Lehena izatearen plazera

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-06-12 08:12
2

Hizkuntza guztietan, adigai bat lehenengoz izendatzearen plazera oharkabea izaten da, ez baita ia horren kontzientziarik. Hizkuntza normalizatu gabeetan, ordea, plazer kontzientea da hori.

Azkenaldian, hamaika herri-hiritako plazetan kanpaturik egon dira manifestariak, batez ere Espainia aldean, benetako demokraziaren galdez. Gaztelaniaz, indignados esan izan zaie, Stéphane Hessel-en Indígnate (Indigne-vous) liburutik izena harturik. Euskaraz, Inma Erreak paratu digu liburua: Haserretu zaitez! Alferrik, antza.

Euskadi Irratian suminduak ziren manifestariok, ia aho batez, jatorrizkoaren esangurari estuago atxikitzen zitzaiolakoan izendapen hura. Hala izan liteke (ez dakit), baina zer ardura dio?

Askotan ikusiak ditut halakoak, Gizarte-kontratua lehenesten Gizarte-hitzarmenaren kaltean, esaterako, ez dakit zer ñabarduraren estakurutan. Norberarena beti da itzulpenik zintzoena, eta, gainera, zer dela eta makurtu behar dut lehendik egindakora nirea egokiago bada (askotan, funtsean, arazoa aurretikoa ez ezagutzea da, baina; ezjakituria)?

Estandarizazioa, autoritas, -atis... Hutsaren hurrengo dira gauzak lehen aldiz (behar bezala) izendatzearen plazeraren aldean.

Erupzioan ari bezala: sumindua zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure sumendia.

Inma Errea

Inma Errea 2011-06-20 15:26 #1

Kaixo,
Liburuaren izenburua itzultzeko orduan, nik aurretiko zerbait hartu nuen kontuan. Euskal blog batean (barkatu, baina ez naiz oroitzen non...) "Haserretu zaitez!" emana zuten Hesselen liburuaz mintzatzean. Hori ikusirik eta liburuaren tonua "kolektiboa" zela jabetuta (Hessel ez zaio bati zuzentzen baizik gazteei oro har), sarean jada bidea hasia zuen "Haserretu zaitez!" hura "Haserretu zaitezte!" bihurtzea erabaki nuen. Ez dakit zuzen edo oker (esan behar dut, baina, beste sinonimo batzuk aztertu nituela, eta horien artean "sumindu", baina pentsatu nuela, azkenik, aukerarik egokiena "haserretu" hitz arrunta eta hedatuena zela).
Hori azalduta, esan behar dizut, Iñigo, arrazoia duzula esaten dituzun gauzetan (hasiera batean pentsatu dut niri ez zegokidala hauesatea, baina ze demontre!, ni ere ohartua naiz "suminduen" arrakastaz Euskadi irratian eta Euskal Telebistan, eta iruzkin-erantzun hau idaztea erabaki dut).
Erabilera horrek ez nau "sumintzen" ez haserrarazten, baina zuk bezala pentsatzen dut: aurretik emana dagoenari kasu egin behar zaio (oso gaizki ez badago behintzat) itzulpenaren esparrua edozein delarik ere (zuzenbidea, administrazioa, kazetaritza, literatura...), normalizazioaren bidean aurrera egingo badugu.

Iñigo

Iñigo 2011-06-20 20:12 #2

Garbi dago dokumentazio-lana alferrekotzat dutela askok, ausarkeria handiz.

Bestetik, Inma, uste dut zure itzulpena guztiz egokia dela. Zalantzazkoa da, gainera, suminduk hain erraz har ote lezakeen aginterazko adizkirik (sumindu zaitez?!).

Osagarri!

Utzi iruzkina: