan du aurtengo maskotak. Usurbilen atez ateko
bilketarekin gaikako bilketa %82,33ra ailegatu dela dioen grafikoa hain
zuzen.
Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan maskota ez dute erre,
erraustegia ez dute erraustu, baina herritarek jaurtikitako urez betetako 1.000 globoren erasoa jasan behar izan zuen erretiratu aurretik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: