Irailetik aurrera, helbide honetan izango gaituzue:idazkola.comOrdura arte, oporretan izango gara.
Askotan gogoeta egin dut Goethe-ren idatzietan ageri den ciudadela interior horretaz. Uste dut Zweig-en eskutik iritsi nintzela Goetheren burutazio horietara (ez dakit xuxen zein izan zen bitartekoa: Castellio contra Calvino edo El legado de Europa).Zitadela hori zera da: norberaren barruan dagoen eremu babestu besterenezin hori (esentzia-edo). Aspaldi handiko kontua da, haatik, San Agustinek ere erabili baitzuen bere idatzietan antzeko molderik. Eta Axularrentzat, beraz, ez zen arrotza:Athe hauk behar ditugu hertsi, eta hautzaz eduki kontu, baldin etsaia geure arimako gazteluan sartzetik n...
Egungo euskal prosan ez dira oso erabiliak halakoak, debaldeko hitzik ez sartzeko araua dela eta. Hala ere, batzuetan indargarri bikainak dira, gehienetan esanahia argitzeko baliabide huts diren arren.Hasuiña edireiten da alfer-nagiaren landan eta alhorrean, zeren figurat acediam; si molliter tangis urit; si fortiter astringis, non pungit.Haragiaren plazerei, desira desordenatuei, eta egiten dituen kaltei, erremedio emaiten hasi baiño lehen, erran nahi dut gauza bat, eta ibeni pausatu egiazko zimendu bat.Eta nola orai bekhatoreak guztiei egiten baiteraue gerla: hala orduan bekhatoreari ere,...
Lehengoan artikulu bikain bat aurkitu nuen Cervantes Institutuak plazaratzen duen El Trujamán aldizkari digitalean: Martín Schifino-ren "Los tiempos que corren". Itzulbaitaren Antenari zor diot inkontru goxoa, eta, hartara, hango biltzaile finari: Mila Garmendiari.Ezin hain lerro gutxitan argikiago adierazi zertan den itzulpenetako hizkuntzaren kontserbatismoa. Irakurleak neke handirik gabe egokituko lituzke hango esanak euskarara. Gurean, ezinbestekoa baita sortzaileen (izan idazle, izan itzultzaile) jaidura antzinazale (atzerakoi?) hori, hizkuntzari eusteko kontrapisu gisara.Luzeago...
Oporraldietarako, irakurgai arinak atsegin ditut, kaskoa askorik ez berotzekoak, bereziki bidaia-liburuak. Pausaldiaren zaporearen indargarri dira inondik ere. Gaur, halako burutazioak erabili ditut, Amazon-i eskaturiko liburuak jaso ditudanean. Oporretarako beste irakurgaiekin batera paratu ditut: Ernest Hemingway: Cuentos. Marguerite Yourcenar: Hadrianoren oroitzapenak. Leonardo Sciascia: Muerte del inquisidor. Patrick Leigh Fermor: Mani: Travels in the Southern Peloponnese. Scott Donaldson: Hemingway vs. Fitzgerald. Berehalakoan konturatu naiz liburu larregi direla hamabost egunerako....
Uztaila ate-joka dugula, datorren ikasturterako asmoen berri ematera natorkizue.Koldo Mitxelenaren liburu-iruzkinetan estilistikaren inguruan esanak ekarri (hastapenetik beretik inork baino argiago izan zuen hark zer-nolakoa izan behar zuen euskara batuak).Jean Etxepareren prosan murgildu, Axularrekin egin bezala, tresna eraginkorrak eskaintzeko gaur egungo testugintzarako.Blogaren itxura berritu eta wordpressera aldatu (laguntza behar nuke, hemengo edukiak hara nola eraman argitzeko, orain artean ez baitut erarik aurkitu).Datozen asteetan Axularrekikoak egingo ditugu (ezin amaituzko ondare...
Asteotan, literatura-lan bat itzultzen aritu naiz. Guztiz nekagarria izan da niretzat, aspaldian ohitura galdua bainuen, baina, era berean, oso emankorra suertatu da beharleku hori, duda-muda interesgarri batzuk sortu baitzaizkit bidean:Zenbateraino den zilegi kohesioa nahita eskas duen testu bat hobeto uztartzea.Zenbateraino den zilegi kapela bitxi mota baten izena, esaterako, kapela soil bihurtzea.Zenbateraino den zilegi puntuazio molde berezi eta, jatorrizkoan, eraginkor bat gurean zenbaitetan estandarizatzea.Zenbateraino den zilegi hari luzeko joskera erlatiboz bete bat bakantzea....Kir...
Gaur, Axularren zenbait esapide dakarkizuet, zakutoan gordetzekoak guztiak.Zeren bertzela, haize ona denean, bela egin gabe gelditzen den untzia bezala, geldi ahal zindezke zu ere.Zerori bakharrik alfer, aise, egitekorik gabe, ongi iana eta hobeki edana zaudenean, eta guztiz ere ohean loz aserik, ardurarik gabe, zauntzanean, egiten duzu zeure baithan barrena, milla pensu eta gogoeta, milla dorre eta gaztelu.Baiña ai, ai, eta millatan ai.Zahartzean begietako bista laburtzen da, beharrietan gorreria egiten da: belhaunetan hezueria iartzen da, indarra gutitzen da, aphetitua galtzen da, loa ioa...
Euskaldunok beti izan ei gara banderizoak. Ezerk ez du on-gaitzik; ona edo txarra da, tartekorik gabe. Larramendik aipatu zuen, duela hainbeste mende, euskaldunok berez auzizale ginela (el espíritu pleitista de los vascos). Eta horretan jarraitzen dugu. Batzuetan gustu-kontuak izaten dira: Atxaga ala Saizarbitoria, Lertxundi ala Laboa... Beste batzuetan txokokeria axalekoak: Ondarroa-Lekeitio, Gernika-Bermeo, Azpeitia-Azkoitia...Zibilizazioaren gainbeheraren ispilu izan daitezke txikikeria horiek, Atxagari kasu egitera (halatsuko burutazio bat izan zuen asteasuarrak jatetxe batean bikote ba...
Hizkuntza guztietan, adigai bat lehenengoz izendatzearen plazera oharkabea izaten da, ez baita ia horren kontzientziarik. Hizkuntza normalizatu gabeetan, ordea, plazer kontzientea da hori.Azkenaldian, hamaika herri-hiritako plazetan kanpaturik egon dira manifestariak, batez ere Espainia aldean, benetako demokraziaren galdez. Gaztelaniaz, indignados esan izan zaie, Stéphane Hessel-en Indígnate (Indigne-vous) liburutik izena harturik. Euskaraz, Inma Erreak paratu digu liburua: Haserretu zaitez! Alferrik, antza.Euskadi Irratian suminduak ziren manifestariok, ia aho batez, jatorrizkoaren esangu...
"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)
Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.
Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.Segi ondo.