allartean

apunte-koadernoa

Bloga aldatu.

allartean 1456130677134 allartean | 2012-01-07 08:52

2010etik aurrera: www.allartean.blogspot.com


Hiru kate-maila

allartean 1456130677134 allartean | 2010-02-28 21:55

Batzuetan ideiak bata bestearen atzetik agertzen dira, buruan ideia-kate bitxiak sortuz. Zaila da asmatzea zergatik ideia batek hurrengoa ekarri duen: kateamendu logikoa izan daiteke, edo sinbolikoa, edo batek daki…   Horrelako kate bat sortu zitzaidan aurreko egun batean:   Bat. Albiste bat irakurri dut: Arabako garraiolari bati 4.601 euroko isuna jarri diote takografoaren diskoan data euskaraz jartzeagatik. Jaengo Guardia Zibilak HIRUko afiliatua den Arabako garraiolari autonomo bat salatu du ibilgailuaren takografoaren diskoan data euskaraz jartzeagatik, eta 4.601 euroko isuna ...


Kataluniako Generalitateak Occitània i l'occità liburua argitaratu berri du. Tarteka besterik ez bada ere, garrantzitsua iruditzen zait horren gertu ditugun beste hizkuntza gutxituei buruz hausnarketa egitea.Liburua gainetik begiratu eta aranera Katalunian duen estatus juridikoa egin zait deigarria, okzitaniera Arango haranean ez ezik, Katalunia osoan baita ofiziala, Autonomia estatutuak dionearen arabera:La llengua occitana, denominada aranès a l'Aran, és la llengua pròpia d'aquest territori i és oficial a Catalunya, d'acord amb el que estableixen aquest Estatut i les lleis de normalitzaci...


Altzaniako mendilerroan, Aratz eta Allaitz mendien artean, Allarte izeneko mendi-lepoa dago. Leku ederra da, lasai egoteko eta ideiak ordenatzeko egokia. Duela gutxira arte nahastu izan dira mendi-lepoaren eta ondoko gailurraren izenak: Allarte deitu izan zaio ondoko gailurrari ere. Nahaste horiek fenomeno arrunta omen dira toponimoetan. Egun akatsa konponduta dago dagoeneko: Aratz ondoko mendi-lepoari Aratzarte (Aratz-arte) deitzen zaio eta, logika beraru jarraiki, Allaitz ondoko mendi-lepoari Allarte deitzen zaio,  All(aitz)-arte, alegia. Toponimiak oso istorio politak sortu ditu gur...


Hizkuntza eta generoa

allartean 1456130677134 allartean | 2008-06-16 09:21

Aurreko batean egiazkotasunaren eta anonimatuaren ideologiei buruz idatzi nuen, Woolard antropologoaren lan bat oinarritzat hartuta. Idazle beraren bigarren artikulu bat irakurri dut eta hau ere deigarria egin zait.Katalunian orain dela hainbat urte egindako azterketa baten haritik aritu da Woolard. Horren arabera hizkuntza baten legitimizazioa egiazkotasunaren ideologian oinarritzen denean jokabide linguistikoek oinarri etniko eta identitarioak dituzte. Hor ez dago, beraz, zalantzarik... gainontzeko oinarriak edo elementuak bigarren maila batean geratzen dira. Hizkuntza markatzaile etniko...


Sagrario Aleman euskaltzain berriaren Berdetik horira sarrera-hitzaldia eskuratu dut erabili.com-etik. Azken urte hauetan euskaltegietan ibili diren ikasleei etengabeko keinuak egiten dizkiela iruditu zait: ondo merezitako keinuak, bide batez esanda.Tartean honako aipamen hau egiten du: Altxorraren bila jostaketan aritzeko askoz ere errazagoa delakoz euskararen ordena zuzena, erdararen aldrebesa baino. Hurrengo pista, beheitiko pisuko sukaldeko ezkerreko armairuko eskuinaldeko bigarren kutxan dago. Eta erdaraz hor hasiko zara, en el segundo cajon del armario... Hara, erdaraz hori irakurri o...


Gaztelaniaren munduan ahots kritiko batzuk entzun dira. Bi titulu esanguratsu argitaratu da denbora gutxian. Lehena Jose del Valle-k argitaratu zuen duela hilabete batzuk: La lengua, ¿patria común?. Bigarrena Jose Moreno Cabrera-k argitaratu berri du: El nacionalismo lingüístico, una ideologia destructiva. Biak kritikoak dira gaztelaniaren hizkuntza politikarekin.Jose del Valle-ren liburua artikulu bilduma da. Tartean Kathryn A Woolard antropologoaren lan argigarri bat irakurtzeko aukera dago: La autoridad lingüística del español y las ideologías de la autenticidad y el anonimato.Esan bezal...