Noraezean. Galduta.

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-03-31 17:40

Aspaldi hasi nintzen buruz ikasita nituen ideiak baztertzen, edo saiatzen behintzat. Betidanik ontzat eman ditudanak, neure buruari galdetu gabe sikiera, zergatik pentsatzen dudan horrela. Ideien baztertze horrek ez du esan nahi, jasotako influentzia guztiei arbuiagarri irizten diedanik, baina zerotik hasi nahi dut, objektibotasunez aztertu dena.

Oso zaila da, egia esan. Agian ezinezkoa. Balore asko, batez ere inguru hurbilean ikasitakoak, sutan grabatuta daudela dirudi, eta ezin ditut ezabatu. Ez dakit zergatik, baina askotan txarto hartzen ditut neure herriarekin zerikusia duten gertaerak, abertzale sutsua banintz bezala, eta beste askotan abertzale izateak zentzurik ez daukala ondorioztatzen dut, Senecak zioen bezala, nire aberria mundua delako. Horrexegatik, Nietzscheren gaingizakian ez dut sinisten, balore batzuk nire burutik desagerrarazi ezin ditudalako, hori da daukadan sentsazioa. Nihilismoan murgiltzen saiatzen naiz, zerotik hasita, irakurriz, entzunez, eztabaidatuz, argudiatuz... nire baloreak obektibotasunez ezartzeko, etorkizunean nire ideologia propioa eraiki dudala esan ahal izateko, baina batez ere, nire ideologia propioa sentitu ahal izateko.

Ezin dut ordea, burua husten dut bai, baina gertakizun politikoen aurrean hartzen ditudan jarrerek, inpultsoek, salatzen naute, eta gogorarazten didate, lehengo nia naizela oraindik, ez dudala oraingo nia lehengoaz independizatu, ez dudala balore edo ideologiarik ez izatea lortu. Eta, lortuko al dut noizbait? Akaso utopikoegia litzateke baietz esatea, ez dakit. Denborak, buruak, nik neuk argituko dugu auzi hau, hala espero dut behitzat.

Oraindik orain, itsaso batean galduta nago, noraezean. Milaka demagogo ditut inguruan niri deika, haiekin joan nadin nire gogoa kontaminatzen, haiek bezala izan nadin esaten. Horietako bat ere ez dut gustuko, baina askotan, baten batek besotik tira egiten dit, eta nik ez dut indarrik, etsi egiten dut. Baina berriro esnatzen naiz, eta lehengo egoerara itzuli, noraezean bizitzera, eta horrela etengabe. Behin eta berriro...

AsTeRo OsTeRa HaStErA!!!


Utzi iruzkina: