Kategoria: ideologiak
Gaztelaniaren munduan ahots kritiko batzuk entzun dira. Bi titulu esanguratsu argitaratu da denbora gutxian. Lehena Jose del Valle-k argitaratu zuen duela hilabete batzuk: La lengua, ¿patria común?. Bigarrena Jose Moreno Cabrera-k argitaratu berri du: El nacionalismo lingüístico, una ideologia destructiva. Biak kritikoak dira gaztelaniaren hizkuntza politikarekin.Jose del Valle-ren liburua artikulu bilduma da. Tartean Kathryn A Woolard antropologoaren lan argigarri bat irakurtzeko aukera dago: La autoridad lingüística del español y las ideologías de la autenticidad y el anonimato.Esan bezal...
Bi testu hauetan Olentzero darabilte euskal kulturaz hitz egiteko. Olentzero, nonbait, euskal kultura eta identitatearen paradigmatzat jo dezakegu. Irakur izatzue testuok eta zuen iritzia idatzi. Lehenengoak euskal kulturaren egiak eta gezurrak agerian utzi nahi ditu, baina barrenean daraman konplexua da interesagarriena: euskal kulturak, euskarak, euskal identitateak bera ere, "benetakotasunaren muina" izan beharko lukete... Jatorri zahar, gogor, betierekoa duen HARRI kultura. Ideologia modernoek eta mundu modernoak, oro har, kultura hori "prostituitu" dute: egitasmo politikoen xede...
Aspaldi hasi nintzen buruz ikasita nituen ideiak baztertzen, edo saiatzen behintzat. Betidanik ontzat eman ditudanak, neure buruari galdetu gabe sikiera, zergatik pentsatzen dudan horrela. Ideien baztertze horrek ez du esan nahi, jasotako influentzia guztiei arbuiagarri irizten diedanik, baina zerotik hasi nahi dut, objektibotasunez aztertu dena. Oso zaila da, egia esan. Agian ezinezkoa. Balore asko, batez ere inguru hurbilean ikasitakoak, sutan grabatuta daudela dirudi, eta ezin ditut ezabatu. Ez dakit zergatik, baina askotan txarto hartzen ditut neure herriarekin zerikusia duten gertaerak...