Literatura itzultzea
Asteotan, literatura-lan bat itzultzen aritu naiz. Guztiz nekagarria izan da niretzat, aspaldian ohitura galdua bainuen, baina, era berean, oso emankorra suertatu da beharleku hori, duda-muda interesgarri batzuk sortu baitzaizkit bidean:
- Zenbateraino den zilegi kohesioa nahita eskas duen testu bat hobeto uztartzea.
- Zenbateraino den zilegi kapela bitxi mota baten izena, esaterako, kapela soil bihurtzea.
- Zenbateraino den zilegi puntuazio molde berezi eta, jatorrizkoan, eraginkor bat gurean zenbaitetan estandarizatzea.
- Zenbateraino den zilegi hari luzeko joskera erlatiboz bete bat bakantzea.
- ...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: