Jakin-mina eta ilargia...

...ez badira handitzen, gutxitzen.

Oporrak hartzea onuragarria dela denok dakigu. Izan ere, gorputzarentzat eta garunarentzat mesedegarria da erlaxatzea, lo egitea, kirola egitea eta erlojurik gabe bizitzea. Nik gustuko ditudan oporrak honelakoak izan behar dira: Aktiboak: oporretan gorputza mugitzen dugu, paseotxoak ematea, igeri egitea, edo bestelako kirola egitea ondo baino hobeto datorkio urte osoan sofa gainean edo bulegoko aulkian herdoiltzen egon den gorputzari. Bulegoko lanak egiten ditugunok, batez ere, gorputza mugitu behar dugu. Mugitze horrek energia berriak sortarazten dizkigu, sasoian mantentzen gara, eta...


Orain dela gutxi, Venezuelako presidenteak, Nicolás Madurok, Herritarren Goreneko Zoriontasunaren Aldeko Ministerioa jarri zuen abian. Oposizioak eta munduko askok barregarri hartu zuten berria, ministerioren bat beharrezkoa al da horretarako? Edo, ez al da hobe beste ministerioek ondo funtzionatzea eta horrela zoriontsu izateko baldintzak berez ezarriko dira? Butaneko erregeak, 1972an, Estatuko Zoriontasun Gordina indikatzailea sortu zuen. Bere herritarren zoriontasun maila igo nahi zuen budismoaren aginduak jarraituz: gorputza eta espiritualitatea zaindu behar dira neurri berea...


Aurreko astean “Noticias de Gipuzkoa” egunkarian irakurri nuen albisteak pentsarazi zidan. Artikulua Hezkuntza Sailak argitaratutako “Hezkuntzaren zifrak” izeneko txostenari buruzkoa zen. Espainiako Erkide guztietako eskolen inguruko datu zabalak eskaintzen zituen. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak eskola publikoko ikasleko 9.143 euro inbertitu ditu 2013.urtean. Kalkulua egiteko irakasleen soldatak, azpiegiturak, liburuak, material osagarria, hornikuntza eta bekak hartzen dituzte kontuan. Estatuko zifrarik altuena da, hau da, beste erkidegoak baino diru gehiago gastatze...


Txikitan telebista ikustea gustatzen zitzaidan, marrazkiak, batez ere. Eta marrazkien artean gustukoena Mazinger Z nuen. Protagonista mutiko gaztea zen, Koji. Bere aitona zientzialaria zen, eta hil baino lehen (Dr.Hellek hil zuen) bere bilobari kontatu zion bi robot izugarri eraiki zituela gaizkileen aurka borrokatzeko. Ordutik aurrera, Koji sartuko zen Mazinger Zren barruan eta makina gidatuko zuen. Sayaka (bere neska-laguna), aldiz, Afroditaren begiak eta burua izango zen. Koji eta Sayakaren laborategia askotan erasotzen  zuten gaizkileek, baina, Mazinger eta Afrodita beti egoten ...


    Zaila da fededuna izatea gaur egun, inoiz baino zailagoa. Munduan erlijo ugari dagoen arren, gu kristautasunean jaio gara. Ondoen ezagutzen dudan erlijioa izanda erlijio katolikoa izango dut gaur hizpide. Gizartea aurrera doan heinean, erlijiotasuna atzera joan ohi da. Hori nabarmen geratzen da erlijio katolikoarekin, herrialde aurreratuenetan, hau da, mendebaldeko gizartean, gero eta fededun gutxiago dago. Islamarekin ez da gauza bera gertatzen, ordea. Islam erlijioa herrialde erdi garatuetan egonda, haien gobernuek eta gizartearen ezaugarriek ahalbidetzen dute islamar...


Sakelakoak, maitatua eta gorrotatua, gure bizitza aldatu du. Eta lehenago asmatu izan balitz, gauza asko aldatuko ziren, ipuinak ere bai. Izan ere, istorio gehienek urruntasuna, ez-topatzea eta inkomunikazioa dute ardatz. Zenbat klasikok hil egingo ziren jaio baino lehen! Eta batez ere, zein erraz konponduko ziren orain hain famatuak diren munduko fikzio istorio gehienak! Esaterako, Penelopek sakelakoa eduki izan balu, ez zuen Ulisen etorrera urteetan itxarongo. Mugikorrarekin, Txanogorritxok berehala abisatuko zion amonari otsoa haren atzetik zebilela. Eta Gepettok, eskolatik a...


1917ko maiatzaren 10ean jaio zen Arredondon, Kantabriako ekialdean dagoen lurralde zoragarri batean. Ason ibaia ere bertan jaiotzen da. Oso leku berezia da bere lehenengo metroetan 70 metroko urjauzia sortzen duelako. Ason ibaiak oso bailara aldapatsua eta estua osatzen du. Mendizale, eskalatzaile eta espeleologoentzat leku aproposena, alegia. Bertako jendeak abeltzainak ziren batik bat. Ciprianoren familiak ere behiak, ahuntzak eta zaldiak hazten zituen. 4 anai-arreba zituen: Saturnino, Valeriano, Consuelo eta Manuela. Seme-alaben artean zaharrena izanda, berari zegokion haziendako lan ge...


Betidanik entzun dugu 40 urterekin bizitzaren erdiko krisia jasaten dugula. Izan ere, gaztaroa pasata, ezinegona sortzen zaigu eta bidegurutze batean gaudela sentitzen dugu. Azkenengo ikerketen arabera, gure bizimodua eta bizi-itxaropena kontuan hartuta, gizonek 45 urterekin pairatzen dute krisia, emakumeak, aldiz, 50 urterekin hasten dira haren eraginak nabarmentzen. Gainera, edonori gerta dakioke, eta, dirudienez, denoi gertatzen zaigu: emakumeei zein gizonei, ezkonduei zein ezkongabeei, seme-alabak dituenari, zein seme-alabarik ez duenari, aberatsari zein pobreari. Hain zuzen e...


Aurten ere mintzalagun egitasmoan hartzen ari naiz parte. Mintzalagun, berbalagun, solaskide, hainbat hitz sentimendu bera adierazteko: euskararen bidez adiskidetasuna lantzea. Denok dakigunez, ez da erraza euskara bezalako hizkuntza gutxitu batean murgiltzea, batez ere, bere lekua beste hizkuntza batekin konpartitu behar duelako. Alde batetik, gizarte honetan gehienok gaztelera dakigu, beraz, taldean euskara ez dakien pertsona bakarra izanda, beste guztiok gaztelerara pasatu behar izaten dugu ezinbestean. Hurrengo belaunaldia hobeto prestatuta egongo da, baina ordura arte, euskara erabilt...


Eibar Futbol Taldeak iaz lortu zuen Ligako Lehenengo mailara igotzea. Garaipena historikoa izan da: 2013.urtean Bigarrengo B mailan zegoen; ondoren, Bigarrengo A taldera igo zen; eta urte bat geroxeago, Lehenengo mailara. Meritua ez da makala izan. Eibar 27.000 biztanle dituen hiri txikia da, eta ligako aurrekonturik txikiena du (Eibar Futbol Elkarteak Messik urtean irabazten duenaren %4 kudeatzen du talde osorako). Horrez gain, jarrera eredugarria du ekipoak. Ligan zorrik ez duen talde gutxi dago, eta Eibarrek kudeatzaile onenetarikoa dela frogatu du. Beraz, oso diru et...


ilargiarenjakinmina 1456147824642

Eibar eta Zarautz dauzkat bihotzean. Euskarari merezi duen lekua eskaintzeaz gain, blog hau izango da nire bizipenak, burutazioak, interesak eta pentsamenduak askatzeko gunea. Baikorra eta alaia naizelaren ustean nago. Jende onez inguratzen saiatzen naiz. Irekia naiz eta gizartearen arazoekin kontzientziatuta nago. Animaliak maite ditut eta ingurunea zaintzen saiatzen naiz. Ahuleziek eta akatsek ere egiten dute bidea nirekin. ;) Familia eta lagunekin planak egiten gozatzen dut. Soziedadean lagunekin elkartzea, janari onaz gozatzea, filmak ikustea, hizkuntzak ikastea, itxasoari begira paseatzea, bikotekidearekin batera etorkizuneko planak egitea... horiek dira nire eguneroko xede xumeak.