Kategoria: itzulpena
BERRIA, 2017ko abenduak 17 Estibalitz Ezkerra Homeroren 'Odisea' ingelesera itzultzen lehen emakumea izan da Emily Wilson; Peneloperen izaeraz bestelako ñabardurak atera ditu argira. Penelope, Domenico Beccafumiren izen bereko margolanean. BERRIA Homeroren bi lan epikoetan, Iliada-n eta Odisea-n alegia, gerlari bat nabarmendu egiten da gainerakoen artean. Iliada-ren kasuan (Salbador Barandiaranek 1956an itzulia: Ilias'ena), Akiles erdi jainko ia hilezkorra da gerlari hori. Greziako gerlarietan handiena partaide duen gerra hori Helenaren b...
MITOS VASCOS PARA PENSAR Anuntxi Arana INTRODUCCIÓN I. LOS MITOS Con frecuencia se hace alusión ellos, son invocados tanto para defender como para oponerse a una causa y son objeto de interés para muchas personas, y sin embargo todavía nadie ha dado una definición satisfactoria de lo que es un mito. No se va a remediar aquí esa carencia...
&nb...
Denboren mudantzak aukera paregabeak eskaintzen dizkigu itzultzaileoi; esaterako, egileek berek irakurritako olerkiak euskaratu ditzakegu; jakin dezakegu olerkariek nola irakurtzen zituzten itzulgai ditugun poemak; ikus ditzakegu inflexioak poeten ahotsean. Denboren mudantzak aukera paregabeak eskaintzen dizkigu, lanean estakururik gabe aritzeko.Frank O´Hara-ren Having a Coke with You hartu dugu langaitzat, queer literaturako amodiozko olerkirik ederrenetako bat.Hirekin koka-kola bat hartzeaatseginagoa duk Donostia/San Sebastianera, Iruna, Hendaiara, Miarritzera &nbs...
Scribd-eko txokoan utzi dizuet Senezen azken zenbakirako prestaturiko lanttoa. «Itzulpenetako euskararen ustezko eta egiazko gabeziez»
Gau hartan, arratoiaren orduan, enperadoreak amets egin zuen jauregitik irteten zela eta lorategian zehar ilunpetan zihoala, loretan zeuden arbolen azpian. Bat-batean, norbait haren oinetan belaunikatu eta laguntza eske hasi zitzaion. Enperadoreak baietz erantzun zion, lagunduko ziola; erreguka zebilenak herensugea zela esan zuen, eta izarrek adierazi ziotela biharamunean ilundu orduko enperadorearen ministro batek, Wei Cheng zeritzanak, burua moztuko ziola. Amets hartan, enperadoreak zin egin zion babestu egingo zuela. Itzartukeran, enperadoreak itaundu zuen ea non zegoen Wei C...
UDA BADA, BADA, BADU.12 lagunek hartu duzue parte AstohitzA itzultzen eta atzo gauean egin nuen kamiseten zozketa. Saridunak, Gorka eta Iratxe (->h). Batak facebookean eta besteak blog honetantxe laga zenuten mezua. Eskertu nahi nuke guztion partaidetza.Orain ikasturte berriari ekiteko tenorea heldu da, opor luzeen ondoren. Bihar palindromo ariketa berri batekin abiatuko gara. Ez galdu ;)
"Itzulpen ona, itzulpen-itxurarik ez duena". Horra bolo-bolo dabilen mito bat. Zenbat bider ez dugun horrelakorik entzun behar izan. Bistan denez, haatik, naturaltasuna baino zerbait gehiago behar du itzulpenak, ona izateko.Bada horretan halako gatazka bat: irakurleari ala egileari atsegin eman? Bestetik, ezin uka hizkuntza beste molde batzuetara makurraraztea aberasgarri dela hizkuntzarentzat berarentzat, adierazpide berriak aurkitzeko. Klasikoek ezin hobeto erakutsi ziguten hori, latinezko idazleen testuak geureganatzean hizkuntzaren ohiko moldeak mudaturik.Afera, guztiarekin ere, uste ba...
Irudian, astohitza. Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase.Jende askok galdetzen dit ea zer esan nahi duen ("tradúcemelo") eta euskaraz dakigunon artean ere, bakoitzak bere irakurketa propioa egiten du.Beraz, deialdi bat egin nahi dut hemendik, ASTOHITZAren itzulpen eta interpretazioak biltzeko.Biziki eskertuko nizueke berba palindromiko hauen erdaretarako itzulpenak, hala nola, ASTOHITZAren inguruko ulerkerak orohar. Ekarpenak bi modutan egin ditzakezue, alde batetik, blog honetan, mezu honi erantzunez, eta beste batetik Twitter bidez, #astohitza etiketa erabiliz.Mezua bidaltzen duzueno...
Oso artikulu mamitsua argitaratu du Jesus Mari Agirrek Administrazioa euskarazen azken zenbakian: "Lege itzulpenetako koxka batzuk".Lege-testuen itzulpenen hiru arazo aipatzen ditu:Mintzagaia eta galdegaia atzeratzeaKoherentzia apurtzen dutenakErliebe-joko desegokiakAgirrek berriki argitaratu du liburu bat gai horren inguruan: Itzulpen estrategiak: gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak (IVAP, 2009). Pentsatzekoa da handik ekarriko zituela artikuluko gogoetagaiak. Beraz, erosi egin beharko dugu.
Idazkera hieroglifikoa misterioa hutsa izan zen 1.500 urte baino gehiagotan J.F. Champollion egiptologo eta filologo frantsesak 1799. urtean Rosettako harria aurkitu zuen arte. Rosettako harria bi hizkuntzetan baina hiru idazkeretan idatzitako granito beltzezko harria da eta Londreseko British Museum-ean dago 1802. urtetik. Rosettako harria bi hizkuntzetan egitoarrez (idazkera hieroglifikoan eta idazkera demotikoan) eta grekeran idatzita dago; hori dela eta, Thomas Young eta Jean François Champollion ikertzaileek hiru idazkerak elkarrekin alderatu eta idazkera hieroglifikoa ulertzek...
Azken egun hauetan Martinezena blog gomendagarrian Roberto Manjonek Senez aldizkarian ateratako artikulu baten laburpena (ala lapurpena?) eman digute, iruzkinduta gainera. Itzulpena eta euskararen normalizazioa administrazioan (1) Itzulpena eta euskararen normalizazioa administrazioan (2) Itzulpena eta euskararen normalizazioa administrazioan (eta 3)
Saramagoren blogetik ekarri dizuet testu hau. Hemen duzue osorik portugesez.Adiskideek esaten zioten etorkizun oparoa zuela aurrean, baina hark ez omen zeukan hain gauza segurutzat hori, horrenbestez bizitzaren onenean hiltzea erabaki zuen bidegabeki, 47 urte zituela, atera kontuak. Hil aginean betaurrekoak eskatu zituen: «Emazkidak antiojoak » izan ziren haren azken hitz zentzuzkoak. Gaur arte inork ez du jakin nahi izan zertarako galdatu zituen, horrela baztertzen edo gutxiesten dituzte agonian dagoenaren azken hitzak, baina daitekeena da hark bere burua ispiluan ikusi nahi izatea jaki...
Itzulpen automatikoari buruzko hainbat berri jaso dugu: Power Translator Language Suite 11XML eta PDF artxiboen itzulpenak, Outlook eta FireFox eta ordenagailuaren arberatik itzultzen du. Bestalde, interfaza intuitiboagoa da. Word eta itzulpen automatikoa: Word 2003 bertsioan ere beste hizkuntzetako hitzen esanahia aurki dezakegu. Ospitaleetako pazienteentzat itzulpen automatikoa:Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Espainiako Elkarteak itzultzaile baten lana egingo duen programa informatiko bat sortu du.
Pakete ofimatiko hori, OpenOffice Komunitateak garatutakoa, Windows, GNU/Linux eta Unix sistemeterako eskuragarri dago. Pakete honekin erabiltzaileek mota guztietako tresnak erabil ditzakete: datu base baten eredua (Base), testu-tratamenduko programa (Writer), kalkulu-orrien programa (Calc) eta aurkezpenak egiteko programa (Impress). Software pakete horrek OpenDocument formatu estandarra ezartzen du. Formatu hori ISO/IEC nazioarteko batzordeak onartu du orain dela gutxi. Sofcatalá-ren web orrian deskarga dezakezue paketea
Cadiz-eko Puerta del Mar ospitalean aldibereko itzulpen zerbitzu berri bat ezarri dute. Zerbitzu horrek, sakelako telefonoetan oinarriturik, osasun-lagileei gaztelaniaz ez dakiten etorkinekiko harremanak erraztuko dizkie. Momentuz, erabili izan diren hizkuntzak hauek dira: , ingelesa, frantsesa, alemaniera, errumaniera, arabiera.
Gure testuak aberasteko erraminta onak dira atsotitzak. Pena da kaletar eskolatuok hobeto menperatzea gaztelerazko errefrauak, gure hizkuntzak baduen errekurtso hau alde batera utziz.Hala ere interneten gune aproposak dauzkagu esaera zaharrak aurkitzeko. Gaur Gari Araolazari esker izan dut Gotzon Garateren gunearen berri. Euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta latinezko esaeren itzulpenak eskeintzen dizkigu gune honek. Probatu dut, eta ondo. Adibidez, "Más vale pájaro en mano que ciento volando" euskaratzeko, Refranes-en sartu eta "Consulta" botoian klikatu ondoren, lauki batean "pájaro"...