Korearteko Industriguneari buruzko elkarrizketak hasi dira
Hego Korea eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) elkarrizketak hasi dituzte gaur bertan korearteko industrigunearen inguruan. Hegokorear funtzionario talde bat KHEDen sartu da mugan dagoen Kaesong hiriraino, industrigunea dagoen hiria hain zuzen ere.
“Ahalegin guztiak egingo ditugu emaitza konkretuak lortzeko, garraio, komunikabide eta aduana sistemaren inguruko arazoak konpontzeko”, esan du Lee Kang-woo, hegokorear taldearen buruak, industrigunean arazoak sortu dituzten hiru gaiak aipatuz.
Egun 110 enpresa hegokorear daude Kaesongen, KHEDeko 42.000 langileekin.
Iruzkinak
jung 2010-03-04 15:22 #1
Eta hau? Propaganda kapitalista? http://www.lavozdegalicia.es/mundo/2010/03/04/00031267696241432468995.htm<br /><br /><br />
iparkorea 2010-03-04 17:40 #2
Berria hainbat komunikabidetan agertu den arren danak Yonhap berri agentzia dute iturri. Saiatu nahiz honen inguruan informazioa biltzen, baina jakin beharko zenuke Yonhap propaganda kapitalistan oso aditua dela. Jakin nahiko nuke nola izan duen Yonhapek honen berri, eta esaten duenaren frogak ikusi.<br />
Utzi iruzkina: