Kategoria: baloreak
Oporrak hartzea onuragarria dela denok dakigu. Izan ere, gorputzarentzat eta garunarentzat mesedegarria da erlaxatzea, lo egitea, kirola egitea eta erlojurik gabe bizitzea. Nik gustuko ditudan oporrak honelakoak izan behar dira: Aktiboak: oporretan gorputza mugitzen dugu, paseotxoak ematea, igeri egitea, edo bestelako kirola egitea ondo baino hobeto datorkio urte osoan sofa gainean edo bulegoko aulkian herdoiltzen egon den gorputzari. Bulegoko lanak egiten ditugunok, batez ere, gorputza mugitu behar dugu. Mugitze horrek energia berriak sortarazten dizkigu, sasoian mantentzen gara, eta...
Aurreko astean “Noticias de Gipuzkoa” egunkarian irakurri nuen albisteak pentsarazi zidan. Artikulua Hezkuntza Sailak argitaratutako “Hezkuntzaren zifrak” izeneko txostenari buruzkoa zen. Espainiako Erkide guztietako eskolen inguruko datu zabalak eskaintzen zituen. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak eskola publikoko ikasleko 9.143 euro inbertitu ditu 2013.urtean. Kalkulua egiteko irakasleen soldatak, azpiegiturak, liburuak, material osagarria, hornikuntza eta bekak hartzen dituzte kontuan. Estatuko zifrarik altuena da, hau da, beste erkidegoak baino diru gehiago gastatze...
Aspaldi hasi nintzen buruz ikasita nituen ideiak baztertzen, edo saiatzen behintzat. Betidanik ontzat eman ditudanak, neure buruari galdetu gabe sikiera, zergatik pentsatzen dudan horrela. Ideien baztertze horrek ez du esan nahi, jasotako influentzia guztiei arbuiagarri irizten diedanik, baina zerotik hasi nahi dut, objektibotasunez aztertu dena. Oso zaila da, egia esan. Agian ezinezkoa. Balore asko, batez ere inguru hurbilean ikasitakoak, sutan grabatuta daudela dirudi, eta ezin ditut ezabatu. Ez dakit zergatik, baina askotan txarto hartzen ditut neure herriarekin zerikusia duten gertaerak...