Zuek ere politikoak zarete! Akabo...

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2012-02-22 19:28
7

Gipuzkoako Bilduk bonba askatu du gaur. Aspaldi ikusten genituen B52 bonbardero berde eta partehartzaileak gure gainean hegaka eta bagenekien egunen batean gure gainean askatuko zutela inposizioaren bonba. Eta askatu dute azkenean. Gaur bertan eskaini dute prentsaurrekoa eta orain bai, egia da, atez-ateko zabor bilketa sistema martxan jarriko dute Gipuzkoako herrietan.

Hasiera batean amorrua sentitu dut. 5. edukiontziaren erabiltzailea naiz, reziklatzailea beraz eta eragozpen asko ikusten nizkion eta dizkiot oraindik atez-atekoari; zakarra portal aurrean, espaloiak zintzilikarioz josita, zaborra jaisteko egun zehatzak, usainak…. Zergatik ordaindu behar dut nik besteak alper batzuk direlako?

Hala ere, onartu beharrean nago ez dudala sistema gehiegi ezagutzen. Beno, egia esango dizuet, bat ere ez. Medio ezberdinetan edo jendeari enztundako besterik ez dakit. Aldi berean ordea, Usurbil edo Oiartzungo lagunek ongi hitz egin didate sistema berriaz; Azkenean, ez da hainbesterako diote.

Argazkia: Goiena.net

Gaur, lanerako egin behar nion elkarrizketa bat zela eta, Sasietako Lehendakaria den Lazkaoko alkartearekin hitz egiteko aukera izan dut eta dexente lasaitu nau sistemaren inguruan. Honek ere hainbesterako ez dela dio eta azkenerako erosoa ere ba omen da. Horretaz gain gainera, %80a birziklatzera iritsiko omen gara. Ez dut ezer sinestuko ikusi arte baina atez-atekoaren kontrako ahoitsei eman diedan sinesgarritasun bera eman beharko diot berari gutxienez ezta?

Lasaitu egin nau beraz, sistema berriak nire bizitzan, gure bizitzetan suposatuko duenaren inguruan baina amorrua barnean izaten jarraitzen nuela konturatu naiz solasaldia amaitu ostean. Orduan, nire amorrua beste leku batetik zetorrela konturatu naiz.

Azken bi hauteskundeetan bai Bilduk eta baita Amaiurrek ere, partehartzea, herri galdeketak, zubiak eta herrigintza izan dituzte hizpide eta jarrera horrek, itxaropena eman zidan zer nahi duzue esatea (nahiz eta beste gauza natzuk gehiegi ez konbentzitu…). Ez dute boterea sekula ikutu, gauzak beste modu batera egingo dituzte esaten nion nire buruari.

Baita zera ere! Ez herri galdeketarik, ez partehartzerik eta ez hostiarik ere! Erabakia bakarrik hartu dute, gai polemikoa zela jakinda ere (hainbeste kostatzen al zen dekretazoaren aurretik plaza pixka bat atontzea?). Zaborraren dekretua sinatu dute eta ez diote inori galdetu. Hauek ere, beste alderdi guztiek bezelaxe, batzuetan herriak zer behar duen herriak baino hobeto dakitelako.

Hemendik bi urtera agian atez-atekoaren jarraitzaile sutsua izango naiz eta urte batzuk atzera sitema berriaren inguruko ezjakintasunak itsutzen ninduela onartuko dut. Nork daki? Sekula ordea, ez zait zuzena irudituko partehartzea eta herri galdeketak saldu ostean, erabakiak dekretuz hartzen hastea. Are gehiago jendearen asperdurara eta ezinegonaz baliatu bazara bidean.

Niri behintzat, iruzur egin didazue gaur. Edukiagatik baino gehiago, moduengatik. Gaur, zuek ere politikoak zaretela frogatu didazue eta alderdi sisteman geratzen zitzaidan itxaropen apurra akabatu duzue. Mila esker!

telly

telly 2012-02-22 20:52 #1

1) Ni atez-atekoaren aldekoa naiz, guztiz. Datuak begiratzea besterik ez dago gaur egungoa baina askoz ere sistema eranginkor eta sostenibleagoa dela jakiteko eta ezarri den herrietan kexa gutxi entzungo dituzu, hare gehiago, aurreko urtean Zero Zabor elkarteak emandako hitzaldi batean aurkeztutako datuen arabera, sekulako babesa du herri horietan. Nik, egia esan, ez dut oraindik sistema honen kontrako arrazoi pixutxurik ezagutzen (politikoen interes ekonomikoez aparte) eta dituen abantailak sekulakoak iruditzen zaizkit. Egia esan, ezartzen bada, asko poztuko naiz (ea Zumarragara noiz iristen den!)

2) Arrazoi izango duzu seguraski Ezker Abertzaleari egindako kritikan baina, egia esan, zerbait derrigortzekotan eta dekretazoz ezartzekotan, horrelako gauzak ezarriko nituzke, ingurua zaintzea ez litzateke aukera bat izan beharko, derrigorrezko behar bat baizik. Eta inguruarekin jasangarriagoa den zabor zerbitzua ezartzea bide horretatik doan zerbait dela uste dut.
Ez da berdina sekulako despilfarroa dakarren tren bati buruz edo zabor zerbitzu "ecofriendly"-ago bat ezartzeari buruzko galdeketa bat egitea. Baina bai, seguraski galdeketak egitearena normalizatzen joatea ez litzateke batere txarra.

indezent

indezent 2012-02-22 21:23 #2

Buenooooo! Bizi direnak agertzen direla!

1) Espero dut diozun guztia egia izatea eta gure etxe inguruetan arazorik ez suposatzea. Esan bezala, darabilen bat baino gehiagok esan dit sistema ona dela eta nik idea putarik ez dut beraz, ikusi beharko.

2) Noizbait asmatu beharko dute ezta? Benetan, klase politikoaz eta dute klase gutxiaz kokoteraino nago...

Thedezents

Thedezents 2012-02-23 10:54 #3

Zuk diozun bezela eta biztalegoaren %99-ak bezela ez duzu eredu hau ezagutzen. Ez al da obe izango atez atekoa ezagutu ondoren egitea galdeketa.

Helburua ez da atez ateko sistema jartzea, helburua %80a berziklatzea da , eta oraingoz emaitza horiek lortu dituen sistema bakarra atez atekoa da.

indezent

indezent 2012-02-23 11:09 #4

Ados emaitzen kontuarekin baina... Galdeketarik ez da egingo, erabakia hartua dute dagoeneko. Horregatik diot, erabakia hartu aurretik herriak atez-atekoa ezagutzea ahalbideratu zezaketela behintzat ondoren erabakia hartzeko (Kontu honetan galdeketa ez dute baloratu ere egin).

Ez dakit "Ez al da obe izango atez atekoa ezagutu ondoren egitea galdeketa" diozunean nik esaten dudan informazioa zabalkundeaz edo lehendabizi probatzeaz ari ote zaren. Bigarrena bada esan nahi duzuna diru publikoaren gastua asko axola ez zaizulakoan nago...

piban

piban 2012-02-23 13:23 #5

Ez dut nahi galdera honek eramatea Bildu defendatzen dudan ondoriora... baina egin behar dut. Zenbateko negatiboa da galdeketa ez egitea Bilduk aurpegia erakutsi duenean une oro bere programa aurkeztu zuenean (Oñatin gutxienez) Atez atekoaren alde egingo zuela? Ondorio hori atera daiteke Bilduri botoa emanez gero plan horren alde botatzen duzula eta gero kexatu zaitezke baina ikuspuntu konstruktibo batetik agian...

Aurretik Thedezents-ek aipatu duen bezala okerragoa iruditzen zait orain galdeketa eskatzen dutenek urte batzuk lehenago metodo hau ez onartzea. Oso aktitude hipokrita da hori. Hau da, zerbait aurrera eramatea interesatzen zaidanean (AHT, San Mames berria, Buesa Arena berria, La Oreja de Vang Gogh Euskadiko enbaxadore izatea...) ez dut galdeketarik egingo baina zerbaitekin ados ez nagoenean galdeketa exijituko dut... aixxxxx hori horrela ez litzateke izan behar.

Eta kontuz, Bilduk galdeketa egitea onartzen badu, ados egongo naiz herri erreferendumarekin.

Gorka Bereziartua

Gorka Bereziartua 2012-02-23 17:08 #6

Ulertzen dut egindako kritika baina ez dut konpartitzen. Esplikatuko zergatik: parte-hartzea orain hasten da. Nik Hernanin hala bizi izan nuen hau martxan jarri zenean: sistema berria nola antolatu erabakitzeko auzoz auzo bilerak egin ziren, aukera paregabea izan zen hondakinen inguruko udal politiketan esku hartzeko, iritziak emateko, herriaren beraren egitura soziala zein konplexua den ikusteko... Ze, sistema hau malgua da, bilketa selektiboa egitea da oinarria baina errealitate lokal bakoitzera modu desberdinean egokitzen da. Hori askoz irekiagoa da orain arteko mekanismoa baino; hor bai ez dagoela eztabaidatzeko aukerarik. Eta gainera, sistema ezagutzea beharrezkoa bada, martxan jarri beharko da ezagutzeko, ezta?

Bestalde, ez naiz igarlea, baina esango nuke herriz herri errepikatuko dela errauskailuaren aldeko alderdien zarata, zuk egin duzun kritika zintzo honekin inolako zerikusirik ez duena. Joan prestazen beraz Atez Atekoari buruzko gezurren ranking bat osatzeko. Edo hobe, irakurri behekoa, eta joango zarete esaten ea imajinazio handiagoa ote duten oposiziokoek.

http://argia.com/erredakzio-mahaia/urko-apaolaza/2012/02/23/atez-atekoaz-hamar-gezur-handienen-rankinga/

indezent

indezent 2012-02-24 18:12 #7

Niri ere grazia egin dit EAJkoak herri galdeketa eske entzutea baina ez naiz hortaz ari Piban. Norberak bere ekintzak aztertu behar ditu besteenak alde batera utziz. Bestela, haurrek edo politikoek bakarrik izaten duten jarreran erortzen gara:

"Gaizki egin duzu" "Zuk okerrago egin zenuen" "Lotsagabea!" Eta zu... Zu itsusiagoa zara..."

Nazkatuta nago elkarrizketa antzu hauetaz...

Eta Gorka, ados esandakoan baina azkenaurreko puntuak zalantza bat sortu dit. Lehendabizi sistema probatu eta gero erabaki? Thedezentsi esan diodan bezala (izen politta portzierto), ez dut uste halako lasaitasunez inbertsio publikoak egiteko moduan gaudenik. Halako erabakiak hartzeko, lehendabizi aztertu egin behar dira ezta? (ez gaude dirua botatzeko).

Gustatu zait rankina jajaja eta identifikatua sentitu naiz puntu bat baino gehiagorekin. Erabakia hartu zutenetik informatzen aritu naiz sistemaren inguruan eta onartu beharrean nago orain lau egun baino hobeto ikusten dudala.

Hainbeste kostatzen zitzaien informazio zabalkundea bi hilabete lehenago egitea jendea erabakiaren aurrean kontzientziatuago egoteko? Ez dut uste hain zaila zenik... Azkenean, denak berdinak :p

Utzi iruzkina: