Itzultzaile eta interpreteen txokoa

Valencia autonomia-erkidegoan itzulpengintzaren ikasleak praktikak egiten ari dira. Ospitaleek itzultzaileak behar dituzte, inmigranteen kopurua gero eta handiagoa baita. Beste erkidegoetan (Katalunian eta Andaluzian) osasun-itzultzailearen lanpostuak sortu dituzte dagoeneko.


"Tradición/traducción. Las relaciones ítalo-españolas en el siglo XIX y principios del XX" Mintegia otsailaren 6tik 8ra Argentinako UNLko Centro de Estudios Comparados de la Facultad de Humanidades y Ciencias tokian egingo da.


Itzulpen automatikoari buruzko hainbat berri jaso dugu: Power Translator Language Suite 11XML eta PDF artxiboen itzulpenak, Outlook eta FireFox eta ordenagailuaren arberatik itzultzen du. Bestalde, interfaza intuitiboagoa da. Word eta itzulpen automatikoa: Word 2003 bertsioan ere beste hizkuntzetako hitzen esanahia aurki dezakegu. Ospitaleetako pazienteentzat itzulpen automatikoa:Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Espainiako Elkarteak itzultzaile baten lana egingo duen programa informatiko bat sortu du.


Pakete ofimatiko hori, OpenOffice Komunitateak garatutakoa,  Windows, GNU/Linux eta Unix sistemeterako eskuragarri dago. Pakete honekin erabiltzaileek mota guztietako tresnak erabil ditzakete: datu base baten eredua (Base), testu-tratamenduko programa (Writer), kalkulu-orrien programa (Calc) eta aurkezpenak egiteko programa (Impress). Software pakete horrek OpenDocument formatu estandarra ezartzen du. Formatu hori ISO/IEC nazioarteko batzordeak onartu du orain dela gutxi. Sofcatalá-ren web orrian deskarga dezakezue paketea    


Cadiz-eko Puerta del Mar ospitalean aldibereko itzulpen zerbitzu berri bat ezarri dute. Zerbitzu horrek, sakelako telefonoetan oinarriturik, osasun-lagileei gaztelaniaz ez dakiten etorkinekiko harremanak erraztuko dizkie. Momentuz, erabili izan diren hizkuntzak hauek dira: , ingelesa, frantsesa, alemaniera, errumaniera, arabiera.


Cucumis: itzulpen zerbitzu hau trukean oinarritzen da. Erabiltzeko, bi hizkuntz jakin beharko dituzu eta ordainketa itzulpenen truke egiten da.


Gasteizko itzulpengintza saria, haur eta gazteen literatura sailan, Fernando Reyk eta Lurdes Azurmendik irabazi dute. Hauek dira sarituta izan diren lanak: Piraten eskola / Agustín Fernández Paz ; ilustrazioak, Luis Filella ; [itzulpena Fernando Rey Escalera]-- 1. argit-- Bilbao : Giltza, 2005    159 or. : ir. ; 20 cm-- (Tukan 8+ ; 5)   9 urtetik aurrera   Edebé Haur Literatura Saria   Jatorrizko izenburua: A escola dos piratas   ISBN 84-8118-841-7 Iqbalen historia / Francesco D' Adamo ; Lurdes Auzmendiren ...


 EIZIEk antolatu du Euskarazko bikoizketaren inguruko jardunaldia, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultatearen laguntzaz. Batzar hori Eskoriatzan izango da, 2006ko azaroaren 23an eta euskarazko bikoizketaren ezaugarriak eta berezitasunak aztertuko dituzte. 


Granadako Unibertsitateko STU (Servicio de Traducción Universitario) eta Facultad de Traducción e Interpretación delakoek "II Premio de Traducción Francisco de Ayala" gaur emango dute. Aurtengo edizioan Julio de los Reyes Lozanok, Fakultate horretako ikasleak jasoko du, Vicent Olivierren "Las delicias de la química" egindako obra itzultzeagatik.  


Alcala-ko Unibertsitateko "Centro de lenguas extranjeras" delakoak han ikerketak egiten ari direnei zuzenduriko itzulpen zerbitzu espezializatua martxan jarri du. Hizkuntzak alemanieraz, arabiera, txinera, kroaziera, frantsesa, hungariera, ingelesera, italiera, japoniera, portugesa, errumaniera eta errusiera izango dira, katalanaz gain.


itzulinter 1456148087414

Honek itzultzaile eta interpreteentzako blog bat izan nahi du. Zuen ezaguera, esperientziak, zalantzak, iradokizunak, berriak eta abar idazteko lekua izan daiteke, euskaratik beste hizkuntzetara edo beste hizkuntzetatik euskarara itzulpen eta interpretazio lanak egiten dituzuenentzat bereziki. Guk, adminitrariok, ezagutzen ditugun errekurtso espezializatuak edota dakizkigun berriak jakinaraziko dizkizuegu.

Azken iruzkinak

2007-02-06 14:23 #1

yo no puedo ser el rey leon