Kategoria: legeak
Egunotan berrirakurri dut William F. Mackey aspalditxo Bat aldizkari batean argitaratu zuen artikulu bat: Hizkuntza jokaera-aldaketa legeen bidez. Entresaka apur bat egin dut. Hona nik azpimarratutako berbak: Hizkuntza-legeek ez dute beren helburua lortu, hau da, hizkuntza jokaerak aldatzea. Hizkuntza-legeak eraginkorrak dira sustatu nahi den hizkuntzari atxekita dauden beste alorretako nagusitasunak ematen direnean: nagusitasun kulturala, ekonomikoa, demografikoa, e.a. Lortu al dute debeku horiek biztanlegoaren hizkuntza-jokaera aldatzea? Hala gertatu da erregimen autoritarioa izan du...
“Legeak alferrik daude, haiek sustengatuko duten sustapen sozialik ez badago. Izan ere, sustapen hori gabe, ezin dituzte bete ezarritako helburuak. Era berean, legeen bidez lortu nahi diren helburuak lor daitezke, baldin eta horiek lortzeko indar sozialik nahikoa bada, lege esplizitorik behar gabe.”Joshua Fishman.
Ezin esan daiteke azken urteotan Jaurlaritza lanpetuta ibili denik Eusko Legebiltzarrari lege-proposamenak bidaltzen.Hala ere, euskal legezalea guneak guzti-guztiak biltzen jarraitzen du.Hona hemen jaso diren azkenak: 7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa 8/2012 Legea, maiatzaren 17koa, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearena 9/2012 Legea, maiatzaren 24koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Legea aldatzekoa 10...
Eusko Legebiltzarrak onartutako azken legeak eta aurreko lege-arauak baterabiltzen dituen testu bat dituzue honez gero euskal legezalea web gunean.Honako hauek dira:- 2/2011 Legea, Ehizarena- 1/2011 Legegintza Dekretua, Euskadiko aurrekontu araubidearen arloan indarrean diren lege xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu araubidea arautzen duena- 1/2011 Legea, Drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko Legearen hirugarren aldaketarena
Batzuetan ideiak bata bestearen atzetik agertzen dira, buruan ideia-kate bitxiak sortuz. Zaila da asmatzea zergatik ideia batek hurrengoa ekarri duen: kateamendu logikoa izan daiteke, edo sinbolikoa, edo batek daki… Horrelako kate bat sortu zitzaidan aurreko egun batean: Bat. Albiste bat irakurri dut: Arabako garraiolari bati 4.601 euroko isuna jarri diote takografoaren diskoan data euskaraz jartzeagatik. Jaengo Guardia Zibilak HIRUko afiliatua den Arabako garraiolari autonomo bat salatu du ibilgailuaren takografoaren diskoan data euskaraz jartzeagatik, eta 4.601 euroko isuna ...
Oso artikulu mamitsua argitaratu du Jesus Mari Agirrek Administrazioa euskarazen azken zenbakian: "Lege itzulpenetako koxka batzuk".Lege-testuen itzulpenen hiru arazo aipatzen ditu:Mintzagaia eta galdegaia atzeratzeaKoherentzia apurtzen dutenakErliebe-joko desegokiakAgirrek berriki argitaratu du liburu bat gai horren inguruan: Itzulpen estrategiak: gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak (IVAP, 2009). Pentsatzekoa da handik ekarriko zituela artikuluko gogoetagaiak. Beraz, erosi egin beharko dugu.
euskal legezalea web orria euskaratuta dauden lege-arauen bildumarik osoena da. Bertan aurkitu daitezkr- euskaratuta dauden Estatuko lege guztiak,- euskaratuta dauden Europako arau guztiak, iazko abenduko Lisboako Tratatuak barne,- euskal lege-bildumarik osoena, euskarazko testu historikoak barne.euskal legezalea, horrela, tresna baliagarria da zuzenbidearen profesional euskaldunentzat, euskal zuzenbide-ikasleentzat eta euskal itzultzaileentzat.Hobetzen eta osatzen jarraitzeko konpromisoa dugu. Euskararen eta legearen aurrerapenerako.
Argitaratu da azkenean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 9/2008 LEGEA, ekainaren 27koa, bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio-prozesu bat irekitzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia eskatzeko herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei 2008ko urriaren 25ean bakegintzaz eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko alderdien arteko elkarrizketaz galdetu nahi die Ibarretxe lehendakariak, lege-indarrik gabe baina herritarrek parte hartzeko duten eskubidea erabiliz. Lehendakariak Eusko Alderdi Jeltzalearen, Eusko Alka...
Aurtengo lehen sei hilabeteetan Eusko Legebiltzarrak onartu dituen zazpi lege gehitu dira euskal legezalea web gunean.Honako hauek dira:- 8/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legea eta Gizarte Eskubideen Agiriaren Legea aldatzekoa. - 7/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Merkataritza Jardueraren Legearen bigarren aldaketarena. - 6/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskadiko Kooperatiba Sozietate Txikiei buruz...
"euskal legezalea" web gunea sortu dugu, Euskal Herrietan erabili beharreko lege-testuak euskaraz emateko.Web gune horren helburua zuzenbidearen euskal profesionalei, eragile juridikoei eta itzultzaile-jendeari euskaraz lan egiteko tresna bat eskaintzea da, lanabes baliagarri eta erabilgarria.Bertan, Europar Batasunaren, Espainiako eta Frantziako estatuen eta Euskal Herriko erakundeen lege-arauak euskaraz aurkituko dituzte, ahalik eta eguneratuen eta ahalik eta osotuen.Hona helbidea: euskal legezalea