Kategoria: itzulpengintza
Agustín García Calvo hil berriaren (2012-XI-1) euskarazko testuak eta antzinako poesia errezitatua. - "Itzulpen historia baterako apunteak", Agustín García Calvo, SENEZ 13, 1992. - Homero, ILIADA IV, 1-29 in Recitaciones de poesía Antigua, Agustin García Calvo, Ed. Lucina, 1987.Homero, ILIADA IV, 1-29:" title="">
Literatura dezente jorratu dut azatzetan. Eta gaurkoan ere literaturari egingo diot erreferentzia 46. azatz honetan.Itzulpengintzan euskarak salto kualitatiboa eman du azken urteotan. Gero eta itzultzaile hobeak eta gaituagoak ditugu. Horren harira, Angel Errok esan zuen behinola euskarazko literaturarik onena ziur asko itzulpenetan dagoela. Eta hein handi batean berarekin ados nago. Azken urte hauetan itzulpen asko irakurri ditut eta benetako harribitxiak topatu daitezke. Oso interesgarria da, era berean, Armiarmaren entziklopediak batutako euskarari ekarriak webgunea.Zerrenda guztiz...
Kultura Idazlea itzultzaileen lantegian Itzulpenaren zehaztasuna hurbil-hurbiletik Zortzigarren urtez EIZIEk Idazlea itzultzaileen lantegian mintegia antolatu du Irailaren 27tik 29ra Gasteizko Europa Jauregian. Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragaren Aitarekin bidaian antzerki obraren pasarte bat itzultzen jardun dira itzultzaileak. Bertan izan gara eta talde lanaren abantailez jabetuta itzuli. ...
Asteotan, literatura-lan bat itzultzen aritu naiz. Guztiz nekagarria izan da niretzat, aspaldian ohitura galdua bainuen, baina, era berean, oso emankorra suertatu da beharleku hori, duda-muda interesgarri batzuk sortu baitzaizkit bidean:Zenbateraino den zilegi kohesioa nahita eskas duen testu bat hobeto uztartzea.Zenbateraino den zilegi kapela bitxi mota baten izena, esaterako, kapela soil bihurtzea.Zenbateraino den zilegi puntuazio molde berezi eta, jatorrizkoan, eraginkor bat gurean zenbaitetan estandarizatzea.Zenbateraino den zilegi hari luzeko joskera erlatiboz bete bat bakantzea....Kir...
Hizkuntza guztietan, adigai bat lehenengoz izendatzearen plazera oharkabea izaten da, ez baita ia horren kontzientziarik. Hizkuntza normalizatu gabeetan, ordea, plazer kontzientea da hori.Azkenaldian, hamaika herri-hiritako plazetan kanpaturik egon dira manifestariak, batez ere Espainia aldean, benetako demokraziaren galdez. Gaztelaniaz, indignados esan izan zaie, Stéphane Hessel-en Indígnate (Indigne-vous) liburutik izena harturik. Euskaraz, Inma Erreak paratu digu liburua: Haserretu zaitez! Alferrik, antza.Euskadi Irratian suminduak ziren manifestariok, ia aho batez, jatorrizkoaren esangu...
Guardian egunkariak galdegin die irakurleei ea liburuek hobera egiten duten itzultzean.Hemen dituzue zenbait erantzun, itzulpen-oker mesedegarrien aipu eta guzti.
Ez da gaurko kontua itzultzaileen egile-eskubideen bindikazioa, ezta hurrik eman ere. Martin Lutherrek, esaterako, bereak galdatu zituen N. jaunari idatzitako gutunean. Atseginez ikusiko nuke papista bat agertuko balitz eta alemanera itzuliko balu San Pauloren gutunen bat edo profeten testuren bat. Lutherren alemana eta itzulpena erabiliko ez lukeenez, orduan iritziko litzaioke alemanezko itzulpen fin, xalo eta deboziozko! Haatik, ikusia dugu, noski, Dresden-eko Baldarra ene Itun Berria bikaintzat hartzen (ez dut haren izena engoiti aipatuko ene liburuetan; badu hemen bere judizioa eta, bes...
"Itzulpen ona, itzulpen-itxurarik ez duena". Horra bolo-bolo dabilen mito bat. Zenbat bider ez dugun horrelakorik entzun behar izan. Bistan denez, haatik, naturaltasuna baino zerbait gehiago behar du itzulpenak, ona izateko.Bada horretan halako gatazka bat: irakurleari ala egileari atsegin eman? Bestetik, ezin uka hizkuntza beste molde batzuetara makurraraztea aberasgarri dela hizkuntzarentzat berarentzat, adierazpide berriak aurkitzeko. Klasikoek ezin hobeto erakutsi ziguten hori, latinezko idazleen testuak geureganatzean hizkuntzaren ohiko moldeak mudaturik.Afera, guztiarekin ere, uste ba...
Autobusa abiatu orduko, leiho ondoan eseritako bidaiariak begiak zabal-zabalik ireki zituen zerbait berria ikusteko esperantzan [...]Pamuk, Orham: Elurra, Elkarlanean, Donostia, 2007 (itzultzaileak: Fernando Rey eta Monika Etxebarria). Esaldia betegina da; ezin daiteke hobeto agertu pertsonaiaren aditasuna.* Estonierazko edizioaren azala.
Ikastaro baterako adibide bila ari nintzela, pasarte honekin topo egin nuen.Sor Matteo would say to him, "You, I want to see you in the army; that will be something. They´ll clean the crickets out of your head in the regiment," and Nuto would answer, "It´s hard to get rid of them all. Don´t you hear how many there are in these vineyards?" (Cesare Pavese: The Moon and the Bonfires)Jatorrizkoa italierazkoa da, bistan denez, eta hara jo behar genuke ezer baino lehen. Dena den, zalantza sortu zitzaidan nola eman behar genukeen crickets...
"Tradición/traducción. Las relaciones ítalo-españolas en el siglo XIX y principios del XX" Mintegia otsailaren 6tik 8ra Argentinako UNLko Centro de Estudios Comparados de la Facultad de Humanidades y Ciencias tokian egingo da.
Gasteizko itzulpengintza saria, haur eta gazteen literatura sailan, Fernando Reyk eta Lurdes Azurmendik irabazi dute. Hauek dira sarituta izan diren lanak: Piraten eskola / Agustín Fernández Paz ; ilustrazioak, Luis Filella ; [itzulpena Fernando Rey Escalera]-- 1. argit-- Bilbao : Giltza, 2005 159 or. : ir. ; 20 cm-- (Tukan 8+ ; 5) 9 urtetik aurrera Edebé Haur Literatura Saria Jatorrizko izenburua: A escola dos piratas ISBN 84-8118-841-7 Iqbalen historia / Francesco D' Adamo ; Lurdes Auzmendiren ...
Granadako Unibertsitateko STU (Servicio de Traducción Universitario) eta Facultad de Traducción e Interpretación delakoek "II Premio de Traducción Francisco de Ayala" gaur emango dute. Aurtengo edizioan Julio de los Reyes Lozanok, Fakultate horretako ikasleak jasoko du, Vicent Olivierren "Las delicias de la química" egindako obra itzultzeagatik.
XIV. Itzulpen Literarioari buruzko Jardunaldiak egingo dira azaroaren 3tik 5era Tarazona-n.Diario del Alto Aragón egunkarian Mario Merlino poeta eta itzultzaileak itzulpengintzari buruz hitz egiten du, garrantzi handia duela esanez. Zuetako baten bat joaten bada, komentaiguzue zerbait horretaz, mesedez.