Nagore Irazustabarrena  ARGIA, 2016ko otsailaren 21a    'Atenasko eskola', Rafael (1510-1511). Aristoteles arkuaren azpian dago, zutik eta tunika urdina soinean, aldamenean Platon duela.Vatikanoko museoa Atenas, K.a. 330. Aristotelesek (K.a. 384-322) Politika idatzi zuen. Eta obra horretan, beste eduki askoren artean, praktika demokratikorako arauak jaso zituen. Hona hemen bederatzi arauok laburbilduta:   – Magistratura guztiak guztion artean hautatzea.   – Guztiek bakoitzaren gainean agindu dezatela eta bakoitzak, txandaka, guztien ...


Bat aldizkariaren 94. zenbakiak transmisioaren molde berriak aztertu ditu. Blog honetara ekarri nituen Paula Kasaresen aipu batzuk horren inguruan. Oraingoan Jone Miren Hernandezek gurean plazaratu berri duen kontzeptua dakart: familiako hizkuntza politika. Aitortu behar dut hasiera batean terminoak kirrizka eragin zidala. Baina, gero, sakon aztertu eta bai, egokia dela begitantzen zait. Izan ere, familia barruko hori ere politika da, bistan denez.   Eta zer da familiako hizkuntza politika? Hiru osagai ditu   1- Hizkuntza ideologia: hizkuntzaren gainean dauden uste, iritzi, irudi...


Churchillek esan omen zuen: 20 urterekin ezkertiarra ez bazara, ez duzu bihotzik. 40 urterekin eskuindarra izan ezean, ez duzu bururik. Honen harira, berriki galdutako lagun minak aipatu ohi zuen esaera ere ondo datorkio gaurko gaiari: Nik bihotza ezkerrean dut, baina poltsikoa… eskuinean. Bihotza eta burua, beti elkarren aurka. Azter ditzagun bi jarrerak. Ezkertiarra izatea, orokorrean, herritarren alde jartzea da. Izan ere, ezkerrak sektore publikoari ematen dio lehentasuna.  Oinarrizko beharrak bermatzen ditu: osasuna eta hezkuntza herritar guztientzat, etxebizitza e...


  Kirolaz -futbolaz, zehatzago- ez ditut gauza asko ulertzen, hemen saiatu nitzen azaltzen zergatik. Aurreko batean, baina, kuadrillakoak bahituta nengoen tabernan futbola ari ziren ematen telebistaz: urdinak gorrien aurka, adibidez. Halako batean urdinetako bat ate-eremura heltzear zegoela, hurbildu zitzaion arineketan gorrietako bat eta han joan ziren biak lurrera. Biak zelaian kexaka eta zaleak zarataka, nork bere aurkakoari errua egotziz. Telebistako irudietan argi ez zegoen arren, neure susmoa agertu nion ondoko lagunari:  -Urdinak bultzatu eta bota egin du, ezta? g...


Jozulinek egingo dizue egoeraren analisi fina eta, geroa ikusteko makiñie badaukanez, zer gertatuko den ere jakingo duzue. Adi:Raxoirenak egin du? Hipotesi bi:1.- Ez. PPk, eta hau guztia sostengatzen duen sistemak, eutsi egingo diote oraingo enbatari. Nola edo hala gai izango dira oraingo atakatik erdi onik ateratzeko. Oraingoz. 2.- Bai. Gerta liteke orain arte argitaratutakoa izotzmendiaren goiko muturra (*) baino ez izatea. Eman dezagun El Mundo-k eta El País-ek gordeta izatea, hor nonbait, diru beltzarena froga lezaketen agiri gehiago. Baliteke, halaber, iritzi publikoa orain bai...


Karrisolasa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-06-19 13:00

Iruñeko Karrikiri euskara elkarteak orain dela urtebete baino gehiago antolatzen du hilero. Azken hilabeteetan, gainera, solasaldien ondorioak ere hasi dira plazaratzen. Eta hausnarketa interesgarriak egin dituzte batean zein bestean.- Mikel Zalbideren Diglosiaren purgatorioaz artikuluaren gaineko hausnarketak: Transmisioa da gunea. Honen inguruan hiru artikulu plazaratu nituen nik nire blogean: diglosiaren labirintoan barrena (bat, bi eta hiru).- Katalanaren aldeko estrategia berrien gaineko hausnarketak: Katalunia ez da Euskal Herria baina ...- Hizkuntza politika eraginkorraz hausnarke...


Gipuzkoako Bilduk bonba askatu du gaur. Aspaldi ikusten genituen B52 bonbardero berde eta partehartzaileak gure gainean hegaka eta bagenekien egunen batean gure gainean askatuko zutela inposizioaren bonba. Eta askatu dute azkenean. Gaur bertan eskaini dute prentsaurrekoa eta orain bai, egia da, atez-ateko zabor bilketa sistema martxan jarriko dute Gipuzkoako herrietan. Hasiera batean amorrua sentitu dut. 5. edukiontziaren erabiltzailea naiz, reziklatzailea beraz eta eragozpen asko ikusten nizkion eta dizkiot oraindik atez-atekoari; zakarra portal aurrean, espaloiak zintzilikarioz josi...


Igandeko hauteskunde orokorrek erreakzio ugari sortu dituzte dagoeneko. Euskal Autonomia Erkidegoan, urrutira joan gabe, Amaiurrek, EAJk eta Ezker Batuak adierazi dute (bakoitzak bere aldetik) hauteskunde autonomikoak aurreratzea komeniko litzatekeela. Eztabaida hau ez da berria; asko-gutxi 2009ko hauteskundeen ondotik sortu zen, orduan aukeratutako Legebiltzarrak ez zituelako EAEko gizartearen sentsibilitate guztiak ordezkatzen. Hain zuzen, hauteskunde horietan ezker abertzale ofiziala legez kanpo egonda lortu zuen bloke "konstituzionalistak" (PSE-PP-UPyD) eserlekuen gehiengoa, eta horr...


Imaginatu PPren mitin bat. Eskanatoki eder bat altxatu dute, altabozez jostita eta kanpaina diseinatzaile iaioren batek prestaturiko mural ederrez jantzia. Alderdiaren kantu modernoa entzuten da (nahiz eta, onartu beharrean nago, kantu horrek belarrietatik odola ateratzea eragiten didala…). Bapatean, aurkezlea atera da eta atzetik… Tonadillera bat. “Que viva España” edo halakoren bat birikak lehertu beharrean kantatuz. Jendea bitartean, Ole-ka begietatik malkoa dariola. Turnoko hautagaiak bere espitxa bota ostean, flamenco doinuak entzuten dira eta lau neska igotzen dira sevillana batzuk da...



Iktiomantzia

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2011-05-23 14:17

Nire aspaldiko lagun Logika Aplastante-rekin jardun dut berbaz ea hauteskunde osteko mataza askatzen laguntzen didan. Hona transkripzioa (pare bat zuzenketa -ergatibo bat eta plural bat- egin ostean):JOZULIN: Orduan, Garitano Ahaldun nagusi...LOGIKA APLASTANTE: Bai.J: Utziko diote, ala?L A: Beste erremediorik ez. Gainerakoetan zerrenda bozkatuena errespetatzen bada, hor ere. EAJk emango dio bidea.J: EAJ aipatzen duzula, zein aldetara egingo du penduluak? Itunak egiteko orduan Bildu lehenetsiko du, hartara udaletan gehiengo abertzalea ahalbidetuz?L A: Ez.J:   ¿...?L A: Ezetz.J: Zeh...


Ez dizut entzun nahiGarraio publikoa eskasa eta garestia delaZure herriko kiroldegia txiki geratu delaUdal Musika Eskolan ikasle kopurua mugatua dutelaZure seme-alabek eskolako jantokian gero eta txarrago jaten dutelaEuskaltegia gero eta garestiagoa delaEz dizut entzun ere egin nahiZure lanean zortziren lekuan lau zaudetela eta ondorioz lanez itota zabiltzatelaZure ardura diren senide nagusiak edo gaixoak zaintzeko laguntzak eskasak, urriak, ezdeusak direla eta, heltzekotan, berandu -dramatikoki berandu- heltzen direla.Ez dizut horrelakorik entzun nahi baldin eta -berriro ere- eskuinari -ho...


Post hitzaurreak ondorengoa esan nahi du, beste zerbaiten ostean datorren zerbait. Hala ere, beste hori izenean izaten jarraitzen du beraz, beste hori gabe ulertu ezin daitekeela argi eta garbi uzten digu izenean bertan. Adibidez, eta musika etiketak adibide bezala hartuta, Post-Punka Punkaren ostean datorrena izango litzateke beti ere, Punk-etik pasatu ostean eta honen influentzia eta eragin osoz, Punk-aren eboluzio bat azken finean. Ederki, ba post-demokraziaren arora iritsi gara, ongi etorri! Demokraziaren eboluzio ankerrak beste zerbait sortu du eta eskuetatik joan zaigu. Bizi pro...


Barkatu, baina gaur okerreko hankarekin jaiki naiz. Irakurri berri dut Indignez vous! sonatua eta zer nahi duzue esatea: ezer berririk esaten al du agure maitagarri horrek? Ez gaizki ulertu, ados nago berarekin, baina berritasunik ba du liburuak? Orduak egon gaitezke berbaz Indignez vous! honek eragin duen oldeaz, eta zenbat jendek irakurri duen eta bla, eta bla, eta bla. Badakizue zer? Sarkozyri emango diote bozka horien erdiek baino gehiagok. Gaitzerdi, gainera, bestela Le Peni -aitari ez bada, alabari-  emango diote-eta. Gaur guztientzat ere badut: Eta Wikileaks? Non dabil? ...


Ni euskalakaria naiz. Ni Korrika laguntzailea naiz. Eta zu... euskalakaria zara?   Maitatu, ikasi, ari… euskalakari   Hau da aurtengo Korrikako lema. Korrikak 2.000 kilometro baino gehiago egingo du Euskal Herrian osoan apirilaren 7a eta 17a bitartean Donostian amaitzeko. Helburua da euskararen alde lasterketa bat egitea. Horregatik, Korrikak herrialde askotik pasatuko du milaka pertsonak kaleetara irteteko eta euskararen alde egiteko. Aurten, Korrikak izen berri bat asmatu du: EUSKALAKARIA. Hitz hau sorten da adjetibo batekin EUSKAL eta beste adjetibo batekin KALAKARI (asko hitz ...


Nire barruko Patxikontra ttikiak agindu dit hau idazteko:Wikileaks-ek ez du mundua aldatuko. Eta arrazoia agerikoa da: dagoeneko ez du aldatu. Esan nahi baita ez digula susmatzen ez genuen ezer erakutsi. Egia da, informazio ikaragarriak -hitzaren zentzurik estuenean- frogatu dituela eta gure zenbait errezelo izugarri -izua eragiten dutenak, alegia- baieztatu dituela. Gobernuak susmatzen genuen bezain hipokritak -ez gehiago- direla jakin dakigu orain. Ta? Erori da gobernurik? Saldoka atera al gara Neguko Jauregiak, Bastillak hartzera?Ez, Wikileaks-ek ez du mundua aldatu, ez du aldatuko. Dato...


Bart berandura arte geratu nintzen @jmendicute kazetari ausartaren kronika   Twitterren jarraituta. Gaur goizean bidaia luzea autoz eta Euskadi Irratia piztu dut, bidaialagun. Tertulia politikokoek garraztu didate gosaria: Batek zioen -ironia edo sarkasmo izpirik gabe, esan ere- ez dela beharrezko bestelako fororik ETAren azken mezuaz eta gure etorkizunaz jarduteko: "Legebiltzarra baita euskaldun guztion ahotsa entzuten den lekua". To!Segituan ile eta diskurtso zuridun epaile batek esan du -gorritu gabe susmatzen dut, baina ez dut ikusi- Patxi Lopez oso ondo ari dela kudeatzen ego...


Aste honetan kaleratu da 2010eko maiatzeko Euskobarometroa, Euskal Herriko Unibertsitateko Politika Zientzien departamentuak urtean bi aldiz ateratzen duen iritzi publikoaren gaineko ikerketa. Maiatzaren 6tik 28ra Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 1.200 herritarrei (400 herrialde bakoitzeko) egindako galdeketan bloke nagusi hauek jorratzen dituzte:Egoera eta ardura pertsonalak, giro sozial eta ekonomikoa, demokraziarekiko asebetetze eta Konstituzioaren onarpen mailak.Egoera politikoaren, gobernuaren (Eusko Jaurlaritzaren) eta politikari ezagunenen balorazioa.Sentimendu nazionalista, eus...


Hego Korea eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) elkarrizketak hasi dituzte gaur bertan korearteko industrigunearen inguruan. Hegokorear funtzionario talde bat KHEDen sartu da mugan dagoen Kaesong hiriraino, industrigunea dagoen hiria hain zuzen ere. “Ahalegin guztiak egingo ditugu emaitza konkretuak lortzeko, garraio, komunikabide eta aduana sistemaren inguruko arazoak konpontzeko”, esan du Lee Kang-woo, hegokorear taldearen buruak, industrigunean arazoak sortu dituzten hiru gaiak aipatuz. Egun 110 enpresa hegokorear daude Kaesongen, KHEDeko 42.000 langileekin.


Poster berriak argitaratu dira Koreako Langileen Alderdiaren 65. urteurrena ospatzeko herria borrokara deituz Elkarrekiko Deialdian ezarritako beharrezko eginbeharrak gauzatzeko. Posterrak, “Ahalegin guztiak Elkarrekiko Deialdian ezarritako eginbeharrak gauzatzeko!” eta “Ospakizun Plazarantz Urrian!” esaldiekin, Koreako Langileen Alderdiaren (KLA) Argitaletxeak sortuak dira. Argazkia: KNS


Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) lau hegokorear atxilotu ditu Korean legez kanpo sartzeagatik. Lau atxilotuak kontrolpean daude eta Piongiangek gertakizuna ikertzen ari da. Abenduaren 25ean Robert Park misiolari estatubatuarra ekintza berdinagatik atxilotua izan zen, eta lehenago ere bi kazetari estatubatuarrei berdina gertatu zitzaien. Piongiangek aske utzi zituen kazetariak, nahiz eta errudun izan eta 12 urtez lan egiteko zigorra izan. Park, 28 urtekoa, aldiz, aske gelditu zen Otsailaren 5ean bere “akatsetaz benetan damutzeagatik”.


Atzo bertan entzun nuen telebistan Francisco Camps gizajoak 900 euro besterik ez dituela bankuan, etxe bat duela beste norbaitekin batera (ez dut jakin nahi norekin…) eta horretaz gain, dagoeneko hamabost urte dituen auto bat duela. Hori omen da Camps umilak duen jabetza guztia. Ba garbi daukak bere amak ez ziola gauza bat egiten erakutsi: ahorratzen! Ea, nola da posible, gutxienez hilabetean 5000 euro kobratzen dituen tipo batek (hilabete batzuk behar ditut nik hori irabazteko…), bankuan 900 euro izatea? Nik esango dizuet, ez da posible! Hori guztia gutxi balitz, gaur goizean beste ...


Ayer, el Sr. Egiguren, presidente del PSE-EE, salió en prensa comentando que por primera vez ve a Rodríguez Zapatero haciendo lo que tiene que hacer y a mí, sinceramente, me entra la risa. Podría dedicarle unas cuantas páginas a dichas palabras pero voy a intentar ser los más breve posible resumiendo las cuatro ideas y concluyéndolas con unos refranes en euskera recogidos hace muchos años. Es lamentable, o eso creo yo, que un compañero de partido salga en los medios reconociendo que hasta ahora, el presidente y líder tanto de su país como de su partido, no ha aportado nada al pueblo y...


Sarrera Lan hau Rawlsen Justiziaren teoriaren berrinterpretazio pertsonal bat egiteko saiakera da, betiere kontuan harturik, alde batetik, horrek suposatzen duen atazaren zailtasuna, filosofia politikoko arloan XX. mendeko obrarik garrantzienekotzat har baitaiteke bere A Theory of Justice liburua, lanak suposa dezakeen ondoriozko ausardiarekin. Eta bestalde, Rawlsen obra azaletik soilik ezagutzen dudala esan daitekeelako, eta zalantza izpirik gabe, horrek hanka sartzeko arrisku mordoa dakartzalako. Hala ere, arriskatu egingo naiz, arriskurik gabe interesgarri den gauza eskas baitago ikast...


Aurreiritziak, beraz. Galizian. Eta hemen?Os PrexuíZos LingüíSticosView more presentations from ecursocig.


Azken iruzkinak